Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Giza Zirkulazio-Aparatua eta Homeostasia

Biologia3,19 KB

Zirkulazio-Aparatua

Odol-hodiak

Sistema kardiobaskularra bihotzak eta odol-hodiek osatzen dute.

  • Arteriak: Odola bihotzetik organoetara eramaten dute, oxigenoa daramatela. Ez dute balbularik.
  • Zainak: Odola organoetatik bihotzera eramaten dute, CO2 daramatela. Balbulak dituzte.
  • Kapilarrak: Organoen barruan daude eta arteriak eta zainak lotzen dituzte. Oso diametro txikia dute.

Bihotza

Bihotzaren paretak miokardio izeneko muskulu-ehunez osatuta daude. Barnealdea hutsa da eta lau zati ditu:

  • Bi aurikula: Goiko zatiak dira. Zainek odola aurikuluetara eramaten dute.
  • Bi bentrikulu: Beheko zatiak dira. Arterieek odola bentrikuluetatik ateratzen dute.

Ezkerreko aurikula ezkerreko bentrikuluarekin konektatuta dago balbula mitralaren bidez, eta eskuineko aurikula...

Jarraitu irakurtzen "Giza Zirkulazio-Aparatua eta Homeostasia" »

Ziklo Zelularra: Interfasea, Mitosia eta Erregulazioa

Biologia2,64 KB

Ziklo zelularra ama-zelularen zatiketatik eraturiko zelula berriak zatitu arte dagoen epea da. Ehunetan hiru zelula mota kontsidera ditzakegu, bizitza eta berriztapenaren arabera:

  1. Zelula oso espezializatuak: zatitzeko gaitasuna galdu dutenak. 70-100 urtero berritzen dira, gastatu eta hil egiten dira. Adibidez, neuronak eta muskulu eskeletikoko zelulak.
  2. Frekuentzia baxuarekin zatitzen diren zelulak: gibel-zelulak (urtean behin edo bitan), baina kalterik baldin badago, zelula baten ondoko zelulak zatitzen dira akastuna ordezkatzeko.
  3. Asko higatzen diren ehunen zelulak: etengabe zatitzen dira, gutxi gorabehera 22 orduro. Zelula epitelialak eta hezur-muineko zelulak dira adibide.

Interfasea

Zelulak bere edukia eta masa bikoizten ditu, zelula alabek amarekin...

Jarraitu irakurtzen "Ziklo Zelularra: Interfasea, Mitosia eta Erregulazioa" »

Endomintz Sistema: Lisosomak, Peroxisomak eta Bakuoloak

Biologia2,56 KB

Endomintz Sistema: Organulu Ez-Energetikoak

Mintz organulu ez-energetikoak lisosomak, peroxisomak eta bakuoloak dira.

Lisosomak

Mintz batek inguratutako besikulak dira eta hidroliza dezaketen 50 digestio-entzima inguru dituzte. Lisosomaren barneko aldea oso azidoa da. Horrek zitosolaren edukirako segurtasun-sistema osatzen du.

Lisosomek zelula barneko digestioa egiten dute. Zelulatik kanpo pinozitosiz edo fagozitosiz harturiko materialak digeritzen dituzte.

Sailkapena:

  • Lehen mailako lisosomak: Golgi-aparatuko zisternatik eratzen dira gemazioaren bidez. Hauek bigarren mailako lisosomak eratzen dituzte.
  • Bigarren mailako lisosomak: Lehen mailako lisosoma batek digeritzeko materialak dituen bakuolo batekin bat egiten duenean eratzen dira.

Fagolisosomek...

Jarraitu irakurtzen "Endomintz Sistema: Lisosomak, Peroxisomak eta Bakuoloak" »

Hidroterapia: Bainu motak, onurak eta kontraindikazioak

Biologia4,04 KB

11 Bainu partzialak

Gorputzaren zati bat uretan sartzean gertatzen da, non ura barealdian edo mugimenduan dagoen. Efektu termiko eta mekanikoek estimulazio mekanikoa larruazalera transmititzen dute. Hainbat mota bereizten dira:

a) Mobilizazio tankeak

Forma desberdinetako tankeak dira, forma desberdineko bainuak ahalbidetzen dituztenak, eta batez ere errehabilitazio tekniketan erabiltzen dira. Horrela, fisioterapeutak erraztasun handiz heldu dezake, uraren propietateak erabiliz. Bainuaren tenperatura patologiaren arabera desberdina da, baina 36-38ºC artekoa izaten da normalean.

b) Korridore bideak

Sakontasun desberdineko bideak dira, non itxurazko pisu minimoa aprobetxatuz martxa berrezten duten.

c) Gorputz-adarreko bainuak: manilubioak eta pedilubioak

  • Bainu
...
Jarraitu irakurtzen "Hidroterapia: Bainu motak, onurak eta kontraindikazioak" »

Zelula eta Ehunen Antolaketa: Giza Gorputzaren Oinarriak

Biologia2,87 KB

Zelula eta Ehunen Antolaketa

Antolaketa Mailak

Atomoa - Molekula - Organulua - Zelula - Ehuna - Organoa - Aparatua - Organismoa

Zelulak

Bizia duten egiturarik txikienak dira. Izaki bizidunak eratzen dituzte.

Zelula Motak

ProkariotoaEukariotoa
NukleoaEzBai
OrganuluakGutxiAsko
Zer izaki bizidunetan?Archaea eta BakteriaProtista, Plantae, Fungi, Animalia
Beti zelulabakarrakZelulabakarrak eta Zelulanitzak

ADN

Zelularen material genetikoa duen molekula da. Zelula baten nukleoaren barruan dago (zelula eukariotoetan) edo zitoplasman sakabanaturik (zelula prokariotoetan). Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.

Kromosoma

ADN-ren harizpiak biribikatzen direnean sortzen den egitura da.

Kromatina

ADN-ren molekula

Zelulen Diferentziazioa

Zelularen formaren eta egituraren...

Jarraitu irakurtzen "Zelula eta Ehunen Antolaketa: Giza Gorputzaren Oinarriak" »

ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa

Biologia2,89 KB

ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa

ADN-> Organismo beraren zelula guztiek nukleoan duten informazio genetiko bera.

Kromosoma bat-> Ehunka gene ditu.
Genea-> ADN zati bat da. Organismo ezaugarri jakin bati buruzko informazioa du, eta ezaugarri hori, karaktere deritzo.
Alelo-> Karaktere bat determinatzen duen gene baten informazio edo aldeera bakoitza da.

Karaktereen Transmizioa

Gametoak-> Informazio genetikoa ondorengoei transmititzeaz arduratzen diren zelulak dira. Zelula hauek haploideak dira.

Herentzia eta Motak

Herentzia-> Gene batek dituen aleloen arteko erlazioa da.
Fenotipoa-> Karaktere jakin baterako adierazten den informazioa da. (Lo que se ve).
Genotipoa-> Organismo batek karaktere jakin baterako duen alelo
...
Jarraitu irakurtzen "ADNa, Geneak eta Aleloak: Karaktereen Transmizioa" »

Digestioa eta Arnasketa Prozesuak

Biologia3,47 KB

Digestio Prozesua

Lehenik eta behin, ogi puska ahoan sartzen da eta ahoratzea hasten da. Elikagaiak zatitzen dira eta digestio kimikoa hasten da listu entzimei esker. Elikagaiak hortzen bidez zatitzen dira, murtxikatuz. Digestio kimikoa egiten da eta prozesu honi esker ogiaren hidrolisia ematen da, tamaina txikiko molekulak askatzen dira (almidoiak > amilasa > maltosa). Elikagaiak zatituta, elikadura boloa sortzen da. Listuak, boloa lubrifikatuz, irenstea errazten du. Mastekatzearen (mekanikoa) eta hidrolisiaren (kimikoa) ondoren, irenstea dator. Irenstean, boloa ahalik eta azkarren esofagora igarotzen da. Ondoren, urdailera heltzen da. Digestio kimikoa gertatzen da. Boloa urdailera heltzen denean, irabiatu eta uhin gastrikoarekin nahasten...

Jarraitu irakurtzen "Digestioa eta Arnasketa Prozesuak" »

Giza Ugalketa: Gametoak, Ernalketa eta Haurdunaldiaren Garapena

Biologia2,84 KB

Gizonezkoen Gametoak: Espermatozoideak

Espermatozoideak zelula txikiak dira, 50-60 mikrometro bitartekoak. Espezializatuak eta mugikortasun handikoak dira. Espermatozoideen sorrera espermatogenesia du izena, eta barrabilen barruko tubulu seminiferoetan gertatzen da. Lau fase ditu:

  • Ugaritzea: Tubulu seminiferoen paretetako hozi zelulak zatitu eta espermatogoniak sortzen dituzte.
  • Hazkuntza: Espermato goniak hazi eta espermatozito bihurtzen dira.
  • Heltzea: Espermatozitoak zatitu eta espermatidak sortzen dituzte.
  • Bereizketa: Espermatidak itxura aldatu eta espermatozoide bihurtzen dira.

Emakumeen Gametoak: Obuluak

Obuluak emakumezkoen gameto edo zelula sexualak dira. Zelula esferiko handiak dira (1,5 mm diametrokoak) eta ezin dira bere kabuz mugitu.

  • Bilkinak:
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Ugalketa: Gametoak, Ernalketa eta Haurdunaldiaren Garapena" »

Erredox Erreakzioak, Zelula Motak eta Hartzidura Metabolikoak

Biologia3,03 KB

Erredox Erreakzioak eta Metabolismoa

Erredukzioa eta Oxidazioa

Erredukzioa molekula batek elektroiak irabazten dituenean gertatzen da. Molekula hori erreduzituta geratzen da. Beste molekula bati elektroiak kendu dizkionez, elektroi-hartzailea edo oxidatzailea da.

Oxidazio eta erredukzio erreakzioak elkarri lotuta daude (erredox erreakzioak): molekula bat oxidatzen den bakoitzean (elektroia galdu), beste molekula bat erreduzitzen da (elektroia irabazi). Maiz, elektroien transferentziarekin batera H+ (protoien) transferentzia ere ematen da.

Metabolismoan duten rola

  • Oxidazio erreakzioak (Katabolismoa): Oro har, zeluletan molekula organiko handiak molekula organiko sinpleagoetan edo inorganikoetan bihurtzeko erreakzioak dira. Energia askea askatzeaz
...
Jarraitu irakurtzen "Erredox Erreakzioak, Zelula Motak eta Hartzidura Metabolikoak" »

Giza Gorputzaren Nutrizio Funtzioa: Aparatuen Elkarlana

Biologia2,5 KB

Nutrizio Funtzioa eta Parte Hartzen duten Aparatuak

Nutrizio-funtzioari dagozkion prozesuak gauzatzeko, hainbat aparatu ditugu koordinatuta. Hasteko, elikagaiak xehatu egin behar dira; horrela, beren baitan dituzten substantzia nutritiboak substantzia sinpleago bihurtzen dira. Digestio-aparatuak gorputzarentzat substantzia nutritibo izan daitezkeen osagaiak ateratzen ditu. Arnas aparatuak, arnasketaren bidez, mantenugaien erreketarako behar den oxigenoa hartu eta sortzen den karbono dioxidoa kanporatzen du. Ondoren, zirkulazio-aparatuak digestio-prozesuan bereizitako mantenugai sinple horiek eta arnasketaren bidez lortutako oxigenoa bizidunen zelula guztietara eramaten ditu, odolaren bidez. Zeluletan, metabolismo zelular deritzogun erreakzio...

Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Nutrizio Funtzioa: Aparatuen Elkarlana" »