Erretina eta Belarriaren Funtzionamendua: Ikusmena eta Entzumena
Erretinaren atalik handiena atal optikoa da, argiarekiko sentikorra. Atal honek, estimulu lumunikoa nerbio bulkada bihurtzeko gaitasuna du, eta bi azpi-ataletan banatzen da: atal pigmentatua eta atal nerbioso bat, zeinak hiru geruzaz osatuta dago:
1. Estratu neuroepitelial fotosentikorra
Erretinaren kanpoko geruza osatzen du, eta kono eta bastoiz osatua dago. Argiaren estimuluak nerbio bulkada bihurtzeko prozesua bertan gertatzen da.
2. Zelula bipolarren estratua
Zelula bipolarrak bide optikoaren lehenengo neuronak dira. Fotohartzaileen informazioa jasotzen dute eta zelula ganglionarretara zuzentzen dute.
3. Estratu ganglionarra
Zelula ganglionarrek jasotako nerbio bulkada burmuinera eraman behar dute. Horretarako, beraien luzapen nerbiosoak begitik irten eta nerbio optikoa osatzen dute.
Erretina eta Nerbio Optikoa
Fotohartzaileek beren ikusmen pigmentuak dituzte, eta horiei esker, argi-estimulua seinale kimiko bihurtzen da, hartzailean eraldaketa elektrikoa sortaraziz.
- Bastoien pigmentua: Rodopsina da. Proteina eta A bitaminaren deribatu batez osatuta dago, eta ikusmen espektruari dagokion edozein uhin-luzeratako argia jaso dezake.
- Konoak: Hiru pigmentu ezberdin dituzte, bakoitzak luzera zehatz bateko argia xurgatzen duena. Kono bakoitzak pigmentu bakarra du, beraz, hiru kono mota desberdin aurkitzen dira. Argi izpiak erretinara heltzean, kono ezberdinen pigmentuek argia xurgatzen dute, eta informazioa burmuin-kortexera garraiatzen da, azkenean kolorezko ikusmena prozesatuz.
Erretinak jasotzen duen informazioa nerbio optikoaren bidez begitik burmuinera zuzentzen da.
Belarriaren funtzionamendua
Entzumenari dagokionez, belarri-pabiloiak soinuak hartu eta kanpo-entzumen-barrena tinpanora transmititzen ditu. Tinpanoak bibrazioak jaso eta mailura transmititzen ditu uhinak.
Barakuiluan, zelula ziliatu izeneko mekanoerrezeptore batzuk daude. Edolinfa izeneko jariakin bati esker, bibrazioak haietaraino iristen dira. Zelula ziliatuak nerbio bulkada transmititzen dute, bibrazioa entzumen-nerbiotik garunera garraiatuz.
Oreka
Kanal erdizirkularrak hiru hodi dira, hiru ardatz horizontalen arabera orientatuak. Beraien barruan ere edolinfa eta zelula ziliatuak daude. Burua mugitzean, edolinfak zelula ziliatuak ukitzen ditu, eta zelulek buruaren jarrerari buruzko informazioa bidaltzen dute garunera.
Barruko Belarria
Hezur tenporalean laberintoa dago, eta bere barruan mintzezko laberintoa eta likido perilinfatikoa daude. Mintzezko laberintoaren barruan geratzen den likidoari endolinfa esaten zaio. Bi atal nagusitan banatzen da:
- 1. Laberinto bestibularra: Oreka-hartzaileak daude bertan. Horien artean, hodi edizirkularrak azelerazio angeluarraz arduratzen dira.
- 2. Laberinto koklearra: Bertan Cotiren organoa dago. Entzumen-uhinak leiho bentrikularretik sartu eta perilinfan zehar Cotiren organoan kokatzen diren hartzaileetara iristen dira. Barneko belarritik uhinak aldentzeko beste leiho bat dago, barneko belarriaren eta erdiko belarriaren artean: leiho koklearra.
Nerbio estatoakustikoaren bidez, informazioa entzefalora zuzenduko da.