Mikroorganismoen Tamaina eta Klorofila Dutena

Biologia5,1 KB

Mikroorganismoen Tamaina eta Funtzio Biologikoak

Mikroorganismoen tamaina txikiak beraien funtzio biologikoetan eragina du.
1) Mikroorganismo baten zitoplasmaren bolumen txikiak bere ingurunearekin gainazal-kontaktu handia mantentzen du, horrela, kanpo ingurune eta zitoplasmaren artean sustantzien elkartrukea gerta daiteke. Mikroorganismoaren tamainua txikituz doan neurrian, gainazal / bolumen erlazioa handiagotuz doa.
2) Mikroorganismoen tamaina txikiak puntu guztiak nahiko hurbil daudela adierazten digu, horrela erreakzio metabolikoak abiadura handiz gertatuko dira.
3) Mikroorganismoek, ingurunetik beraien elikagaiak hartzeko gai dira eta ondoren abiadura handiz metabolizatzeko gai izango dira.Hori dela eta hondakin asko aratu eta kanpo ingurunera jariatzen dute.
     
 4) Mikroorganismoek bizi diren ingurunea aldatzeko gai dira, elikagaiak hartu eta hondakinak jariatzen bait dute. Zenbait kasutan ahalmen horrek onurak ekar ditzake, adibidez industrigintzan, antibioikoak eta esnekiak lortzerakoan e.a.
5) Mikroorganismoak abiadura oso handitan ugaltzen dira.


Klorofila Dutena

Klorofila duten izaki eukariotikoak dira. Fotosintesi oxigenikoaren bidez ATP-a ekoizten dute.
Auka zelulabakarrak fitoplankton izenaz ezagutzen direnak izaki mikroskopiko urtarrak dira, ur gazitan zein ur gezetan aurkitzen dira. CO2-a fixatzen dute eta Lurran gertatzen den aktibitate fotosintetikoaren % 70-a burutzen dute. Elikadura katean ionarria da.
Auka zelulabakar guztiek kloropastoen barnean a-klorofila dute baina zenbaitek b eta c klorofilak eta beste zenbait pigmentu fotosintetiko dituzte hala nola karotenoideoak eta fikobilinak.


Morfologiari dagokionez hiru auka talde bereiz daitezke:


1) Dinoflagelatuak: flagelo bi dituzte eta batzuk mintz batez inguraturik aurkitzen dira. Beste batzuk zelulosazko pareta dute. Askok argi urdin-berdea jaurtikitzen dute.
2) Diatomeoak: Silizez eraturiko pareta gogor batez babezturik daude.
3) Euglenoideak: Ez dute kanpo maskor gogorrik. Flageloen bidez mugitzen dira. Giro baldintzak egokiak ez direnean flageloak galdu eta enkistatu egiten dira. 


1) Zelula ostalariarekiko fixapena:
Zelula ostalaria eta birus baten arteko lotura edo fixapena oso espezifikoa da. Birus bat ezin da edozein zelulatan fixatu. Zelula ostalarian errezeptoreak agertzen dira. Errezeptore horien presentziak birus eta zelulen arteko espezifikotasuna ematen dute. Errezeptorak, proteinak, polisakaridoak edo lipoproteina- polisakarido konplexuak izan daitezke.
Birusek, zelula ostalarien mintzean agertzen diren errezeptore horiek ezagutzea, zelulan modu desberdinetan fixatuko dira.
2) Sarrera:
Birusa zelula ostalarian fixatu ondoren, birus osoa edo birusaren parte bat zelularen barnera sartzen da. Sarrera mekanismoa, birus motaren eta zelula ostalari motaren araberakoa da.
a) Kanpo bildukia duten birus batzuk fusioaren bidez ADN birikoa zelula barnean sartzen dute Birusaren kanpo-bildukia eta zelularen mintza bat egin ondoren birusaren azido nukleikoa zelularen barnean satzen da. Zelularen barnera birusaren azido nukleikoa bakarrik sartzen da.
b) Beste birus batzuk zelularen barnera endozitosiaren bidez sartzen dira.Mintz zelularra inbaginatu eta birus osoa endosoma deituriko egitura batean sartzen da. Endosoma hau zelularen lisosoma batekin bat egin daiteke fagolisosoma bat eratuz.
c) Kanpo bildukirik ez duten birus gehienek beraien kapsidea zelula ostalariaren mintzarekin bat egin ondoren azido nikleikoa zelula barnean sartzen dute.


d) Beste birus batzuk, zelula ostalarian, zuzenean barneratzen dira. Azido nukleikoa kapsidean dauden proteinekin batera barneratzen bada, kapsidearen proteinak deuseztuak izan behar dute, beharrezkoak diren entzimak azido nukleikora iristeko.
Entzima horiek beharrezkoak izango dira azido nukleikoaren erreplikazio, transkripzio eta itzulpenarako. Prozesu horri denudazioa deritzo.

3) Proteinen sintesia eta azido nukleikoen erreplikazioa:
Fase honetan birusak zelularen makineria metabolikoa erabiltzen du bere buruaren erreplikak lortzeko. Kapsidearen proteinen sintesirako kodetzen duten geneez gain, zenbait birusek entzima propioak sintetizatzeko informazioa daukate. Entzima horiek beraien material genetikoa erreplikatuko dute. Genoforo txikiagoa daukaten birusetan, erreplikazioan erabilitako entzimak zelula infektatuarenak dira.
         
 4) Osagai birikoen mihiztadura, ahokatzea edo ensanblajea:
 Kapsidearen osagaiak polimerizatu egiten dira eta birusaren material genetikoaren kopiekin elkartzen dira. Modu horretan birusaren hamar milaka kopia ateratzen dira, zelula berria infektatzeko gai.
5) Partikula birikoen irteera:
Sekuentzialki gerta daiteke gemazio izeneko prozesu baten bidez, hau da, birusak zelulatik, infektatutako zelularen mintzeko zatien barruan irtenda, edo lisisaren bidez partikula biriko guztiak aldi berean irtenda

Deskargatu

PDF Word HTML