Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espezieen Adierazpena eta Espezieen Espeziazioa

Biologia7,27 KB

-Linnaeus espezie kontzeptua → Espezie Morfologikoa

-Neandertal / Homo Sapiens → Espezie Filogenetikoa

-Anopheles  → Habitat-isolamendua

-Zein EZ intrintsekoki espezie mekanismo isolatzaile → Ondorengo antzuak edukitzea

-Zein EZ H.N inferentzia → Organismo indibidual batek eboluzioa jasan bizitzan zehar

-kume 2 genetikoki ezberdin, jatorrizko eremu geografiko → Barrera prezigotikoren bat

- → Espezie parental bien arteko barrera postzigotikoen errefortzamendua

-Arrazen purutasuna, arraza ezberdinak bananduta oharan → Habitat-isolamendua

-Egia? → Gene-jitoak fundatzaile efektua indartzen duela, eta bai azkarragoa dela ere, zenbat eta txikiagoa izan talde fundatzailea

-Zein EZ Darwinen H.N kontzeptu → Kromosometako geneetan heredatzen...

Jarraitu irakurtzen "Espezieen Adierazpena eta Espezieen Espeziazioa" »

Mikroorganismoen Tamaina eta Klorofila Dutena

Biologia5,1 KB

Mikroorganismoen Tamaina eta Funtzio Biologikoak

Mikroorganismoen tamaina txikiak beraien funtzio biologikoetan eragina du.
1) Mikroorganismo baten zitoplasmaren bolumen txikiak bere ingurunearekin gainazal-kontaktu handia mantentzen du, horrela, kanpo ingurune eta zitoplasmaren artean sustantzien elkartrukea gerta daiteke. Mikroorganismoaren tamainua txikituz doan neurrian, gainazal / bolumen erlazioa handiagotuz doa.
2) Mikroorganismoen tamaina txikiak puntu guztiak nahiko hurbil daudela adierazten digu, horrela erreakzio metabolikoak abiadura handiz gertatuko dira.
3) Mikroorganismoek, ingurunetik beraien elikagaiak hartzeko gai dira eta ondoren abiadura handiz metabolizatzeko gai izango dira.Hori dela eta hondakin asko aratu eta kanpo ingurunera...

Jarraitu irakurtzen "Mikroorganismoen Tamaina eta Klorofila Dutena" »

Nutriente motak: makronutrienteak eta mikronutrienteak

Biologia3,46 KB

Makronutrienteak

Makronutrienteak edo mantenugai energetikoak organismoari behar duen energia ematen diote jarduerak egiteko. Hauek dira: karbohidratoak (azukreak edo gluzidoak), koipeak (lipidoak) eta proteinak.

Karbohidratoak

Energia iturriak dira, funtzio energetikoa dute. Bi mota bereizten dira:

  • Xurgapen azkarrekoak: berehala odolera pasatzen dira, uretan disolbagarriak dira. Adibidez: azukrea, eztia.
  • Xurgapen motelekoak: digestioa izan ondoren odolera pasatzen dira, ez dira uretan disolbagarriak. Adibidez: zerealak, barazkiak, pasta, patatak.

Gantzak edo lipidoak

Funtsezko zeregina dute gorputzean: energia bildu eta erreserba osatzea, ehun adiposoa eratuz. Ez direnez uretan disolbatzen, ez da erraza pixarekin kanporatzea. Koipe gehiegi hartzea...

Jarraitu irakurtzen "Nutriente motak: makronutrienteak eta mikronutrienteak" »

Hortzeria motak eta ahoko patologiak: Gida osoa

Biologia4,55 KB

Hortzeria motak eta haien ezaugarriak

Pertsona batek hiru hortzeria mota garatzen ditu bizitzan zehar:

  • Aldi baterako hortzeria (esne-hortzak ere deitua): 20 hortz-piezaz osatua.
  • Hortzeria iraunkorra: 32 hortz-piezaz osatua.
  • Hortzeria mistoa: Haurren ahoan behin betiko hortzak eta esne-hortzak batera agertzen diren aldia.

Aldi baterako hortzeria (esne-hortzak)

Ahoan agertzen den lehen hortz-jokoa da. Enbrioi-aldian garatzen dira eta ahoan agerian geratzen dira haurtzaroan. Normalean, erori ondoren, hortz iraunkorrek ordezkatzen dituzte.

Aldi baterako hortzeriak 20 hortz-pieza ditu, goiko masailezurraren eta barailezurraren artean banatuta. Zehazki, honako hauek osatzen dute:

  • 8 ebakortz
  • 4 letagin
  • 8 molar

Hortzeria iraunkorra

Aldi baterako hortzeriaren ondoren...

Jarraitu irakurtzen "Hortzeria motak eta ahoko patologiak: Gida osoa" »

Zirkulazio-aparatua: Bihotza

Biologia2,46 KB

Organo hutsa, uzkurdura, 4 barrunbe, 2 aurikula, 2 bentrikulu, 4 balbula.

Odol hodiak:

Arteriak: odola kanpora, zainak: odola bihotzera, kapilarrak: arteriak eta zainak lotzen dituen hodia.

Eskuineko aurikula:

Bi kaba zainak iristen dira honera, odol gehiena hor.

Eskuineko bentrikula:

Eskuineko aurikularen odola jaso balbula triskupide bidez, O2 hau biriketara biriketako balbula sigmoideak zehar eta birika arterien bidez.

Ezkerreko aurikula:

Birika zainaren bidez datorren O2 odola jaso.

Ezkerreko bentrikula:

O2 ekartzen duen odola ezk.a jaso balbula mitralaz. Aorta arteriara bidali balbula sigmoideoaren bidez.

Perikardioa:

Bi geruza; kanpokoa eta barrukoa, likido labaingarria esker ez dira irristatzen taupaden higiduren eraginez.

Miokardio:

Bihotzeko paretako...

Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Bihotza" »

Entzimen Zinetika eta Nukleotidoak

Biologia4,38 KB

7 ENTZIMEN ZINETIKA / Entzimen erreakzioaren zinetika: zer abiaduratan gertatzen diren entzima-substratu konplexua eratzeko eta desintegratzeko mekanismoak.

7.1.Kontzentrazioaren eragina

Substratuaren kontzentrazioak gora egiten badu eta entzimaren kontzentrazioa iraunkor mantentzen bada, erreakzioaren abiadura mailaka handitzen da. Balio jakin batera iristean, nahiz eta kontzentrazioa handitu, erreakzioaren abiadura ez da handitzen.

AZALPENA: Substratuaren kontzentrazioa baxua denean, entzima askeko molekulak daude substratuaren kontzentrazioak gora egitean, ES konplexuak eratzen dira eta erreakzio-abiadura handitzen da. Substratuaren kontzntrazio handia denean, entzima guztiak harekin konbinatuta daude. Konplexua (ES) bereizten da, produktua...

Jarraitu irakurtzen "Entzimen Zinetika eta Nukleotidoak" »

Immunologia eta Genetika: Definizioak eta Prozesuak

Biologia4,65 KB

Immunologiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Antigenoak immunitate-erantzuna sortzen duten kanpoko gorputz inbaditzaileen atalak dira. Edozein molekula izan daitezke. Antigorputzak, aldiz, immunitate-sistemaren glukoproteinak dira; seinale kimiko horiek antigenoaren epitopoekin espezifikoki lotzen dira, beste linfozitoen agerpena eragiteko.

Immunitate-Erantzunaren Mekanismoak

  • Hantura: immunitate-sistemaren erantzun ez-espezifikoa. Zelula zaurituak agertzen direnean, bitartekari kimikoek zelula fagozitoen agerpena, odol-hodien basodilatazioa (gorritasuna), beroa eta mina sortzen dituzte.
  • Diapedesia: leukozitoen gaitasuna odol-hodien paretak zeharkatzeko eta infekzio-fokuetara heltzeko kimiotaxiaren bidez.
  • Hautespen klonala: B eta T linfozitoen klonaren
...
Jarraitu irakurtzen "Immunologia eta Genetika: Definizioak eta Prozesuak" »

Antibiotikoak, Antibirikoak, Probiotikoak eta Prebiotikoak: Osagarriaren Sistema

Biologia1,93 KB

Antibiotikoak=bakterio eta onddo jakin batzuek sortzen dituzten substanztiak dira, eta beste batzuk hil ditzakete edo haztea inhibi dezakete.

Antibirikoak=askotan, toxikoak dira ostalariarentzak, izan ere, ibaditzen duen banakoaren makineria metabolikoa erabiltzen du biruak.

Probiotiko=bakterio biziak. Hostalariaren digestio aparatuan eta gorputzean onurak eragiten dituzte. Batez ere, elikagai hartzituetan aurkitu

Prebiotiko=Hesteetako bakterio onuragarrien askuntza areagotzen duten substantziak. Elikagai moduan hartzen dira eta ez dira digeritzen.

Osagarriaren sistema. Proteinen konplexu makromolekularrez osatua, gibelean sintetizatzen dira eta odol serumaren immunoglobulina-zatikiaren% 15 osatzen duten. Dantza biokimiko koordinatu batean parte...

Jarraitu irakurtzen "Antibiotikoak, Antibirikoak, Probiotikoak eta Prebiotikoak: Osagarriaren Sistema" »

Biologiaren Oinarriak: Zelulak, DNA eta Odola

Biologia3,84 KB

Biologiaren Oinarriak: Zelulak eta Genetika

Zelula Eukariotoa

Animali, landare eta onddoetan aurkitzen da. Nukleoa dute, eta bertan material genetikoa (DNA eta RNA) daramate. Antolaketa eta funtzionamendurako informazioa dauka.

Zelula Prokaryotoa

Bakterioetan eta Archaeetan aurkitzen da. Material genetikoa zelula osoan zehar sakabanaturik daukate, nukleorik gabe.

DNA eta Kromosomak

Zelula zatitzen ez denean, DNAri "kromatina" deitzen zaio. DNAren hari bikoitza geneetan banatzen da. Gene bakoitzak proteina bat kodetzen du. DNA bi kate osagarriz osatuta dago. Zelula zatitzen denean, kromatina paketetan pilatzen da, kromosomak eratuz.

Kromosomak informazio genetikoa gordetzen eta ondorengo belaunaldiei transmititzen dute. Espezie bakoitzak kromosoma...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren Oinarriak: Zelulak, DNA eta Odola" »

Mutazioak, Birusak eta Bakterioak: Gida Orokorra

Biologia2,99 KB

Mutazioak

Zer dira? Mutazioak organismo baten material genetikoan gertatzen diren bat-bateko aldaketa iraunkorrak dira, organismo horren genotipoa aldatzen dutenak.

Ondorengo Belaunaldira Igaroko Dira?

Mutazioak zelula somatikoetan edo ugalketa-zeluletan (gametoetan) gerta daitezke. Lehenengo kasuan ez dira mutazioa jasan duen organismoaren ondorengoetara transmitituko, baina gametoetan gertatzen direnean ondorengo guztiek heredatuko dituzte.

Zeintzuk Dira Mutazioen Ondorioak?

Kasu askotan mutazioak ez dira antzematen → DNAren zati ez-funtzionala mutatu delako (introia) edo alelo berria errezesiboa izanik itzalean geratzen delako.

Mutazio Motak

Genikoak

Gene bakarra aldatzen da eta, batzuetan, benetako mutaziotzat hartzen da.

Tartekatzea

Nukleotido...

Jarraitu irakurtzen "Mutazioak, Birusak eta Bakterioak: Gida Orokorra" »