Fotosintesiaren Faktore Eragileak eta Kimiosintesia
Faktore Eragileak Fotosintesian
Argiaren Intentsitatea
Zenbat eta argiaren intentsitatea handiagoa izan, orduan eta azkarragoa da fotosintesiaren abiadura, baina abiadura handitzen ez den mugara heldu arte. CO2-aren metaketa faktore mugatzailea da. Fotosintesi-jarduera maximora heltzen denean, argi-asetasuna esaten zaio.
Argiztapena oso baxua bada, fotosintesian askaturiko O2-a konpentsatu eta, batzuetan, gainditu egiten du.
Tenperatura
Fase argiko erreakzioak independenteak dira tenperaturatik, baina fase iluneko erreakzioek, tenperaturarekin handitu egiten dute beren abiadura, entzimen desnaturalizazioa maximora iritsi arte. Espezie bakoitzak tenperatura hobezin jakina dauka.
O2-aren Metaketa Inguruan
O2-aren metaketa handitzen denean, fotosintesiaren errendimendua txikiagoa da, errubisko-entzima CO2-a finkatzeko erreakzioaren inhibitzaile lehiakorra baita. Bi modutan gerta daiteke:
- CO2-a dagoenean, hori finkatu egiten da.
- Egun eguzkitsueran, beroetan eta lehorretan, estomak itxi eta barruko O2 metaketa handitzen denean, O2-aren eta CO2-aren arteko lehia egoten da errubisko-entzima substratu modura. Horrek erribulosa oxidatu egiten du, fotoarnasketa izeneko erreakzio honen bidez: Erribulosa 1,5-difosfatoa + O2 $\rightarrow$ Produktu desegokiak (ez CO2 finkatzea).
Hezetasuna
Erabakigarria da errendimenduan. Hezetasuna urritzen denean, errendimendua urriagoa da, estomak itxi egiten baitira hezetasunik ez galtzeko eta gasen trukea txikiagoa da.
Fotoperiodoa eta Argiaren Kolorea
Espezi batzuen kasuan, zenbat eta argi-ordu gehiago egon, errendimendua handiagoa da. Beste zenbait espeziek txandakatu egin behar dituzte argi- eta iluntasun-orduak.
Fotosintesiaren errendimendua kolorearen araberakoa ere bada. Errendimendurik handiena argi gorriarekin edo urdinarekin lortzen da. 680nm-tik gorakoa bada, II. fotosistemak ez du jarduten, fase argi ziklikoa baino ez dago, horrela errendimendua txikiagoa da.
Kimiosintesia
Kimiosintesia, fotosintesia bezala, prozesu anaboliko autotrofoa da, non konposatu organikoak konposatu ez-organikoetan oinarrituz sintetizatzen diren. Konposatu ez-organiko bakunen oxidaziotik askaturiko energia kimikoa erabiltzen da.