Nutriente motak: makronutrienteak eta mikronutrienteak

Biologia3,46 KB

Makronutrienteak

Makronutrienteak edo mantenugai energetikoak organismoari behar duen energia ematen diote jarduerak egiteko. Hauek dira: karbohidratoak (azukreak edo gluzidoak), koipeak (lipidoak) eta proteinak.

Karbohidratoak

Energia iturriak dira, funtzio energetikoa dute. Bi mota bereizten dira:

  • Xurgapen azkarrekoak: berehala odolera pasatzen dira, uretan disolbagarriak dira. Adibidez: azukrea, eztia.
  • Xurgapen motelekoak: digestioa izan ondoren odolera pasatzen dira, ez dira uretan disolbagarriak. Adibidez: zerealak, barazkiak, pasta, patatak.

Gantzak edo lipidoak

Funtsezko zeregina dute gorputzean: energia bildu eta erreserba osatzea, ehun adiposoa eratuz. Ez direnez uretan disolbatzen, ez da erraza pixarekin kanporatzea. Koipe gehiegi hartzea kaltegarria da, obesitatea eragin dezake. Lau mota daude:

  • Gantz aseak: kolesterola igotzen dute gehiegi janez. Adibidez: txerri-, arkume- eta idi-haragietan aurkitzen dira.
  • Gantz monoasegabeak: ez dute kolesterola gehitzen eta arteriak eta zainak zaintzen dituzte. Adibidez: oliba-olioa.
  • Gantz poliasegabeak: kolesterola murrizten dute. Garrantzitsuak dira hazteko. Adibidez: arrain urdinak.
  • Gantz hidrogenatuak edo transgantzak: olioa transgantza bihurtzen da. Oso txarrak dira. Adibidez: bolleria.

Proteinak

Eraketa-osagaiak dira, eta ezinbestekoak funtsezko jardueretarako, hala nola garunaren funtzionamendurako eta defentsak osatzeko. Funtzio plastiko eta indargarria dute; gabe ezin gara hazi. Aminoazidoak proteinen oinarrizko osagaiak dira, eta elkartu egiten dira proteina-molekula handiak eta askotarikoak sortzeko. Bi mota daude:

  • Esentzialak: ezinbestekoak dira, baina gorputzak ez dituenez fabrikatzen, dietaren bidez hartu behar ditugu.
  • Ez-esentzialak: nahitaezkoak dira, eta organismoa gai da bere beharrak asetzeko adinako kantitatean sintetizatzeko.

Adibidez: haragia eta esnea.

Mikronutrienteak

Mikronutrienteak edo mantenugai ez-energetikoak makronutrienteek ematen duten energia organismoak behar duen bizi-energia bihurtzen dute. Horien artean ditugu gatz mineralak eta bitaminak.

Bitaminak

Elikagaietan dauden gai organikoak dira; oso kantitate txikian behar ditugu. Ez dute ez energiarik ez kaloriarik ematen, baina ezinbestekoak dira osasun-maila ona garatu eta izateko. Zelulen funtzio batzuk erregulatzea dute zeregin nagusia; bitamina-faltak asaldura larriak eragin ditzake. Bi mota daude:

  • Hidrosolbagarriak edo uretan disolbatzen direnak: organismoak ez ditu gordetzen; soberan dagoen kopurua pixaren bidez kanporatzen da. Adibidez: C, B1, B2.
  • Liposolbagarriak edo koipetan disolbatzen direnak: organismoan gordetzen dira, ezin direlako pixaren bidez kanporatu. Dietaren bidez sartu behar dira organismoan, gorputzak ezin dituelako fabrikatu. Gehiegi hartuz gero, toxikoak izan daitezke. Adibidez: A, D, E eta K.

Gatz mineralak

Ezinbestekoak dira giza gorputzak ondo funtzionatzeko. Funtzio erregulatzaileak eta plastikoak dituzte; kaltzioak, adibidez. Osagai ez-organikoak dira. Hona hemen mineral-faltaren gaixotasunik ohikoenak: hezurren deskaltzifikazioa, hortzetako kariesa, bozioa eta abar.

Ura

Gai konposatua da, ezinbestekoa bizi ahal izateko. Pertsona heldu baten pisuaren erdia baino gehiago ura da. Egunean 2.500 ml ur galtzen ditugu; horregatik da beharrezkoa ura ere hartzea, organismoaren ur-orekari eusteko.

Deskargatu

PDF Word HTML