Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak

Biologia3,13 KB

Espezieak eta Txoko Ekologikoak

Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa da.

Espezie autoktonoa: Eremu jakin batean eta gizakiaren eraginik gabe bizi den espeziea da (bertakoa).

Espezie aloktonoak: Eremu jakin batean halabeharrez edo nahita, gizakiaren jardueraren ondorioz, heldu diren espezieak dira.

Espezie inbaditzailea: Bere berezko eremutik kanpo dagoen eta oso azkar ugaltzen eta zabaltzen den espeziea da; ondorioz, bertako espezieak kaltetzen ditu.

Espezie eraldatzailea: Ekosistema kaltetu eta oreka apurtzen duten landare edo animalia inbaditzaileak dira.

Espezialistak eta jeneralistak

Espezie espezialista: Beste espezie batzuentzat eskuragarri ez diren txokoak ustiatzen dituzte (adibidez, panda-banbua).

Espezie jeneralista:

...
Jarraitu irakurtzen "Ekologiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Ekosistemak" »

Giza Digestio Aparatuaren Funtzionamendua

Biologia3,13 KB

Digestio Aparatua: Funtzioak eta Etapak

1. Digestio Hodiko Organoak

  1. Ahoa: Elikagaiak digestio hodian sartzeko barrunbea da. Elikagaiak mugiarazi eta listuarekin nahasten ditu.
  2. Faringea: Digestio eta arnas aparatuen hodi komun gisa funtzionatzen du. Epiglotis tolestura dauka, elikagaiak arnasbidera pasatzea eragozten duena.
  3. Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gisakoa da. Pareten mugimenduari esker (peristaltismoa), elikagaiak urdailera iristen dira.
  4. Urdaila: Digestio-hodiaren zabalgunea da. Sarrerari kardia eta irteerari piloroa deitzen zaio. Elikagaiak urin gastrikoari esker digeritzen hasten dira.
  5. Heste Mehea: Barruko paretak heste-bilo izeneko tolesak dituzte. Hemen elikagaiak erabat digeritu eta substantzia nutritiboak xurgatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Digestio Aparatuaren Funtzionamendua" »

Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak

Biologia4,11 KB

Aminoazidoak eta Proteinak

Sarrera

Proteinen monomeroak aminoazidoak dira, lotura peptidikoen bidez elkartzen direnak. Lotura kobalente hau oso zurruna da, parte hartzen duten lau atomoen arteko angeluak eta distantziak finko mantentzen direlako. Hori dela eta, beti plano berean daude.

Aminoazidoen egitura

Aminoazidoak polimeroak dira, ehunka edo milaka unitatez osatuak. Karbono zentral bat dute, eta horri lotuta karboxilo (COOH) talde bat, amino (NH2) talde bat eta aminoazido bakoitzean bereizgarria den R taldea edo alboko katea daude. α-karbonoa asimetrikoa da, bi isomero optiko ditu (D eta L), enantiomeroak direnak. L isomeroa da ohikoena.

Anfoteroak dira. Uretan disolbatuz gero, aminoazidoak ionizatu egiten dira eta ioi dipolar bilakatzen dira,...

Jarraitu irakurtzen "Aminoazidoak eta proteinak: egitura, funtzioak eta propietateak" »

Zelularen Osagaiak: Egitura eta Funtzioak

Biologia5,48 KB

  • Mintz Plasmatikoa

    Zelula inguratzen duen egitura da, hainbat proteinaz eta kolesterolez osatuta dago.

    Zelula mota guztiek duten egitura fina da, lipidoek eta hainbat proteinek osatzen dutena. Mosaiko jariakari ereduaren arabera, lipidoek geruza bikoitza osatzen dute; ingurune urtarrean egotean, euren burua kanpoalderantz doa.

    Fosfolipidoz osatuta dago, eta glukoproteinak dira ugarienak.

    Funtzioak:

    • Substantzien trukea: garraio aktiboa, pasiboa eta osmosia.
    • Besikulen eraketa.
    • Itsaspen zelularra.
    • Identitate zelularra.
    • Egitura euskarria.

    Zitosola

    Hialoplasma ere deitua, disoluzio koloidal bat da.

    Organulu zitoplasmatikoak aurkitzen diren ingurune zelularra da, eta % 85 ura da.

    Bertan erreakzio metabolikoak gauzatzen dira.

    Zitoeskeletoa

    Izaera proteiko dun zuntz

    ...

Jarraitu irakurtzen "Zelularen Osagaiak: Egitura eta Funtzioak" »

Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa

Biologia2,88 KB

Ugalketa eta Bizi-zikloa

Ugalketa: Izaki bizidunek ondorengoak sortzeko duten funtzioa da. Bi mota nagusi daude:

  • Asexuala: Banako edo guraso bakar bat aritzen da, eta hark beste banako batzuk sortzen ditu, bere berdin-berdinak. Horrela ugaltzen dira algak, protozooak, eta zenbait landare eta animalia ere.
  • Sexu bidezkoa: Eskuarki, bi banako edo guraso aritzen dira: ar bat eta eme bat. Horiek bi-bien karaktereak dituzten beste banako batzuk sortzen dituzte. Izaki bizidun zelulaniztunak ugaltzen dira horrela.

Ugalketa Asexuala Animalietan

Animalietan ugalketa asexuala hainbat modutan gerta daiteke:

  • Zatiketaz: Banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta zati horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da. Birsorkuntza deritzon prozeduraren bidez
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki Bizidunen Ugalketa eta Bizi-zikloa" »

Uraren eta Gatz Mineralen Funtzio Biologikoak

Biologia3,19 KB

Uraren funtzioak eta propietateak

Garraio-funtzioa

Gatz mineralak, adibidez, landare-atal guztietara heldu behar dira; orduan, urarekin batera igarotzen dira, urak banatzeko eta garraiatzeko funtzioa duelako. Propietatea: Ur-molekulen kohesio- eta atxikidura-propietateei esker, kapilaritatea dago eta ur-molekulak basoetatik gorantz igo daitezke.

Termoerregulazio-funtzioa

Izaki bizidunengan, funtzio horri esker ingurune-tenperaturaren aldaketak jasan ditzakegu eta erreakzio metabolikoak leuntzen ditu. Propietatea: Ur-molekulek bero espezifiko handia dute; hau da, 1 ºC igotzeko edo jaisteko bero asko gehitu edo kendu behar da, atomoak azkarrago mugitu eta hidrogeno-zubiak apurtu behar direlako.

Disolbatzaile-funtzioa

Zitoplasman kanporatutakoak disolbatzea,...

Jarraitu irakurtzen "Uraren eta Gatz Mineralen Funtzio Biologikoak" »

Ekosistemak eta Biosfera: Kontzeptu Gakoak Azalduta

Biologia2,88 KB

Biosfera eta Ekologiaren Oinarriak

Biosfera: Izaki bizidunak bizi garen Lur planetako eremua da.

Ekologia: Izaki bizidunak eta haien ingurunea aztertzen duen zientzia.

Ekosistemaren Osagaiak

Ekosistema: Izaki bizidunak bizi diren biosferako eremua eta bertan sortzen diren erlazioak (adibidez: basamortua, itsasoa...).

Ekosfera: Ekosistema guztien multzoa.

Biotopoa: Ekosistema bateko ingurune fisikoa edo bizilekua (argia, ura...).

Biozenosia: Ekosistema bateko izaki bizidunen multzoa (animaliak...).

Egokitzapena eta Ingurunea

Moldaerak: Ekosistema bateko izaki bizidunak bertako ingurumen-baldintzetara moldatu edo egokitu egin behar dira.

Ingurumen-faktoreak: Argia, ura, tenperatura, gasak, lurzoruaren konposizioa eta kokapen geografikoa.

Populazioa: Ekosistema...

Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak eta Biosfera: Kontzeptu Gakoak Azalduta" »

Digestio, Arnas, Zirkulazio eta Iraitze Sistemak: Funtzioak eta Gaixotasunak

Biologia2,53 KB

Digestio Sistema

Funtzioak: Elikagaiak digeritzea edo eraldatzea, mantenugai bilakatu arte, eta mantenugaiak eta ura xurgatzea eta odol-zirkulaziora eramatea.

Digestio hodiaren parte: Ahoa, faringea, heste meharra, heste-gorria, urdaila, heste lodia, uzkia.

Guruin erantsiak: Listu guruinak, pankrea, gibela, heste meharrari lotuta.

Digestio Faseak

Mastekatzea, listuztatzea, irenstea, urdail-digestioa, heste-digestioa, mantenugaiak xurgatzea, gorozkiak ekoiztea.

Digestio Arazoak

Gastritisa, Hepatitisa, Ultzera peptikoa. Azterketa endoskopikoa egin daiteke gaixotasunen bat dagoen jakiteko.

Arnas Sistema

Funtzioak: Organismoan oxigenoa sartu eta karbono dioxidoa kanporatu.

Organoak eta atalak: Arnasbideek eta birikek osatzen dute. Sudur-hobiak, faringea,...

Jarraitu irakurtzen "Digestio, Arnas, Zirkulazio eta Iraitze Sistemak: Funtzioak eta Gaixotasunak" »

Proteinak: Egitura, Funtzioak eta Ezaugarriak

Biologia3,08 KB

Proteinak: Ezaugarri Orokorrak

PROTEINAK: ezaugarri orokorrak: Proteina aminoazido kopuru aldakor batez osatutako polimeroa da. C, H, O, N-z osatuta daude. Tamaina handiko molekulak dira eta zelulen funtzio gehienetan hartzen dute parte, funtzioak formaren araberakoak dira.

  • Nahitaezko aminoazidoak: Gizakiak sintetizatu ezin ditugun eta gorputzeko funtzio metabolikoak geldi ez daitezen lortu behar ditugun aminoazidoak dira. Nahitaezko aminoazidoak 10 dira.
  • Lotura peptidikoa: Aminoazidoen arteko lotura.

Proteinen Funtzioak

  • Entzimak (Funtzio entzimatikoa): Entzima guztiak proteinak dira, eta proteina gehienak entzimak dira. Entzimek ahalmen katalitiko handia dute (biokatalizatzaileak dira, erreakzio biologikoen abiadura azkartzen dute). Entzimak oso
...
Jarraitu irakurtzen "Proteinak: Egitura, Funtzioak eta Ezaugarriak" »

ADNaren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Mutazioak

Biologia4,53 KB

ADNaren Erreplikazioa

1 a) ADNaren erreplikazioaren bidez, guraso den ADN molekula batetik jatorrizko ADNaren sekuentzia bereko bi molekula alaba sintetizatzen dira. b) Kate osagarrian, aldiz, erreplikazioa etena da, hau da, Okazaki zati izeneko zatitxoak erreplikatzen dira, eta horiek, gero, ligasa baten bidez lotzen dira. Etengabe sintetizatutako katearen izena kate aurreratua da, eta sintetizazio eteneko katearena, berriz, kate atzeratua. Hasi ondoren, kate aurreratuaren moldean, ADN-polimerasa ez du moldea uzten kate osoa erreplikatu arte. c) Interfaseko S fasean gertatzen da, eta ezinbestekoa da zatiketa zelularra egiteko. d) ADN kateak banandu egiten dira, eta bakoitza berri baten moldea da. Molekula alaba bakoitzak molde-kate ukigabe...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Mutazioak" »