Proteinen Sintesia: Itzulpenaren Mekanismoa eta Faseak

Biologia2,66 KB

Itzulpena: Proteinen Sintesiaren Mekanismoa

Proteinen sintesia ARN mezulariaren kodoien ordenaren arabera ematen da. Elementu hauek parte hartzen dute:

  • ARNt aktibatuak (aminoazil-ARNt)
  • Erribosomak: zitosolean aske edo EEB lotuta. Hiru gune dituzte:
    • A lokusa: aminoazil-ARNt berria sartzeko lekua
    • P lokusa: sortzen den peptidoa gordetzeko lekua
  • ARN mezularia: proteina bakoitzeko desberdin bat. 5'-3' zentzuan irakurtzen da.
  • Faktore proteikoak:
    • Hasierakoak
    • Elongaziokoak
    • Amaierakoak

Aurrefasea: Aminoazidoen Aktibazioa

Aminoazidoa ARNt-ri lotzen zaio bere 3' muturrean dagoen CCA kodoiari. Aminoazil-ARNt sintetasa entzimak erreakzioa katalizatzen du, ATP baten gastuarekin. Aminoazido-ARNt konplexuari transferentzia-konplexua deritzo.

Itzulpenaren Faseak

Proteinen Sintesiaren Hasiera

Hasierako bi seinale behar dira: AUG hasiera kodona eta ARNm-ko txanoa. Itzulpena, txanotik hurbilen dagoen AUG kodonetik hasten da. Ondorioz, proteinen lehen aminoazidoa Metionina (Met) izan ohi da, itzulpenaren amaieran askotan ezabatzen dena.

Txanoaren hidrolisiaz lortzen den energiarekin, ARNm-a erribosomaren azpiunitate txikira lotzen da. Ondoren, erribosomaren azpiunitate handia akoplatzen da, hasierako konplexua eratuz.

Elongazioa

Bigarren eta hurrengo aminoazidoen gehiketa gertatzen den fasea da. Hiru fasetan banatzen da:

  1. 1. FASEA: P lekua ARNt-Met-ek okupatzen du eta A lekua hurrengo ARNt-rako hutsik dago. A lekuan aminoazil-ARNt berria sartzen da.
  2. 2. FASEA: P lekuan dagoen Met eta ARNt-ren arteko lotura apurtzen da. Peptidil transferasa entzimak bi aminoazidoen arteko lotura peptidikoa katalizatzen du. Ondorioz, A lekuan dipeptidoa dago.
  3. 3. FASEA: Erribosoma hiru nukleotidoz desplazatzen da 5'-3' norabidean. P lekuko ARNt-a askatzen da, dipeptidil-ARNt A lekutik P lekura desplazatzen da eta A lekuan aminoazil-ARNt berria sartzen da.

Prozesuan energia gastua dago eta elongazio-faktoreek parte hartzen dute.

Sintesiaren Amaiera

A lekura amaiera kodoi bat (UAA, UAG edo UGA) heltzean, amaiera faktore proteikoa A lekuan lotzen da. Peptidoaren eta ARNt-aren arteko lotura hidrolisatzen da eta proteina katea askatzen da. Erribosomaren azpiunitateak banatzen dira.

ARNm oso luzea bada, erribosoma bat baino gehiago ari da itzulpena egiten aldi berean (polierribosoma).

Deskargatu

PDF Word HTML