Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Arnas Aparatua: Anatomia, Gas Trukea eta Aireztapena

Biologia2,66 KB

Arnas Aparatuaren Anatomia

  • Laringea: Hodi laburra da eta ahots-kordak ditu. Ahots-kordek, bibratzean, ahotsa sortzen dute.
  • Trakea: Airea birikietaraino eramaten du. C itxurako zenbait kartilagok babesten dute.
  • Bronkioak: Birikietan sartutako bi hodi dira. Birikien barruan adarkatu egiten dira, bronkiolo izeneko hodi meheagoak sortuz. Bronkioloak adar txikiagotan sakabanatzen dira, eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak dituzte: birika-albeoloak.
  • Birikiak: Saihets-hezurrek babestutako bi organo esponjoso dira. Birikien barrualdean gas-trukea egiten da odolarekin. Birika bakoitza pleura izeneko mintz bikoitz batez dago inguratuta; pleura, berriz, pleura-likidoz beteta dago, eta horri esker birikiak arnas mugimenduetara moldatzen dira. Eskuineko
...
Jarraitu irakurtzen "Arnas Aparatua: Anatomia, Gas Trukea eta Aireztapena" »

Giza Herentzia, Kariotipoa eta Asaldura Genetikoak

Biologia7,81 KB

1. Herentzia: Karaktereak Gurasoengandik Seme-alabengana

  • Karaktere motak:
    • Hereditarioak: Gurasoetatik seme-alabetara transmititutakoak.
    • Hereditarioak, baina ingurunearen eragin handia dutenak.
    • Hartutako karaktereak: Ingurunearen eragin hutsa diren karaktereak (ez dira hereditarioak).

2. Giza Kariotipoa: Zer da eta Nola Lortzen da?

  • Kromosoma motak (bi besoen arabera):
    • Metazentrikoa: Luzera berdina.
    • Submetazentrikoa: Bat bestea baino pixka bat luzeagoa.
    • Akrozentrikoa: Bat bestea baino askoz luzeagoa.
    • Telozentrikoa: Zentromeroa mutur batean dago.
  • Kromosoma pareak: Gizaki guztiok 23 kromosoma pare ditugu
    • Autosomak: 22 pare berdin.
    • Heterokromosomak edo kromosoma sexualak: Sexuaren arabera ezberdinak.
  • Kariotipoa: Izaki bizidun baten kromosoma guztien multzoa
    • Forma,
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Herentzia, Kariotipoa eta Asaldura Genetikoak" »

Iraizketa eta Digestioa Heste Meharrean: Prozesu Nagusiak

Biologia2,55 KB

Iraizketan parte hartzen duten prozesuak

Odolak iraitz-sistemarekin kontaktuan jartzean, sistemak substantzia erabilgarriak bereizi eta hondakinak hartuko ditu kanpora botatzeko. Iraizketan hiru prozesu nagusi daude:

  • Iragazketa: Glomerulutik Bowmanen kapsulara, zelula-geruza bakarreko gainazalean zehar, odoleko substantzia gehienak iragazten dira; mintza zeharkatu gabe pisu molekular handiko proteinak eta zelulak geratuko dira soilik. Iragazi ondoko likidoari lehen gernua esaten zaio, eta plasmaren antzeko konposizioa du.
  • Birxurgapena: Lehen gernuan dauden substantzietatik, organismoak baliagarri zaizkionak aukeratzen ditu; prozesu hau hodian zehar gertatzen da. Uraren birxurgapena, adibidez, Henleren lakioan ematen da.
  • Jariaketa: Hodi iraizleetako
...
Jarraitu irakurtzen "Iraizketa eta Digestioa Heste Meharrean: Prozesu Nagusiak" »

Lamarckismoa eta Darwinismoa: Eboluzioaren teoriak

Biologia2,71 KB

Lamarckismoa

Lamarckismoa:

  • Organismoek konplexutasunerako joera dute.
  • Organo bat askotan erabiliz gero, garatu egiten da; izaki bizidunak ingurunera egokitzen dira eta hori dela eta aldatu egiten dira, organoa erabiltzen direlako edo erabiltzen ez direlako funtzioak sortzen duelako.
  • Ezaugarri eskuratuak heredagarriak direla uste zuen; organismo batek ondorengoei transmiti diezaioke bizitzan zehar inguruneak eragin dizkien aldaketak.

Adibidea:

  1. Hasierako jirafak garai bateko antilopeetatik sortu ziren. Antilopeak sabanan bizi ziren, eta akazie hodto baxuak jaten zituzten.
  2. Lehorte garaian, janaria gutxitu egiten zen, eta jirafek lepoa eta hankak luzatu behar izaten zituzten, akazien goiko hostoetara iristeko. Organo horiek erabiltzearen poderioz, luzatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Lamarckismoa eta Darwinismoa: Eboluzioaren teoriak" »

Zelulen Erantzunak eta Bizidunen Sailkapen Biologikoa

Biologia4,64 KB

Zelulen Erantzunak eta Bizidunen Sailkapen Biologikoa

Zelulen Erantzun Funtzioa

Erlazio-funtzioa ingurunearen baldintzak sumatu eta kasu bakoitzaren bizirauteko erantzun egokiak asmatzea da. Horretarako, zelulek sentikortasuna izan behar dute estimuluekiko.

  • Argiarekiko sentikorrak diren zelulek argia hartzen espezializaturik dauden organuluak dituzte.
  • Substantzia kimiko batzuen aurrean sentikorrak badira, mintz plasmatikoaren kanpoaldean kokatutako proteinek erreakzionatu egingo dute.

Zelulak estimuluen aurrean dituen erreakzioak dira.

Taktismoa: Zelulen Mugimendu Orientatua

Taktismoa zelula estimuluaren iturrira hurbiltzen denean (taktismo positiboa) edo urruntzen denean (taktismo negatiboa) gertatzen da.

Zelula Barneko Mugimenduak

Zelula barnean,...

Jarraitu irakurtzen "Zelulen Erantzunak eta Bizidunen Sailkapen Biologikoa" »

Ernalketa eta Haurdunaldia: Prozesua eta Metodoak

Biologia3,63 KB

Ernalketa eta Haurdunaldiaren Hasiera

Obulazioa hilekoa etorri baino hamalau egun lehenago izaten da, normalean. Graafen folikulutik askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da. Astebetetik gora ematen du obuluak ibilbide hori egiten.

Obulazioaren ondorengo 24 orduetan soilik ernal daiteke obulua, Falopioren tronpan zehar egiten duen bidaian.

Koitoa edo sexu-ekintza zakila baginan sartzean datza. Hazia isurtzean, espermatozoideak baginaren barruan askatzen dira.

Obulua ez bezala, espermatozoideak oso bizkorrak dira. Baginatik igo, umetoki-lepoa zeharkatu eta Falopioren bi tronpetara iristen dira; hori guztia, ordu gutxi batzuetan. Gainera, hiru egunetik bost egunera bitartean iraun dezakete bizirik emakumezkoen...

Jarraitu irakurtzen "Ernalketa eta Haurdunaldia: Prozesua eta Metodoak" »

Haurdunaldiaren 3. Hiruhilekoa eta Erditzearen Faseak

Biologia2,15 KB

Haurdunaldiaren 3. Hiruhilekoa (29-40 aste)

  • 28. astetik aurrera: Leopold maniobrak, fetuaren kokapena eta posizioa zehazteko.
  • 32. astean: Ekografia, fetuaren garapena, kokapena eta likido amniotikoaren kopurua aztertzeko.
  • 32-34 aste: Analitika (hemograma eta koagulazioa). Oharra: Koagulazio-proben emaitzak egokiak badira, epidurala jar daiteke; bestela, odol-galera arriskua dela eta, ezin da erabili.
  • 36-38 aste: Baginako kultiboa (B estreptokokoa detektatzeko) eta 3. hiruhilekoko odol- eta gernu-analisiak.
  • 38-39 astetik aurrera: Kardiotokografia (fetuaren bihotz-taupadak eta uzkurdurak kontrolatzeko). Haurdunaldi arriskutsuetan, 28. astetik aurrera.
  • Amaieran: Amnioskopia, erditzea atzeratzen denean likido amniotikoaren egoera eta fetuaren heldutasuna
...
Jarraitu irakurtzen "Haurdunaldiaren 3. Hiruhilekoa eta Erditzearen Faseak" »

Bihotzaren Anatomia eta Ziklo Kardiakoa: Galdera-Erantzunak

Biologia2,56 KB

Bihotzaren Egitura eta Funtzio Nagusiak

  • Perikardioa bi orri epitelialez osatuta dago. Zer funtzio du orri horien artean dagoen likido perikardiko txikiak? Bihotz-mugimenduetan orriak irristatzen laguntzen duen lubrifikatzaile gisa jardutea.
  • Zein da miokardioa osatzen duen ehun mota? Ehun muskular kardiakoa.
  • Odol desoxigenatua gorputz osotik bihotzera sartzen den barrunbea zein da? Eskuineko aurikula.
  • Zein balbula dago ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikuluaren artean? Balbula mitrala.
  • Odol oxigenatua biriketatik bihotzera itzultzen den barrunbea zein da? Ezkerreko aurikula.
  • Odola ezkerreko bentrikulutik ateratzen da gorputz osora banatzeko zein arteriatik? Aorta arteria.
  • Zein da gorputz osoko odol desoxigenatua bihotzera itzultzen duten bi zain
...
Jarraitu irakurtzen "Bihotzaren Anatomia eta Ziklo Kardiakoa: Galdera-Erantzunak" »

Ekosistemak eta Ingurumen Dinamika: Oinarrizko Gida

Biologia4,11 KB

Ingurumenaren Dinamika eta Oinarrizko Kontzeptuak

1. Biosfera eta Ekosistemak: Definizioak

  • Biosfera: Lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten sistema da, ekosistema guztiak biltzen dituena.
  • Ekosistema: Ingurune jakin batean bizi diren izaki bizidunek eta osatzen duten sistema biologikoa da. Osagai fisikoei faktore abiotiko deritze, eta osagai bizidunei faktore biotiko. Hiru osagai motaz eratua dago:
    • Biozenosia: Bizi diren izaki bizidunak.
    • Biotopoa: Ingurune fisikoa.
    • Harremanak: Organismo bizidunen artean eta horien eta ingurunearen artean.
  • Habitata: Organismoak bizi eta garatzen diren eremu fisikoa.
  • Nitxo ekologikoa: Espezie batek habitat baten barruan betetzen duen funtzioa da.
  • Tolerantzia-mugak: Espezie bakoitzak zona optimo bat du, non hobekien
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak eta Ingurumen Dinamika: Oinarrizko Gida" »

Zelularen Oinarrizko Prozesuak: ADNa, Proteinak eta Fotosintesia

Biologia11,2 KB

ADNaren erreplikazioa

ADN molekula batetik bi kopia berdin lortzeko prozesua da. Interfaseko S aldian gertatzen da eta ezinbestekoa da zatiketa zelularrerako. Izan ere, kromosomen oinarrizko osagaia da ADNa.

Erreplikazioaren oinarria

  1. Bi kateak banandu egiten dira.
  2. Bi kate berri sintetizatzen dira, aurrekoen base-sekuentzia osagarria erabiliz.

Erreplikaziorako baldintzak

  • Kate berrien eredu izango den ADN molekula bat.
  • Lau nukleosido trifosfato motak: dATP, dGTP, dCTP eta dTTP.
  • ADN polimerasa: desoxirribonukleosido trifosfato horien lotura 5´→3´ noranzkoan katalizatzen duen entzima.
  • Energia-iturri bat, sintesi-prozesua egiteko behar adina ematen duena.

Erreplikazioaren hipotesiak

Hipotesi erdi-kontserbatzailea

ADN kateak banandu egiten dira, eta bakoitza...

Jarraitu irakurtzen "Zelularen Oinarrizko Prozesuak: ADNa, Proteinak eta Fotosintesia" »