Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Mikroorganismoak eta gaixotasun infekziosoak: Gida osoa

Biologia2,48 KB

Mikroorganismoak eta gaixotasunak

Mikroorganismo gehienak ez dira gainontzeko organismoentzat kaltegarriak izaten. Haietariko asko organismo hauen ehunen berezitasunetara egokitu dira eta beraien larruazalean, arnas-bideetan edo digestio-aparatuan bizi dira kalterik egin gabe. Hauei mikrobiota arrunta deritze. Baina batzuk parasitoak dira eta gaixotasunak sortzen dituzte; azken horiek patogenoak dira.

Mikroorganismo baten birulentzia

Birulentziak parasito baten patogenotasun-maila adierazten du, hau da, gaixotasuna eragiteko gaitasuna. Birulentzian eragina duen ezaugarrietariko bat toxinak sortzeko ahalmena da. Toxinak ostalariari kalte egiten dioten mikrobio-substantziak dira.

Toxina motak

  • Exotoxinak: Organismo patogenoa haztean askatutako proteina
...
Jarraitu irakurtzen "Mikroorganismoak eta gaixotasun infekziosoak: Gida osoa" »

Zelulen sintesia, mugimendua eta ugalketa

Biologia2,41 KB

Molekula-proteinen sintesia (organikoak): Erreakzio anabolikoak

Molekula-proteinen sintesia (organikoak): Erreakzio anabolikoak: Zelulek lortutako energia eta zelularaino iristen diren lehengaiak erabiliz, beren molekula propioak sintetizatzen dituzte, erretikulu endoplasmatikoan eta Golgi aparatuan.

Mugimendu motak

Mugimendu motak:

  • Flageloekin
  • Zilioekin
  • Pseudopodoekin

Mugimendu hauek aztertzeko errazena protozoak aztertzea da, zelula bakarrekoak direlako eta mugitu behar direlako elikagaiak lortzeko.

Pseudopodoak

  • Ameba: Ameba batek egiten ditu pseudopodoak molekula bat harrapatzeko edo zelula osoa mugitzeko.
  • Zitoplasma hasten da mugitzen eta luzapenak sortzen ditu.

Zilioak

  • Adibide: Paramezioak.
  • Mintzaren osoan zehar ateratzen diren luzapen txikiak dira.
...
Jarraitu irakurtzen "Zelulen sintesia, mugimendua eta ugalketa" »

Azido Nukleikoak: Egitura eta Ezaugarriak

Biologia2,23 KB

1. Azido nukleikoak

Azido nukleikoak ADN-a gorde eta transmititzen duten makromolekulak dira. Nukleotido izeneko unitate bakunez osatuta daude.

Nukleotidoen egitura

Nukleotido bat azido nukleikoaren osagai bakuna da eta hiru azpiunitatez osatuta dago:

  • Fosfato taldea: Fosfatoz eta oxigenoz osatuta dago.
  • Bost karbono atomoko gluzidoa (pentosa): Erribosa eta desoxirribosa izan daitezke.
  • Base nitrogenatua: Hauetako bat izan daiteke: adenina (A), guanina (G), zitosina (Z), timina (T) eta uraziloa (U).

Nukleotidoak elkarrekin lotuta daude eta polinukleotido izeneko kate luzeak osatzen dituzte. Nukleotido bakoitzaren azido fosforikoa hurrengoaren pentosarekin lotuta dago.

Azido nukleiko motak

Bi azido nukleiko mota daude: azido desoxirribonukleikoa (ADN-a)

...
Jarraitu irakurtzen "Azido Nukleikoak: Egitura eta Ezaugarriak" »

Ariketa Fisikoa eta Zahartzea: Hezurren Osasuna

Biologia2,71 KB

Hezurren egitura eta bizitza-zikloa

Hezurrak egitura biziak dira, eta etengabe alda daitezke (ez dira “harri gogorrak”) bizitzaren baldintzen arabera.

Ariketa fisikoaren eragina hezurretan

Eskeleto heldu batean, hezurrek proportzio orekatu bat mantendu behar dute zati inorganikoaren (gatz mineralak) eta organikoaren (kolagenoa eta zuntz elastikoak) artean. Hiru egoera desberdin bereizten dira:

  • Bizitza normalean: Guk hezurrei lan pasibo bat ematen diegu; trakzioa jasan behar dute. Adibidez, kaxa bat altxatzen badugu, indarra muskuluek egiten dute, baina muskuluek hezurretik tiratzen dute, eta hezurrek dentsitate egokia izan behar dute ez apurtzeko.
  • Ariketa fisiko gogorra: Ariketa fisiko handia egiten dugunean, lan gehiago eskatzen zaie hezurrei;
...
Jarraitu irakurtzen "Ariketa Fisikoa eta Zahartzea: Hezurren Osasuna" »

Lipolisia, Gluzemia eta Proteinen Sintesia: Oinarri Biokimikoak

Biologia2,67 KB

Lipolisia

Lipolisia: Triglizeridoak (TG) glizerol eta hiru gantz-azido (GA) molekuletan banatzen dira (uretan disolbaezinak direnak).

  • Lipasa entzimak TG-en degradazioa katalizatzen du.
  • Glizerola bide glukolitikoan sartzen da.
  • Gantz-azidoak mitokondrioan sartzen dira.

Noiz metatzen dira gorputz zetonikoak?

Lipolisi-tasak gantz-azidoen erabilera-tasa gainditzen duenean gertatzen da: gosean, dietan edo diabetesean.

  • Glukosa erregai-iturri moduan erabilgarria ez dagoenean, gantz-azidoen odol-kontzentrazioa gehitzen da.
  • Gibelean gantz-azidoen oxidazioa oso altua denean, azetil-CoA asko sortzen da, eta Krebs zikloaren gaitasuna gainditzen da. Honek gorputz zetonikoen sintesia eragiten du.

Gluzemia mantentzeko mekanismoak

  • Glukogenesia: Gibelean eta muskuluan,
...
Jarraitu irakurtzen "Lipolisia, Gluzemia eta Proteinen Sintesia: Oinarri Biokimikoak" »

Metabolismoa: Glukolisia, Kreps Zikloa eta Proteinen Katabolismoa

Biologia2,77 KB

Glukolisi aerobikoa eta anaerobikoa

O2 kantitatea nahikoa dagoenean ez da azido laktikorik metatzen, azido pirubiko gehiena sistema aerobikoan sartzen baita.

Kreps zikloa: Prozesuaren hastapena

Glukosaren arnasketa aerobikoan azido pirubikoa osatzen da eta, ondoren, azetil-CoA bihurtzen da; hau da Kreps zikloaren hastapena. Bide metaboliko honen emaitzari esker, NADH eta FADH2 asko ekoizten dira. Koentzima hauek elektroiak ematen dituzte energia sortzeko ATP osaketan.

Azetil-CoA-ren eraketa

Egoera aerobikoetan, glukolisiaren azken produktua azido pirubikoa da. Hurrengo urratsa azetil-koentzima A-ren osaketa da. Azetil-koentzima A-ren molekula pirubikotik, gantz-azidoetatik edo zenbait aminoazidotatik etor daiteke. Azido pirubikoa mitokondrioaren...

Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa: Glukolisia, Kreps Zikloa eta Proteinen Katabolismoa" »

Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Prozesuak

Biologia2,68 KB

Katabolismoa eta Anabolismoa

Katabolismoa

Degradazio-fasea. Ezaugarriak: prozesu exergonikoak dira, ATP molekulak sintetizatzeko. Elektroiak askatzen dituzte eta konbergenteak dira, konposatu kopuru handitik abiatuta.

Anabolismoa

Eraikuntza-fasea (biosintesia). Ezaugarriak: prozesu endergonikoak dira, ATPren hidrolisitik datorren energia askea behar dute. Molekulen erredukzioa eragiten dute, elektroietan eta protoietan oinarrituz. Bide dibergenteak dira, azken produktuen aniztasun handia sortzen da, aurrekari kopuru txikian oinarrituta.

Bitarteko Garraiatzaileak

Katabolismoaren eta anabolismoaren prozesu metabolikoen arteko energia-transferentziak energia-bitartekarien bidez gertatzen dira.

  • Elektroien eta taldeen garraiatzaileak: Elektroiak garraiatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa: Katabolismoa, Anabolismoa eta Prozesuak" »

Zelula-zikloa, Mitosia eta Meiosia: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia2,38 KB

Zelula-zikloaren faseak

Interfasea: Hasierako fasea da, zelula-nukleoa ikus daiteke. Zelula hazi egiten da eta hainbat funtzio betetzen ditu.

Zatiketa-fasea: Azken fasea da; nukleoa desagertu eta kromosomak sortzen dira. Nukleoaren zatiketan mitosia gertatzen da, baita zitoplasmarena ere.

Mitosia

  1. Zelula somatikoetan gertatzen da.
  2. Prozesu laburra da.
  3. Ez da beharrezkoa kromosomak parekatuta egotea; beraz, zelula haploideetan nahiz diploideetan gerta ahal da.
  4. Ez da gaingurutzaketarik gertatzen.
  5. Anafasean kromatida bikiak bereizten dira.
  6. Bi zelula alaba sortzen dira, elkarren berdin-berdinak, eta bakoitzak zelula amaren kromosoma berberak ditu.
  7. Nukleoa behin zatitzen da.

Meiosia

  1. Gametotan bakarrik gertatzen da.
  2. Prozesu luzea da.
  3. Kromosoma diploidea duten zeluletan
...
Jarraitu irakurtzen "Zelula-zikloa, Mitosia eta Meiosia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Monosakaridoen Egitura eta Deribatuak

Biologia2,4 KB

Monosakaridoen egitura

Disoluzioan, monosakaridoek erreaktibotasun txikia dute. Izan ere, 5 karbono edo gehiagoko gehienek egitura zikliko itxiak eratzen dituzte. Hau da, bost karbono edo gehiago dituzten egiturek, ur-disoluzioan, egitura ziklikoa hartzen dute: karbonilo taldeak, hidroxilo talde bateko oxigenoarekin lotura kobalentea eratzen du (lotura hemiazetalikoa), eraztuna sortuz.

  • Aldehidoek: hemiazetalak eratzen dituzte.
  • Zetonek: hemizetalak eratzen dituzte.

Erreakzio honen ondorioz, beste karbono asimetriko [C*] bat sortzen da, karbono anomerikoa deritzoguna. Erreakzio honi anomerizazio izena ematen zaio. Karbono anomerikoak bi konfigurazio har ditzake:

  • α: hidroxilo taldea behealdean kokatzen denean.
  • ß: hidroxiloa goialdean jartzen denean.
...
Jarraitu irakurtzen "Monosakaridoen Egitura eta Deribatuak" »

Elikagaiak eta dieta: nutrizioa, energia eta osasuna

Biologia2,77 KB

Zer da dieta?

Dieta: egunero hartzen ditugun elikagai-multzoa da.

Zertarako jaten dugu?

Elikagai bakoitzak mantenugai jakin batzuk ematen dizkio organismoari, eta horiek garrantzitsuak dira guretzat.

Elikagaien gurpila eta beren funtzioa

  • Energetikoak (I taldea, gluzidoak; II taldea, lipidoak):

    Haiek oxidazioaren bidez energia sortzen dute edo gure gorputzeko tenperatura mantentzen laguntzen dute.

  • Plastikoak (III eta VI taldeak: proteinak):

    Gure materia propioa berreskuratzeko eta zelula osagaiak berritzeko erabiltzen dira.

  • Erregulatzaileak (V eta VI taldeak: bitaminak eta gatz mineralak):

    Gure organismoak prozesu normalak garatzeko beharrezkoak diren erregulatzaileak dira.

Zenbat energia gastatzen dugu (gizonentzako formula)

16,6 × pisua (kilogramotan)...

Jarraitu irakurtzen "Elikagaiak eta dieta: nutrizioa, energia eta osasuna" »