Landare eta Animalien Ezaugarriak eta Sailkapena
Landareak: Ezaugarri Orokorrak eta Egitura
5.1. Ezaugarri Orokorrak
Landareak organismo zelulaniztunak, fotoautotrofoak eta eukariotoak dira. Bizi-ziklo diaplontea dute eta normalean lehorreko ingurunera moldatuta daude.
Briofitoek ez dute sustrai, zurtoin eta hostorik, baina gainerako landareek kormo-erako gorputz-egitura dute. Hau da: zelulak diferentziatu egin dira eta ehunak sortzen dituzte; eta ehunek organo espezializatuak eratzen dituzte (sustraiak, hostoak, zurtoina, etab.).
Landareak substratuari finkatuta bizi dira eta hortik lortzen dituzte ura eta mantenugaiak. O2 eta CO2 behar dituzte, eta airetik hartzen dituzte.
Animaliak: Ezaugarriak eta Sailkapena
6.1. Ezaugarri Orokorrak
Animaliak, metazoo ere deituak, organismo eukariotoak, heterotrofoak eta zelulaniztunak dira. Beren zelulek ez dute plastidiorik, ezta paretarik ere. Hiru bizi-funtzio betetzen dituzte.
Animalia guztiek lokomozio motaren bat garatu dute. Helburu nagusia elikagaiak bilatzea da; hala ere, defentsa eta ugalketa ere garrantzitsuak dira.
Nutrizio heterotrofoa dute. Gehienek barrunbe baten barruan digeritzen dituzte elikagaiak. Sexu bidezko ugalketa dute, baina kasu batzuetan sexugabekoa ere ematen da.
6.2. Animaliak Sailkatzeko Irizpideak
Animalien erreinua ezaugarri hauetan oinarritzen da:
- Antolakuntza-maila
- Gorputz-simetria mota (aldebikoa edo erradiala)
- Enbrioi-garapenaren ezaugarriak
Filum horiek bi azpierreinutan biltzen dira: Parazooak eta Eumetazooak.
1. Parazooak
Ez dute ehunik sortzen, ez dute simetriarik eta enbrioi-garapen atipikoa dute. Zelula-geruzak falta zaizkie. Bi filum hauek biltzen dituzte: plakozooak eta poriferoak.
2. Eumetazooak
Ehunak, sistemak eta organoak dituzte. Hauek sailkatzeko hiru irizpide hauek erabiltzen dira:
Gorputz-simetria:
- Simetria erradiala: hala nola knidarioak. Animalia batzuk simetria hau garatzen dute modu sekundarioan, aldebiko larbak garatu ondoren (adibidez: itsasizarrak, trikuak, etab.).
- Aldebiko simetria: gainerako animalia-filumak.
Enbrioi-geruzak:
Fase batean, zelulek bi edo hiru geruza era ditzakete.
- Dibloplastikoak: bi geruzetatik abiatuta garatzen dute gorputz-egitura.
- Tribloplastikoak: hiru geruzetatik abiatuta garatzen dute gorputz-egitura.
Barne-barrunbea izatea edo ez izatea:
- Azelomatuak: ez dute gorputz-barrunberik.
- Pseudozelomatuak: erraietarako barrunbe bat garatzen dute, eta horrela deitzen zaio.
- Zelomatuak: likido batez osaturiko barrunbea dute. Zeloma esaten zaio, eta gorputzaren barrunbe osoa eratzen du. Animaliaren organo gehienak hor daude.