Kimika, Biologia eta Anatomia: Esperimentuak eta Giza Gorputza

Biologia2,81 KB

Neutralizazioa

O: Azidoak eta baseak elkar neutralizatzen dute. Azidoa + Basea → Gatza + Ura.

M:

  • Erlentmeyer matrazea
  • Ontzi bat
  • Pipeta eta xurgagailua
  • Espatula
  • Azido nitrikoa
  • Berun (II) ioduroa

P: Hartu pipetaz 0,5 ml azido nitriko eta isuri erlenmeyer batean. Gehitu ura txorrotatik eta bi tanta metiloranjarekin gorri jarriko da. Gehitu espatulaz berun (II) ioduro solidoa eta irabiatu. Behin neutralizatuta, kolorea aldatuko da. Bota hondakinak harraskatik ur ugariz.

Erlenmeyer matrazea

Erreakzioetarako ontzia da. Pareta konikoak ditu, bueltak ematean irabiatzeko eta likidoa ez ateratzeko. Ontzia berotu eta estal daiteke.

Pipeta

Bolumena neurtzeko erabiltzen da.

Iodoaren sublimazioa

O: Iodoa, presio arruntean ere, sublimatu egiten da.

M:

  • Ontzi bat
  • Erloju-beira
  • Espatula
  • Berotze-sistema bat
  • Iodoa

P: Ontzian iodo pixka bat jarri, erloju-beiraz tapatu eta berotzen jarri. Lurrun morea aterako da (iodoa). Ez arnastu, narritagarria izan daiteke.

Odola

Odolaren bidean bi zirkuitu daude. Bihotzak odola odol-bideetatik ponpatzen du, uzkurtuz eta dilatatuz. Odol tanta bat garela imajinatuko dugu (zirkuitu itxi bat da, beraz, leku berean hasi eta amaituko dugu).

  1. Ezkerreko aurikulan hasiko gara. Aurikula uzkurtzen da, eta odola ezkerreko bentrikulura igarotzen da, balbula mitraletik.
  2. Bentrikulua ere uzkurtzen da. Orain, odola bihotzetik atera da aorta arteriatik.
  3. Orain, kapilarren bidez, zelula guztietara joango da.
  4. Zeluletan, odolak O2 askatzen du. O2 hau mitokondrioetan sartzen da mantenugaiekin batera, eta han arnasketa zelularra gertatuko da.
  5. Mitokondrioek CO2 askatu dute. Orduan, gas truke bat gertatu da.
  6. Odola eskuineko bentrikulura doa, eta gero eskuineko aurikulara jaisten da balbula trikuspidearen bidez.
  7. Handik, biriketako kapilarretara heltzen da. Hor, albeoloetan, gas truke bat gertatzen da, baina alderantziz: CO2 kanporatzen da eta O2 sartzen da.
  8. Azkenik, ezkerreko aurikulara itzultzen da birika-zainetatik.

Sistema endokrinoa

Hipotalamoa

Hipotalamoa ornodunek duten garuneko egitura da. Talamoaren azpian dago, eta dientzefaloaren azpialdea osatzen du. Burmuineko zatia izateaz gain, guruin endokrinoa ere bada, zenbait hormona jariatzen dituelako.

Giltzurrungaineko guruinak

Giltzurrun bakoitzaren gainean dauden guruin endokrinoak dira, triangelu itxura dutenak.

Tiroidea

Sistema endokrinoaren guruina da, lepoan kokatuta dagoena, kartilago tiroidearen aurrean.

Deskargatu

PDF Word HTML