Bizitzaren Antolakuntza Mailak eta Funtzioak

Biologia2,74 KB

Antolakuntza Mailak

Atomoa: materiaren osagairik txikiena da.
Molekula: materiaren unitate funtzional eta estrukturala, atomoen konbinazioz sortua.
Zelula: Bizitzaren unitate funtzional eta estrukturala da. Molekula ezberdinen konbinazioz osatua.
Ehunak: Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa.
Organoak: Ehun mota desberdinen osaketa.
Sistemak: Ehun mota desberdinez osatutako organoen elkarketa.
Aparatuak: Beren funtzioa betetzeaz gain funtzio konplexuago bat betetzen duten organo multzoa da.
Organismoa: Aparatu desberdinen elkarketa.

Bizitza Funtzioak

  1. Nutrizioa: organismoak kanpotik hartzen dituen elikagaiak eraldatu eta mantenugai bihurtzea.
  2. Erlazioa: organismo batek bere ingurumenarekin erlazionatzeko duen gaitasuna da. Informazioa jasotzeko (hartzailea), estimuluak garraiatzeko (nerbio sistema) eta estimulu horiei erantzuteko (garuna) gaitasuna barne hartzen ditu.
  3. Ugalketa: organismo batek bere espeziearen iraupena bermatzeko gaitasuna da. Sexuala edo asexuala izan daiteke.

Bizidunen Osaera Kimikoa

Karbonoa ezinbestekoa da bizitza egoteko.

Osagai Ez-Organikoak

  1. Ura: funtsezkoa. Ezaugarriak: kolore eta zaporerik ez, dentsitate ezberdina egoeraren arabera, bero espezifiko altua, disolbatzaile bikaina. Funtzioak: erreakzio kimiko askoren ingurunea.
  2. Gatz Mineralak: Disolbatuek erreakzio kimikoetan parte hartzen dute. Solidoek egiturak sortzen dituzte.

Osagai Organikoak

  1. Gluzidoak: C, H, O-z osatuak. Glukosak forma hexagonala dauka. Beraien artean polisakaridoak osatzen dituzte. Sinpleenak (disolbagarriak) zapore gozoa dute. Disolbaezinak egitura funtzioa dute. Monosakaridoak (glukosa), disakaridoak (laktosa, sakarosa) eta polisakaridoak (almidoia eta zelulosa) daude. Funtzioak: energia azkarra eta disolbaezinak egitura funtzioa.
  2. Lipidoak: tamaina handiko molekulak direnez uretan disolbaezinak dira. Funtzioak: energia hornitzailea, energia erreserba eta isolatzailea.
  3. Proteinak: organismoak sintetizatu ezin dituenez, dietan hartu behar dira.
  4. Azido Nukleikoak: zelularen funtzionamendu eta garapenerako informazio genetikoa eta hereditarioa gordetzen dute. Bi mota daude: ADN eta ARN.

Deskargatu

PDF Word HTML