Giza Digestio Aparatuaren Funtzionamendua
Digestio Aparatua: Funtzioak eta Etapak
1. Digestio Hodiko Organoak
- Ahoa: Elikagaiak digestio hodian sartzeko barrunbea da. Elikagaiak mugiarazi eta listuarekin nahasten ditu.
- Faringea: Digestio eta arnas aparatuen hodi komun gisa funtzionatzen du. Epiglotis tolestura dauka, elikagaiak arnasbidera pasatzea eragozten duena.
- Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gisakoa da. Pareten mugimenduari esker (peristaltismoa), elikagaiak urdailera iristen dira.
- Urdaila: Digestio-hodiaren zabalgunea da. Sarrerari kardia eta irteerari piloroa deitzen zaio. Elikagaiak urin gastrikoari esker digeritzen hasten dira.
- Heste Mehea: Barruko paretak heste-bilo izeneko tolesak dituzte. Hemen elikagaiak erabat digeritu eta substantzia nutritiboak xurgatzen dira. Hiru zati ditu: Duodenoa, Jejunoa eta Ileona.
- Heste Lodia: Digestio hodiaren azken zatia da. Ondestean amaitzen da. Heste lodiko paretak ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte. Digeritu gabeko substantziak gorotz bihurtzen dira heste lodian. Hiru zati ditu: Heste itsua, Kolona eta Ondestea.
2. Ahotzatzea eta Digestio Prozesua
Ahotzatzea:
- Mastikatzea: Hortzekin egiten den digestio mekanikoa.
- Listuztatzea: Listuarekin nahastea, digestio kimikoa eragiten duena. Emaitza: ELIKADURA BOLOA.
Digestio Gastrikoa (Urdaila):
- Digestio kimikoa: Urin gastrikoak nahastu.
- Digestio mekanikoa: Urdailaren paretaren mugimendua.
- Emaitza: KIMOA.
Kimoa + Behazuna + Pankreako zukua + Heste-urina = KILOA (erabat digeritzen da duodenoan).
Xurgapena:
Jejunoan eta ileonean gertatzen da. Heste meharraren barruko paretak oso tolestuta egoteak heste-bilo sortzen du, xurgapen azalera handituz. Biloen barruan odol-hodiak daude mantenugaiak garraiatzeko.
Egestioa (Kanporaketa):
Xurgatu gabeko substantziak heste lodira mugitzen dira, mugimendu peristaltikoari esker. Ia ur guztia eta gatz mineralak heste lodiak xurgatzen ditu. Bertako bakterio sinbionte batzuek hondakinak deskonposatzen dituzte eta bitaminak sintetizatzen dituzte, gasak sortuz. Gorotzak ondestean pilatzen dira eta egestioaren bidez kanporatzen dira.
Mantenugaien Zirkulazioa eta Hondakinen Eliminazioa
Eskema sinplifikatua: Elikagaiak eta ura $\rightarrow$ Digestio-aparatua $\rightarrow$ Mantenugaiak $\rightarrow$ Zirkulazio-aparatua $\rightarrow$ Zelulak $\rightarrow$ CO2 eta ura $\rightarrow$ Arnas-aparatua (aire-irteera) $\rightarrow$ CO2, ura eta beste hondakin batzuk $\rightarrow$ Iraitz-aparatua (gernua eta gorotzak).