Bioteknologia eta Giza Genoma Proiektua: Oinarriak eta Garapena
Bioteknologia: Zer da eta zertarako balio du?
Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da. Bioteknologiak organismoak (mikroorganismoak, batez ere) erabiltzen ditu gizakiarentzat onuragarriak diren produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko. Aplikazioak ditu nekazaritzan, farmazia-industrian, elikagaien zientzietan, medikuntzan eta ingurugiroan.
Karl Ereky hungariar ingeniariak estreinakoz erabili zuen hitza 1919an. Bioteknologia hainbat zientziatan oinarritzen da: mikrobiologian, biokimikan, genetikan, botanikan eta ingeniaritza puruan, esaterako. Mikroorganismoak erabiltzen ditu haiengandik etekin industriala lortzeko. Bioteknologia barruan bi atal edo sasoi erabat ezberdin bereizten dira: Bioteknologia tradizionala edo klasikoa eta Bioteknologia modernoa.
Bioteknologiaren garapena historian zehar
XX. mendean industriaren garapena eta biologiaren aurrerapenei esker mikroorganismoak industrian erabiltzen hasi ziren. Mikroorganismoen ustiapena gizakiarentzat interesgarriak diren substantziak eta produktuak eskuratzeko areagotu egin zen XX. mendean zehar. 1910. urte inguruan mikrobioen lehenengo ekarpen industriala gauzatu zen, azetona, butanola eta glizerolaren ekoizpena hasi zenean.
Mugarri garrantzitsuenak
XX. mendeko mugarri garrantzitsuenak bioteknologiaren garapenean, besteak beste, hauek izan dira:
- 1942an hasi zen penizilina lortzen Penicillium onddoaren andui ekoizleak hartzitzaile industrialetan haziz.
- 1953an James Watsonek eta Francis Crickek DNAren molekularen egitura azaldu zuten.
- 1970ean laborategi batean gene oso bat sortu zuen lehenengo aldiz Har Gobind Khoranak.
- 1973an DNAren birkonbinazio-teknika garatu zuten Stanley Cohenek eta Herbert Boyerrek.
- 1976an bioteknologiaren lehenengo enpresa agertu zen AEBetan.
- 1982an intsulina lortu zen bioteknologiaren bidez, bakterioak eta ingeniaritza genetikoa erabiliz.
- 1983an lehenengo janari transgenikoak agertu ziren.
- 2003an giza-genomaren sekuentzia osoa deszifratu zen.
Giza Genoma Proiektua (GGP)
Giza genoma gure espeziearen genoma da. 48 kromosomez osatuta dago eta gure informazio genetikoa dauka. Giza Genoma Proiektuaren helburua gizakiaren gene guztiak identifikatzea da. Hainbat helburu dauzka, haien artean:
- Giza gene guztiak identifikatzea.
- Gizakiaren ADNa osatzen duten base bikoteen sekuentzia egitea.
- Informazio guzti hori datu-baseetan sartzea.
- Datu guztiak aztertzeko tresna egokiak garatzea.
- Erabiltzen den informazio guztia erabiltzeko oinarri etikoak, sozialak eta legalak jartzea.
22. kromosomaren sekuentziazioa
Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Japoniako eta Suediako ikertzaileen elkarlanari esker, 1999ko abenduaren 1ean, giza genomako 22. kromosoma oso-osorik kodetzea lortu zen. Giza genoma osatzen duten 23 kromosoma-bikoteetatik, bigarren txikiena da hori. Kromosoma horrek ADNa osatzen duten ia 34 milioi base hidrogenatu ditu.
22. kromosomak zeregin garrantzitsua du minbizi-mota batzuetan, herentziaz jasotako bihotzeko gaixotasunetan, eskizofrenia bezalako buruko gaitzetan, jaiotzetik izaten diren malformazioetan... Beraz, geneak erabat sekuentziatzeak gaitz horiei aurre egiteko orduan sekulako garrantzia izan dezake. Horretaz gain, 22. kromosoma ezagututa, genoma nola egituratzen den ikus daiteke, gizakiaren eboluzioa nolakoa izan den ulertzen lagun dezake, eta beste espezie batzuetako genomarekin antzik duen edo ez ikusteko balio dezake.
Apirilaren 5ean, 16an eta 19an kromosomen sekuentzia osatzea lortu zen. Hainbat minbizi-mota, hipertentsioa, diabetea eta arterioesklerosiarekin zer ikusia duten gene ugari aurki daitezke.
Proiektuaren historia eta nazioarteko elkarlana
Giza Genoma Proiektua 1990. urtean hasi zen. Hasieran, Estatu Batuetako Energia Departamentuak herrialde hartako osasunerako erakunde nazionalekin elkarlanean abian jarritako proiektua izan zen. Teorian proiektuak 15 urteko iraupena izango zuen, baina, egin diren aurrerapen teknologikoei esker, adituek uste dute 2003. urterako proiektua bukatua egongo dela. Beraz, guztira 13 urteko iraupena izan zuen.
1990. urtetik hona, gutxienez munduko 18 herrialdek giza genoma ikertzeko programak jarri dituzte abian: Australia, Brasil, Kanada, Txina, Danimarka, Frantzia, Alemania, Israel, Italia, Japonia, Hego Korea, Mexiko, Herbehereak, Errusia, Suedia, Erresuma Batua eta, jakina, Estatu Batuak. Giza Genoma Ikertzeko Erakundeak (HUGO: The Human Genome Organisation) herrialde guztietan egiten diren ikerketen koordinazioa egiten du.
Ondorio etikoak: Abantailak eta arriskuak
Abantailak
- Garrantzi handia dauka gizartearen garapenerako.
- Genoterapiaren garapena ahalbidetzen du.
- Medikuntza prebentiboa sustatzen du.
- Aurretiko diagnostikoa eta eraldatutako geneen garatzea.
Arriskuak
- Mundu osoan zehar jakintza zientifikoen erabilera unibertsala lortzeko ezintasuna.
- Estutasun etikoak eta lan merkatuaren arazoak.
- Kode genetikoaren ondoriozko bereizkeria.
- Kode genetikoaren eta jarreraren arteko konparazioa.