Harreman Trofikoak, Ingurumenaren Kutsadura eta Lurzoruaren Degradazioa

Biologia3,98 KB

Harreman Trofikoak

Espezie Arteko Harremanak

Harraparitza

Espezie harrapariak eta harrapakinak ehizatzen dituzte. Bizirauteko estrategiak harrapariek hobeto ehizatzeko eta harrapakinek ihes egiteko.

Parasitismoa

Bizkarroi espeziea ostalariaren bizkar ehuntzen da. Bizkarroiek gaixotasunak eragin ditzakete.

Sinbiosia

Bi organismo edo sinbioien arteko erlazio onuragarria da, ez dira bananduta bizi.

Komentsalismoa

Espezie batek beste espezie baten janari hondarrekin elikatzen da, kalterik gabe.

Inkilismoa

Maizterra beste organismo batean gordetzen da, kalterik egin gabe.

Espezie Bereko Harremanak

Gregarismoa

Banako batzuk denbora jakin batean elkarrekin bizi eta lekualdatzen dira, hobeto ehizatzeko edo babesteko.

Familia Asoziazioak

Famili bereko izaki bizidunek elkarrekin bizi dira, harraparietatik babesteko, kumeak zaintzeko eta janaria lortzeko.

Asoziazio Sozialak

Elkarrekin bizi diren izakiek lanak banatzen dituzte, izaki bakoitzaren itxuraren edo gaitasunaren arabera.

Kolonialismoa

Ama bera duten organismoak elkarrekin bizi dira.

Ingurumenaren Gaineko Eragina

Kutsadura

Kutsadurak ingurunearen konposizioa aldatzen du eta izaki bizidunak eragozten ditu. Kutsatzaileak ingurunea saldatzen duten agenteak edo substantziak dira.

Atmosferaren Gaineko Eragina

  • Euri azidoa: Kutsatzaileak (sufre eta nitrogeno oxidoak) ikatzaren eta beste erregai fosilen errekuntzatik datoz. Atmosferarekin kontaktuan jartzean, euri azidoa sortzen da eta landareen hostoei kalte egiten die.
  • Ozono geruzaren suntsipena: Kutsatzaileak (gas klorofluorokarbonatuak) hozkailu eta aerosoletatik ihes egiten dute. Estratosferan deskonposatzen dira eta ondorioz, erradiazio ultramoreak iragazten dituen ozonoa suntsitzen dute. Ondorioak: izakietan azaleko minbizia eta beste arazo batzuk.
  • Berotegi efektua: Kutsatzaile nagusia karbono dioxidoa da. Industrian erregai fosilak erabiltzean, atmosferako karbono dioxido maila igotzen da eta ondorioz, planetako tenperatura igo egiten da.

Hidrosferaren Gaineko Eraginak

  • Petrolio isuriak: Kutsatzailea petrolio gordina da. Petrolio ontziek, petrolio putzuek edo erregai tangak garbitzean itsaslabarrean marea beltza eragin dezakete. Ondorioz, petrolio gordina geruza fin bat eratzen da uretan.
  • Akuiferoak eta gazitzea: Kutsatzailea itsasoko ura da. Akuiferoak gehiegi ustiatzen direnean itsasertzetik gertu, itsasoko ura akuiferoetan sartzen da eta ura gazitzen du.
  • Ura berotzea: Kutsatzailea beroa da. Zentral nuklearrek ura ohi baino tenperatura altuagoetan itzultzen dute. Orduan, uretan disolbatutako oxigeno kantitatea txikiagotu egiten da.
  • Hondakinak isurtzea: Kutsatzaileak metal astunak eta industriako beste hondakin batzuk dira. Uraren kalitatea okertzen dute eta uretan bizi diren fauna edo ura kontsumitzen dutenak intoxikatu ditzakete.
  • Eutrofizazioa: Kutsatzailea materia organikoa da (adibidez, abeltzaintzako hondakinak). Materia organiko ugaritzeak algen hazkundea eragiten du. Ondorioz, fotosintesia egiten duten organismoek uretan disolbatutako oxigeno kantitatea nabarmen txikiagotzen dute eta espezie asko hil egiten dira.

Lurzoruaren Gaineko Eraginak

Kutsadura

Kutsatzaileak substantzia toxikoak dira (industriatik edo zentral nuklearretatik datozenak). Lurzoruaren konposizioa aldatzen dute eta lurzoruan bizi diren flora eta fauna hil dezakete.

Lurzoruaren Galera

Kausa nagusia higadura da. Prozesua azkartu egiten duten kausa antropikoak ere badaude, adibidez, lurzorua gazitzea edo lurzoruaren kutsadura. Ondorioa: lurra degradatzea eta landareak elikatzeko gaitasuna galtzea.

Deskargatu

PDF Word HTML