Mutazioak, Birusak eta Bakterioak: Gida Orokorra
Mutazioak
Zer dira? Mutazioak organismo baten material genetikoan gertatzen diren bat-bateko aldaketa iraunkorrak dira, organismo horren genotipoa aldatzen dutenak.
Ondorengo Belaunaldira Igaroko Dira?
Mutazioak zelula somatikoetan edo ugalketa-zeluletan (gametoetan) gerta daitezke. Lehenengo kasuan ez dira mutazioa jasan duen organismoaren ondorengoetara transmitituko, baina gametoetan gertatzen direnean ondorengo guztiek heredatuko dituzte.
Zeintzuk Dira Mutazioen Ondorioak?
Kasu askotan mutazioak ez dira antzematen → DNAren zati ez-funtzionala mutatu delako (introia) edo alelo berria errezesiboa izanik itzalean geratzen delako.
Mutazio Motak
Genikoak
Gene bakarra aldatzen da eta, batzuetan, benetako mutaziotzat hartzen da.
Tartekatzea
Nukleotido bat gehitzea.
Delezioa
Nukleotido bat galtzea.
Kromosomikoak
DNA zati handiagoa aldatzen da, aldaketak kromosoma mailan ematen dira.
Genomikoak
Kromosoma kopurua aldatzen da.
Estrukturalak
Kromosoma baten sekuentzia genikoen kopurua edo ordena aldatzen da.
Birusak
Ez dira zelulak, ez dituzte organuluak. Ez dute berezko metabolismorik. Derrigorturiko parasito barne-zelularrak dira. Patogenoak dira. Zelula mota ezberdinak infektatzen dituzte.
Sailkapena
Azido nukleiko bat dauka eta kapside izeneko proteinazko babes geruza batez inguratuta dago. Kapsidea kapsomero izeneko subunitatez osatuta dago. Hauek proteina globularrak izaten dira eta batzuetan zati gluzidiko bat izaten dute lotuta. Kapsomeroak beren artean elkartzen dira, kapsideari forma geometriko bat emanez.
Osagaiak
- Kapsidea: Proteinen estalkia. Azpinunitatez osaturik, kapsomeroak deritze. Motak:
- Zilindrikoak (helikoidalak). Adibidez: landare birusak (tabako mosaikoaren birusa)
- Ikosaedrikoak (poliedrikoak). Adibidez: animali birusak (adenobirusak -faringitis eta hotzak-)
- Konplexuak. Burua, buztana, koilar eta oinarri-plaka dute. Adibidez: fagoak
- Azido Nukleikoa: Bi motatakoa izan daiteke: DNA edo RNA, biribilak edo lerro-itxurakoak, kate bakarrekoak edo kate bikoitzekoak.
- Bilgarri Birikoa: Mintz lipidikoa proteina eta espikulekin. 1. Biluzik 2. Bildurik
Bakterioen Itxura
- Kokoak: Esfera-itxura. Diplokokoak binaka agertzen direnean eta kate luzeak sortzen dituztenean, estreptokokoak.
- Baziloak: Zilindro- edo makila-itxura.
- Bibrioak: Helize oso labur baten itxura. Helizea luzeagoa eta zurrunagoa bada espirilo esaten zaie eta helizea luzea eta malgua bada espiroketa.
Mikroorganismoak eta Gaixotasunak
- Kreutzfeldt-Jakob gaixotasuna
- Behien entzefalopatia espongiformea (Behi zoroen gaixotasuna)
Protozooak
- Malaria
- Enteritisa
Onddo Mikroskopikoak
MikosiaK: neumozistosis, aspergilosis, histoplasmosis