Biologiaren Oinarriak: Zelulak, DNA eta Odola

Biologia3,84 KB

Biologiaren Oinarriak: Zelulak eta Genetika

Zelula Eukariotoa

Animali, landare eta onddoetan aurkitzen da. Nukleoa dute, eta bertan material genetikoa (DNA eta RNA) daramate. Antolaketa eta funtzionamendurako informazioa dauka.

Zelula Prokaryotoa

Bakterioetan eta Archaeetan aurkitzen da. Material genetikoa zelula osoan zehar sakabanaturik daukate, nukleorik gabe.

DNA eta Kromosomak

Zelula zatitzen ez denean, DNAri "kromatina" deitzen zaio. DNAren hari bikoitza geneetan banatzen da. Gene bakoitzak proteina bat kodetzen du. DNA bi kate osagarriz osatuta dago. Zelula zatitzen denean, kromatina paketetan pilatzen da, kromosomak eratuz.

Kromosomak informazio genetikoa gordetzen eta ondorengo belaunaldiei transmititzen dute. Espezie bakoitzak kromosoma multzo jakin bat du (adibidez, gizakiak 46 kromosoma ditu). Gametoek (sexu-zelulek) zelula somatikoen kromosoma kopuruaren erdia dute.

Zelula Diploideak eta Haploideak

Diploideak: Izaki diploideek zelula diploideak dituzte. Kromosoma bakoitzak morfologia bereko beste kromosoma batekin (bat aitarengandik eta bestea amarengandik jasotakoa) bat egiten du, bikote homologoak osatuz. Gizakiok 23 bikote homologo ditugu guztira: 22 bikote autosomiko (ez-sexualak) eta sexu-kromosomen bikote bat (XX emakumezkoetan, XY gizonezkoetan).

Haploideak: Zelula haploideek informazio genetikoaren erdia daukate. Bi zelula haploide elkartzean (ernalketan), zelula diploideak dituen izaki berri bat sortzen da.

Odola: Konposizioa eta Funtzioak

Aparatu kardiobaskularraren ehun likidoa da, organo ezberdinak elkar lotzen dituena. Odol-plasmak eta zelulek osatzen dute. Funtzio nagusiak:

  • Elikagaiak, gasak, hondakinak eta hormonak garraiatu.
  • Gorputzaren tenperatura mantendu.
  • Defentsarako behar diren tokietara zelulak eraman.

Odol-taldeak eta Herentzia

  • Antigorputzak: Gorputzari kalte egiten dioten molekulen aurka babesten gaituzten proteinak.
  • Antigenoak: Globulu gorrien mintz plasmatikoan dauden molekulak.

Odol-taldeen herentzia: A eta B aleloak dominanteak dira, eta O aleloa azpirakorra.

Antigeno-Antigorputz Erreakzioak

  • Aglutinazioa: Globulu gorriak elkartu eta odol-hodiak blokeatzen dituen erreakzioa.
  • Hemolisia: Globulu gorrien haustura, giltzurrunetako arazoak eragin ditzakeena.

Azido Nukleikoak: DNA eta RNA

Nukleoan aurkitzen diren biomolekula garrantzitsuak dira.

DNAren Egitura

Nukleoan aurkitzen da nagusiki. Bi katez osatuta dago, nukleotidoz eraikiak. Nukleotido bakoitza hiru osagaik osatzen dute: fosfato talde bat, pentosa bat (desoxirribosa, oxigeno bat gutxiago duena) eta nitrogeno-base bat.

Nitrogeno-baseak hauek izan daitezke: Adenina (A), Timina (T), Guanina (G) eta Zitosina (C). Kateak elkartzen direnean, A T-rekin eta G C-rekin lotzen dira.

RNAren Egitura eta Funtzioa

Nukleoan eta erribosometan aurkitzen da, proteinak sintetizatzen diren lekuan. Kate bakar batez osatuta dago. DNAren informazioa kopiatu eta proteinak sintetizatzea du funtzio nagusi.

Nukleotidoz osatuta dago. Nukleotido bakoitza hiru osagaik osatzen dute: fosfato talde bat, pentosa bat (erribosa, oxigenoarekin) eta nitrogeno-base bat.

Nitrogeno-baseak hauek izan daitezke: Adenina (A), Urazilo (U), Guanina (G) eta Zitosina (C).

DNAren Aurkikuntza Historikoa

James Watson eta Francis Crick-ek 1953an finkatu zuten DNAren egitura, helize bikoitzaren eredua proposatuz.

Horien aurretik, Rosalind Franklin-ek eta Maurice Wilkins-ek X izpien difrakzioaren bidez DNA helize mota bat zela frogatu zuten 1950-1953 bitartean, Watson eta Cricken eredua ahalbidetuz.

Deskargatu

PDF Word HTML