Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Zelula eukariotoak eta prokariotoak

Biologia3,83 KB

2Zelula eukariotoetan DNA (karga negatiboa) karga positiboko oinarrizko proteinekin lotuta dago; proteina horiek histonak dira, lotura honen bidez nukleosomak eratzen dira. Nukleosoma bat lau histona motako (H2A,H2B,H3,H4) 8 molekulak eta helize bikoitzeko DNA zati batek osatzen dute (oktameroa), eta azkenean horrek 1,75 bira ematen ditu oktameroaren inguruan. Zuntzaren bi muturrak irteerako leku berean bil eta berta bosgarren histon batekin lotzen dira (H1). Nukleosoma batetik bestera linker edo lokailu izeneko DNA harizpi bat dago.Egitura horren izena perla-lepokoa da.

3Lau RNA mota daude: RNAm, RNAt, RNAr, RNAn.
RNAm DNA kromosomikoaren bi kateetako baten base-sekuentzian bildutako mezu genetikoa kopiatu eta erribosometara eramaten du.
RNAt
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula eukariotoak eta prokariotoak" »

Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa

Biologia3,92 KB

Guruin Endokrino Nagusiak eta Hormonak

Giza gorputzeko guruin endokrinoek hormona garrantzitsuak jariatzen dituzte, funtzio ugari erregulatuz:

  • Hipofisia

    • Hazkuntza-hormona: Organismoko ia ehun guztien hazkuntza estimulatzen du, eskeletoarena barne.
    • Hormona antidiuretikoa (ADH): Giltzurrunetan eragiten du, gernuarekin batera ur gutxiago kanporatuz.
    • Oxitozina: Erditzean umetokiaren uzkurdurak abiarazten ditu.
  • Obulutegiak

    Emakumezkoek soilik dituzten guruinak dira. Hormona hauek jariatzen dituzte:

    • Estrogenoak: Ugalketa-sistemaren garapenean eta funtzionamenduan parte hartzen dute.
    • Progesterona: Umetokia haurdunaldirako prestatzen du.
  • Barrabilak

    Gizonezkoek bakarrik dituzten guruinak dira. Hormona hau jariatzen dute:

    • Testosterona: Espermatozoideak sortzen esku
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Hormonak eta Ugalketa Zikloa" »

Bizidunen Antolakuntza-Mailak eta Zelularen Oinarriak

Biologia3,63 KB

Antolakuntza-mailak

Bizidunen antolakuntza-mailak, sinpleenetik konplexuenera, hauek dira:

  • Subatomikoa: Neutroiak, elektroiak, protoiak.
  • Atomoak: H, O, C, S, etab.
  • Molekulak: H2O, CO2, etab.
  • Zelulak: Eukariotoak eta prokariotoak (animalia-zelula eta landare-zelula).
  • Ehunak: Ehun epiteliala (adibidez, larruazala).
  • Organoak: Bihotza.
  • Sistemak: Gihar-sistema.
  • Aparatuak: Zirkulazio-aparatua.
  • Organismoa: Gizakia.

Zelula: Bizitzaren Oinarrizko Unitatea

Zelula bizitza duen unitaterik txikiena da. Zelula guztiek hiru bizi-funtzio betetzen dituzte.

Zelula motak: Eukariotoak eta Prokariotoak

Giza zelulak eukariotoak dira. Zelula eukariotoen berezitasuna da material genetikoa nukleo batean bilduta dagoela. Prokariotoek, aldiz, material genetikoa aske daukate zitoplasman....

Jarraitu irakurtzen "Bizidunen Antolakuntza-Mailak eta Zelularen Oinarriak" »

Informazio Genetikoaren Transmisioa

Biologia2,5 KB

ZELULA=beste zelula batetik sortu, bi zatiketa zelular: 1.MITOSIA=sortu berri diren bi zelulen nukleoek zelula amaren kromosoma kopuru bera eta informazio genetiko bera izaten dituzte. 2.MEIOSIA=sortu berri diren zelulek ez dute zelula amen komosoma kopuru bera, ez eta informazio genetiko bera ere. MEIOSIA=meiosi bidez, gonadetan,zelula amek GAMETOAK sortzen dituzte. Gameto hauetako bakoitzak zelula amaren kromosoma kopuru erdia daukam AMA ZELULA: Zelula DIPLOIDEA da (2n) eta GAMETOAK: Zelula HAPLOIDEAK (n). Gizakian=2n46kromosoma dira, n ondorioz 23. Gorputzeko zelula guztiek 46 kromosoma. Zelulak diploideak (2n) direnean, gametoak haploideak (n) izan behar dira: Giza espeziean, gametoek bakoitzak 23 kromosoma zigotoa eratzean 46 kromosoma...

Jarraitu irakurtzen "Informazio Genetikoaren Transmisioa" »

Landare eta Animalien Ezaugarriak eta Sailkapena

Biologia3,07 KB

Landareak: Ezaugarri Orokorrak eta Egitura

5.1. Ezaugarri Orokorrak

Landareak organismo zelulaniztunak, fotoautotrofoak eta eukariotoak dira. Bizi-ziklo diaplontea dute eta normalean lehorreko ingurunera moldatuta daude.

Briofitoek ez dute sustrai, zurtoin eta hostorik, baina gainerako landareek kormo-erako gorputz-egitura dute. Hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak sortzen dituzte; eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte (sustraiak, hostoak, zurtoina, etab.).

Landareak substratuari finkatuta bizi dira eta hortik lortzen dituzte ura eta mantenugaiak. O2 eta CO2 behar dituzte, eta airetik hartzen dituzte.

Animaliak: Ezaugarriak eta Sailkapena

6.1. Ezaugarri Orokorrak

Animaliak, metazoo ere deituak, organismo eukariotoak, heterotrofoak...

Jarraitu irakurtzen "Landare eta Animalien Ezaugarriak eta Sailkapena" »

Fotosintesiaren Faktore Eragileak eta Kimiosintesia

Biologia2,36 KB

Faktore Eragileak Fotosintesian

Argiaren Intentsitatea

Zenbat eta argiaren intentsitatea handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, baina abiadura handitzen ez den mugara heldu arte. CO2-aren metaketa faktore mugatzailea da. Fotosintesi-jarduera maximora heltzen denean, argi-asetasuna esaten zaio.

Argiztapena oso baxua bada, fotosintesian askaturiko O2-a konpentsatu eta, batzuetan, gainditu egiten du.

Tenperatura

Fase argiko erreakzioak independenteak dira tenperaturatik, baina fase iluneko erreakzioek, tenperaturarekin handitu egiten dute beren abiadura, entzimen desnaturalizazioa maximora iritsi arte. Espezie bakoitzak tenperatura hobezin jakina dauka.

O2-aren Metaketa Inguruan

O2-aren metaketa handitzen denean, fotosintesiaren...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesiaren Faktore Eragileak eta Kimiosintesia" »

Harreman Funtzioa eta Nerbio Sistema: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia4,11 KB

Harreman Funtzioa

Izaki bizidunon eta ingurunearen arteko interakzioa ahalbidetzen du.

Zentzumen-errezeptoreen funtzioa

Nerbio-zentroetara garraiatzen dute informazioa, eta gero nerbio-zentroek efektoreetaraino garraiatzen dute.

Erantzun Motak

  • Erantzun motorra: Gihar bat da efektorea.
  • Jariatze-erantzuna: Guruin bat da efektorea.

Koordinazio Sistemak

Bi organo-sistema nagusik hartzen dute parte:

  • Nerbio Sistema: Informazioa hartu eta transmititzen du.
  • Sistema Endokrinoa: Guruinek osatzen dute.

Zentzumen Errezeptoreak

Kanpo- eta barne-inguruneko informazioa hartzen dute.

Zentzumen Errezeptore Motak

  • Barne-errezeptoreak: Organismo barruan daude.
  • Kanpo-errezeptoreak (Exterorrezeptoreak): Gorputzaren kanpoaldean daude.

Estimulu Motak

  • Kimioerrezeptoreak: Substantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Harreman Funtzioa eta Nerbio Sistema: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Giza Elikadura: Bizidunen Funtzioetako Bat

Biologia8,31 KB

Bizidunen funtzioetako bat.

ELIKADURA:

Bizirik mantentzeko kanpotik elikagaiak hartu. Hauetatik materia eta energia hartu. Energia lortzeko zelulek arnasketa zelularra bakoitzak lortu behar du bizitzeko behar duen materia eta energia.

DIGESTIOA:

Ahotik hartutakoa digestiora sistemara. Tutu bat da. Eginkizuna elikagaiak digeritzea: soiltzea, xinplifikatzea, xurgatuak izatea odolera pasatzeko. Xurgatzen ez den guztia uzkitik.

ARNASKETA:

Kanpotik airea hartzea Ezinbestekoa bizirauteko. Zelulek arnasketa zelularra. Helburua airea eta odolaren arteko gasen trukea, aireko oxigenoa odolera pasatzeko. Zelulek arnasketa egiteko oxigenoa odoletik hartu hondakin moduan dagoen karbono dioxidoa odolera pasa.

ZIRKULAZIOA:

Odola zelulez eta plasmez osatutako likido...

Jarraitu irakurtzen "Giza Elikadura: Bizidunen Funtzioetako Bat" »

Harreman Trofikoak, Ingurumenaren Kutsadura eta Lurzoruaren Degradazioa

Biologia3,98 KB

Harreman Trofikoak

Espezie Arteko Harremanak

Harraparitza

Espezie harrapariak eta harrapakinak ehizatzen dituzte. Bizirauteko estrategiak harrapariek hobeto ehizatzeko eta harrapakinek ihes egiteko.

Parasitismoa

Bizkarroi espeziea ostalariaren bizkar ehuntzen da. Bizkarroiek gaixotasunak eragin ditzakete.

Sinbiosia

Bi organismo edo sinbioien arteko erlazio onuragarria da, ez dira bananduta bizi.

Komentsalismoa

Espezie batek beste espezie baten janari hondarrekin elikatzen da, kalterik gabe.

Inkilismoa

Maizterra beste organismo batean gordetzen da, kalterik egin gabe.

Espezie Bereko Harremanak

Gregarismoa

Banako batzuk denbora jakin batean elkarrekin bizi eta lekualdatzen dira, hobeto ehizatzeko edo babesteko.

Familia Asoziazioak

Famili bereko izaki bizidunek...

Jarraitu irakurtzen "Harreman Trofikoak, Ingurumenaren Kutsadura eta Lurzoruaren Degradazioa" »

Erretina eta Belarriaren Funtzionamendua: Ikusmena eta Entzumena

Biologia3,32 KB

Erretinaren atalik handiena atal optikoa da, argiarekiko sentikorra. Atal honek, estimulu lumunikoa nerbio bulkada bihurtzeko gaitasuna du, eta bi azpi-ataletan banatzen da: atal pigmentatua eta atal nerbioso bat, zeinak hiru geruzaz osatuta dago:

1. Estratu neuroepitelial fotosentikorra

Erretinaren kanpoko geruza osatzen du, eta kono eta bastoiz osatua dago. Argiaren estimuluak nerbio bulkada bihurtzeko prozesua bertan gertatzen da.

2. Zelula bipolarren estratua

Zelula bipolarrak bide optikoaren lehenengo neuronak dira. Fotohartzaileen informazioa jasotzen dute eta zelula ganglionarretara zuzentzen dute.

3. Estratu ganglionarra

Zelula ganglionarrek jasotako nerbio bulkada burmuinera eraman behar dute. Horretarako, beraien luzapen nerbiosoak begitik...

Jarraitu irakurtzen "Erretina eta Belarriaren Funtzionamendua: Ikusmena eta Entzumena" »