Entzimen Zinetika eta Nukleotidoak
7 ENTZIMEN ZINETIKA / Entzimen erreakzioaren zinetika: zer abiaduratan gertatzen diren entzima-substratu konplexua eratzeko eta desintegratzeko mekanismoak.
7.1.Kontzentrazioaren eragina
Substratuaren kontzentrazioak gora egiten badu eta entzimaren kontzentrazioa iraunkor mantentzen bada, erreakzioaren abiadura mailaka handitzen da. Balio jakin batera iristean, nahiz eta kontzentrazioa handitu, erreakzioaren abiadura ez da handitzen.
AZALPENA: Substratuaren kontzentrazioa baxua denean, entzima askeko molekulak daude substratuaren kontzentrazioak gora egitean, ES konplexuak eratzen dira eta erreakzio-abiadura handitzen da. Substratuaren kontzntrazio handia denean, entzima guztiak harekin konbinatuta daude. Konplexua (ES) bereizten da, produktua sortzeko eta entzima askea substratuaren beste molekula batekin konbinatzen da. Beraz, egoera egonkor batera iristen da, eta entzima ase dago eta erreakzio-abiadura handiena da.
·Michaelis-Menten ekuazioa
KM:SUbstratuaren kontzentrazioa irudikatzen du (milimol litroko unitateak). Entzimaren erreakzioaren abiadura, kontzentrazio horretan, abiadura maximoaren erdia da.
-KM-a txikia bada, (S) baxua behar da, abiadura maximoaren erdia lortzeko. (Entzimak afinitate handia substratuarekin)
-KM-a handia bada, (S) handia behar da, eta 1/2Vmax behar du lortzeko. (Entzimak afinitate txikia substratuarekin)
Michaelisen konstanteak (KM) entzimak substratuarekiko duen afinitatea islatzen du.
7.2.pH-aren eragina
Entzimek pH konkretu bat dute haien gehieneko jarduerarako.pH-a apur bat aldatzen bada balio konkretu horrekin konparatuta (balio ezin hobea) jarduerak beherakada handia izango du. pH-ak aldaketa handia izanez gero, entzima desnaturalizatuko da eta utzi egingo dio funtzionatzeari.
7.3. Tenperaturaren eragina
Tenperatura handitzean, erreakzio kimikoen abiadura handitzen da. Jarduera bikoizten da tenperatura 10Cº-tara igotzean eta 40Cº-ren inguruan balio maximoa lortzen du. Balio honetatik aurrera, abiadura murrizten da, entzimak desnaturalizatzen direlako.
5 NUKLEOTIDOAK ETA AZIDO NUKLEIKOAK
3 RNA:nukleotidoz osatutako polimeroa;pentosa erribosa; base nitrogenodunak: A,G,Z,U.Baseak 5-3 noranzkoa dute eta fosfodiester loturaren bidez elkartuta daude.
3.1. RNAren egitura: Kate bakarrekoak eta lehen mailako egiturakoak. Zenbait birusetan, bi kate eta helize bikoitzeko egitura. Urkila zelularen atal batzuetan, harizpia bere bururaren inguruan kiribiltzen da eta DNAn ikusitako bigarren mailako egitura eratzen du. Eremu ez-osagarriak daudenean, begiztak eratzen dira.
3.2.RNAren funtzioak: DNAk gordetzen duen informazioa kopiatzea (transkripzioa) itzulpena edo proteinen sintesia egiteko. RNA molekulak DNA-kate bat molde hartuta eratzen dira,beraz, bi kateak elkarren osagarriak dira. DNArik ez duten birusetan, informazio genetikoa gordetzeaz eta transferitzeaz ere arduratzen da RNA.
3.3.RNA motak
·RNA mezularia (mRNA): Zelularen nukleoloan sintetizatzen da, DNA-zuntz bat eredu hartuta eta funtzio nagusia DNAren informazio genetikoa kopiatzea eta erribosometara eramatea da;han itzulpena/proteinen sintesia.
·Transferentziazko RNA(tRNA):molekula nahiko txikiek osatzen dute. Funtzioa: aminoazido espezifikoak erribosometara eramatea.50tRNA mota inguru daude eta antzeko ezaugarri batzuk dituzte guztiek.
tRNAren egitura: Eremu batzuetan, helize bikoitza eratzen du; eta beste batzuetan, begiztak. Molekula plano batean kokatzea, hirusta-hosto baten itxura du. Lau beso:
1. Beso hartzailea, molekularen muturrak dituena.
2. Antikodoiaren / A besoa: antikodoi bat du.
3. T besoa: itzulpenean erribosomari lotzen zaio.
4. D besoa: tRNAren eta aminoazidoaren arteko bat-egitea katalizatzen duten entzimei lotzen zaie.
·RNA erribosomikoa (rRNA): rRNA ugariena da. 4 base nitrogenodun nagusiak eta metilaturen bat ditu. Erribosomak eratzen ditu.
·RNA nuklearra (nRNA): hainbat proteinari lotuta dago eta nukleoloa osatzen du.