Bizidunen Antolakuntza-Mailak eta Zelularen Oinarriak
Antolakuntza-mailak
Bizidunen antolakuntza-mailak, sinpleenetik konplexuenera, hauek dira:
- Subatomikoa: Neutroiak, elektroiak, protoiak.
- Atomoak: H, O, C, S, etab.
- Molekulak: H2O, CO2, etab.
- Zelulak: Eukariotoak eta prokariotoak (animalia-zelula eta landare-zelula).
- Ehunak: Ehun epiteliala (adibidez, larruazala).
- Organoak: Bihotza.
- Sistemak: Gihar-sistema.
- Aparatuak: Zirkulazio-aparatua.
- Organismoa: Gizakia.
Zelula: Bizitzaren Oinarrizko Unitatea
Zelula bizitza duen unitaterik txikiena da. Zelula guztiek hiru bizi-funtzio betetzen dituzte.
Zelula motak: Eukariotoak eta Prokariotoak
Giza zelulak eukariotoak dira. Zelula eukariotoen berezitasuna da material genetikoa nukleo batean bilduta dagoela. Prokariotoek, aldiz, material genetikoa aske daukate zitoplasman.
Giza zelularen egitura nagusiak
- Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen mintz mehea da. Mintz honen bidez hartzen eta kanporatzen ditu zelulak behar dituen substantziak.
- Zitoplasma: Zelula barruan dagoen ur-disoluzioa da. Bertan organulu guztiak daude.
- Nukleoa: Material genetikoa nukleoaren barruan dago bilduta. Beraz, nukleoak zelularen funtzionamendua kontrolatzen du.
Zelula-organulu garrantzitsuak
- Mitokondrioa: Bi mintzez osatuta dago, eta barrualdekoa tolestua da. Arnasketa zelularraren gunea da.
- Erribosoma: ARNa eta proteinez eratutako partikulak dira. Bi subunitatez osatuta daude.
- Bakuola: Mintzez osatutako xixku txikiak dira.
- Golgiren aparatua: Bata bestearekin lotuta ez dauden zakutxo zapal eta gainjarrien multzoa da.
Ehunak: Zelula multzo espezializatuak
Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoari ehun deritzo.
Ehun epiteliala
- Estaldura-epitelioa: Babes-funtzioa du (adibidez, larruazala).
- Guruin-epitelioa: Guruinak eratzen ditu (adibidez, izerdi-guruinak eta tiroideak).
Ehun konektiboa
- Gantz-ehuna: Adipozitoz osatua. Funtzioa: erreserba eta isolatzailea.
- Ehun konjuntiboa: Kondrozitoz osatua. Funtzioa: hezurrak eta organoak babestea.
- Hezur-ehuna: Osteozitoz osatua. Funtzioa: organismoaren euskarria.
Organoak, Sistemak eta Aparatuak
Organoak
Funtzio jakin bat betetzeko elkarri lotzen zaizkion ehun multzoak dira. Egiten duen funtzioari ekintza deritzo.
Sistemak eta Aparatuak: Ezberdintasunak
- Sistemak: Organo berdinez osatuta daude eta antzeko funtzioa betetzen dute. Adibidez: Eskeleto-sistema.
- Aparatuak: Organo desberdinez osatuta daude eta denon artean elkarlana egiten dute funtzio bat betetzeko. Adibidez: Lokomozio-aparatua.
Aparatu eta Sistema nagusiak
- Arnas aparatua: Birikak eta arnas bideak. Funtzioa: gas-trukea.
- Lokomozio-aparatua: Giharrak, hezurrak eta giltzadurak. Funtzioa: borondatezko mugimenduak.
- Eskeleto-sistema: Hezurrak. Funtzioa: organoak babestu eta mugimenduaz arduratu.
- Sistema Endokrinoa: Hormonak. Funtzioa: gorputzaren funtzioak erregulatu hormonen bidez.