Proteinak: Egitura, Funtzioak eta Ezaugarriak
Proteinak: Ezaugarri Orokorrak
PROTEINAK: ezaugarri orokorrak: Proteina aminoazido kopuru aldakor batez osatutako polimeroa da. C, H, O, N-z osatuta daude. Tamaina handiko molekulak dira eta zelulen funtzio gehienetan hartzen dute parte, funtzioak formaren araberakoak dira.
- Nahitaezko aminoazidoak: Gizakiak sintetizatu ezin ditugun eta gorputzeko funtzio metabolikoak geldi ez daitezen lortu behar ditugun aminoazidoak dira. Nahitaezko aminoazidoak 10 dira.
- Lotura peptidikoa: Aminoazidoen arteko lotura.
Proteinen Funtzioak
- Entzimak (Funtzio entzimatikoa): Entzima guztiak proteinak dira, eta proteina gehienak entzimak dira. Entzimek ahalmen katalitiko handia dute (biokatalizatzaileak dira, erreakzio biologikoen abiadura azkartzen dute). Entzimak oso espezifikoak dira, erreakzio mota bakarra katalizatzen dute. Parte hartzen duten erreakzioetan ez dira eraldatzen edo agortzen. Izendatzeko: substratua + ekintza + "-asa". Proteina batzuk entzimak izateaz gain, beste funtzio batzuk betetzen dituzte.
- Egiturazko funtzioa:
- Kolagenoa: azalean eta hezurretan.
- Keratina: ilean eta azalean.
- Elastina: gorputz osoan.
- Garraioa: Beste substantzia batzuk gorputzetik garraiatu (hemoglobina, lipoproteinak, hemozianina).
- Uzkurtze funtzioa: Muskuluetako zelulak mugitu (aktina, miosina).
- Hormonak: Hormona batzuk proteinak dira (intsulina, glukagoia, adrenalina).
- Erreserbarako proteinak: Molekula txikiak edo ioiak pilatu (oboalbumina, laktoalbumina).
- Defentsa funtzioa: Gorputzaren osasuna defendatzen duten proteinak (zelulen mintzean glikoproteinak agertzen dira).
- Seinale proteinak: Seinaleak zelula batetik bestera igortzen dituzte.
- Proteina jasotzaileak: Seinaleak jaso eta zelularen erantzuna bideratzen dute.
- Gene erregulatzaileen proteinak: DNAri lotu, geneak aktibatu edo desaktibatzen dituzte.
Puntu Isoelektrikoa (pH iso.aa)
-COOH eta -NH2: Zelula barnean ioi dipolar gisa ( -COO- disoziatua eta -NH3+ protonatua). Karga neutroa da. Ioi anfoteroak dira aminoazidoak; azido edo base bezala jokatzen dute, protoiak eman eta hartuz. (+) edo (-) kargatutako aminoazidoen kontzentrazioak berdinak direnean, pH iso. Ioi hibridoen kantitatea maximoa da.
Proteinen Egiturak
- Egitura primarioa: Aminoazidoen monomeroak lotura peptidikoen bidez lotzen dira, kate polipeptidikoak sortuz.
- Egitura sekundarioa: Kate peptidikoak alfa-helizeak edo beta-laminak osatzen dituzte.
- Egitura tertziarioa: Kateak tolestu egiten dira, forma emanez, eta hidrogeno eta disulfuro zubiekin konbinatzen dira.
- Egitura kuaternarioa: Bi polipeptido edo gehiago elkartzen dira.