Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bakterioen gene-transferentziak eta birusen zikloak

Biologia3,06 KB

Transformazioa

Transformazioa: Bakterioak inguruko DNA molekulak hartu eta bere genoma aldatzen du. Jasotako DNA errekonbinatu daiteke bakterioak duen zati homologoarekin.

Konjugazioa

Konjugazioa: Bakterio batetik bestera zuzenean transferitzen da, zelulen arteko kontaktuaren bidez.

  1. Bi zelulak elkar ukitzen dute konjugazio zubiaren bitartez.
  2. Zelula emailearen kromosomako leku berezi batean DNA erreplikatzen hasten da.
  3. Erreplikatu berri den DNA zelula hartzailera transferitu egiten da; hau da, plasmidoak trukatzen dira. Zubia haustean transferentzia amaitzen da.
  4. Transferitutako DNAk zelula hartzailearen genomaren berezko eskualdea ordezka dezake.

Transdukzioa

Transdukzioa: Zelula ostalari baten DNA birusen bidez beste batera pasatzea.

Fagoak zelularen...

Jarraitu irakurtzen "Bakterioen gene-transferentziak eta birusen zikloak" »

X-izpien arriskuak eta babes neurriak — erradiografia

Biologia2,55 KB

X-izpien arriskuak

Eragina handiena hazkuntza azkarra duten zelulatan dago:

  • kristatinoa
  • tiroidesa
  • timoa eta organo linfoideak
  • hezur-muina
  • gonadak

Kalte nagusiak hauek dira:

  • Tumoreak agertzea, leuzemia eta linfomak.
  • Gonadetako (barrabil eta obarioetan) zelulei eragitea; semeengan eragina izan dezakete, patologia desberdinak eta malformazioak eraginez.
  • Haurdun dauden emakumeekin arreta berezia: enbrioiaren heriotza eta malformazio kongenitoak sor daitezkeelako.

Babes neurriak (oro har)

Zein babes neurri hartu behar ditugu X-izpien aurrean:

  • Dosimetroak jasotzen den erradiazioa neurtzeko.
  • Banakako dosimetroak: atentzioa, nahiz eta erradiologia digitalak dosia asko murriztu duen, beharra ebaluatu behar da.
  • Inguruneko dosimetroak kontsultetan.

Aho-barneko erradiografietan

Aho

...
Jarraitu irakurtzen "X-izpien arriskuak eta babes neurriak — erradiografia" »

Odol- eta linfa-sistemak: bihotza eta odolaren funtzioak

Biologia3,31 KB

Odol- eta linfa-sistemak

Odol-sistema

Osagaiak:

  • Bihotza
  • Odol-hodiak: arteriak, zainak eta kapilareak.
  • Odola

Linfa-sistema

Osagaiak:

  • Ganglio linfatikoak
  • Linfa-hodiak: zain linfatikoak eta kapilar linfatikoak.
  • Linfa

Bihotzaren soinua eta gastu kardiakoa

Bihotzaren soinua: Balbulak bi motatako itxiera sortzen dituzte: trikuspidala eta mitrala (aurikula eta bentrikulu artekoak) eta sigmoideak (bentrikuluetatik arterietara doazenak).

Gastu kardiakoa: Minutu batean bihotzak bonbatzen duen odol-bolumena: 5–6 l/min.

Bihotzaren eroapen intrintsekoa

Bihotzak mugimendu propioa du; borondatez kanpokoa da. Eroapen sistema propioa dauka; nerbio-sistemak parte hartzen du azkartzeko eta moteltzeko.

  • Nerbio-sistema autonomoa (begetatiboa) bihotza modulatzeko arduraduna da.
...
Jarraitu irakurtzen "Odol- eta linfa-sistemak: bihotza eta odolaren funtzioak" »

Mitosia eta Meiosia: Zelulen Zatiketa Prozesuak Azalduta

Biologia2,46 KB

Mitosia: Zelulen Ugalketa

Mitosia prozesuaren faseak honako hauek dira:

  • Profasea: Kromosoma profasikoa osatzen da. Nukleoan, nukleoloak desagertzen dira. Bi zentrosoma sortzen dira eta, mikrotubulu polarrek eraginda, bata bestetik urruntzen dira. Kromatida bakoitzaren zentromeroaren parean zinetokoroa sortzen da, mikrotubulu zinetokorikoak finkatzeko. Kromosomak zelularen erdialdera mugitzen dira.
  • Metafasea: Mikrotubulu zinetokorikoak hazi egiten dira, kromosoma guztiak zelularen ekuatorean kokatu arte, plaka metafasikoa eratuz. Mikrotubulu polarrek eta zinetokorikoek, zentrosomekin batera, ardatz mitotikoa eratzen dute.
  • Anafasea: Bi kromatida senideak bereizi egiten dira, anafaseko kromosomak eratuz. Horiek poloetarantz higitzen dira. Ardatz mitotikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Mitosia eta Meiosia: Zelulen Zatiketa Prozesuak Azalduta" »

Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak

Biologia2,81 KB

1. Genetika Oinarrizko Definizioak

  • Gena: DNA zatiak dira eta karaktere jakin batzuk kontrolatzen dituzte, hala nola ilarraren haziaren kolorea.
  • Aleloa: Gene batek izan ditzakeen aukera posibleak dira. Esate baterako, ilarraren haziaren kolorea erabakitzen duen karaktereak bi alelo ditu: kolore berdea erabakitzen duena eta kolore horia erabakitzen duena.
  • Heterozigotoa: Kromosoma homologoetako bakoitzean alelo desberdinak (Aa) daudenean.
  • Locus / Loci: Gene bakoitzak karaktere bat erabakitzen du, eta kromosomaren puntu batean egoten da. Aleloak leku berean egoten dira kromosoma homologoetan, eta kokaleku horri locus (loci pluralean) deritzo.
  • Genotipoa: Banako baten gene multzoa da. Erdiak gurasoetako batetik datoz, eta beste erdiak bestetik.
  • Fenotipoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak" »

Fotosintesia eta Zelula Arnasketa: Prozesu Metabolikoak

Biologia3,62 KB

1. Fotosintesia: Energiaren Eraldaketa

Fotosintesia argiaren energia, energia kimiko (gluzido molekuletan) bihurtzen duen prozesua da. Prozesu honetan, glukosa molekulak sortzen dira uretik eta karbono dioxidotik abiatuta, eta oxigenoa askatzen da. Karbono ez-organikoa (CO2) karbono organiko (glukosa) bihurtzen da.

Erreakzio orokorra: 6 CO2 + 6 H2O + energia (Eguzkiaren argia) → C6H12O6 + 6 O2

2. Argiaren mendeko erreakzioak (Fase argitsua)

Tilakoideen mintzean gertatzen da eta argi-energiaren hornidura etengabea behar du. Klorofilak argi-energia xurgatu eta energia kimiko bihurtzen du, bi molekula sortuz: ATP eta NADH. Prozesu honetan, H2O molekulak apurtu eta O2 gasa sortzen da.

Erreakzioa: 6 H2O + energia (Eguzkiaren argia) → 6 O2 + ATP +...

Jarraitu irakurtzen "Fotosintesia eta Zelula Arnasketa: Prozesu Metabolikoak" »

Metabolismo zelularra eta mintz plasmatikoaren funtzioak

Biologia4,97 KB

Hartzidura

Prozesu kataboliko anaerobioa da, oxigenorik behar ez duena. Elektroien eta protoien azken hartzailea konposatu organikoa da beti.

ATP-a substratu mailan sintetizatzen da (2 ATP soilik), ATP sintasek ez dutelako eraginik. Azken produktuaren arabera, bi mota daude:

Hartzidura alkoholikoa

Azido pirubikoa etanol eta CO2 bihurtzen da. Legamietan gertatzen da (anaerobio fakultatiboak edo hertsiak). Prozesua: Glukolisia → Azetaldehidoa → Etanola.

Hartzidura laktikoa

Glukosa degradatuz azido laktikoa lortzen da. Bakterioek (Streptococcus, Lactobacillus) eta gihar-zelulek egiten dute.

Pirubatoaren oxidazioa eta Krebsen zikloa

  1. Pirubatoaren sarrera: Garraio aktiboaren bidez sartzen da mitokondrioan.
  2. Deskarboxilazio oxidatiboa: Pirubatoa Azetil-
...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismo zelularra eta mintz plasmatikoaren funtzioak" »

Elikadura eta Nutrizioa: Oinarrizko Mantenugaiak eta haien Funtzioak

Biologia2,74 KB

Elikadura eta Nutrizioa

Hartzen ditugun elikagaien bitartez, mantenugaiak lortzen ditugu. Mantenugai horiek:

  • Gure egiturak sortzeko
  • Gure egiturak mantentzeko
  • Bizi funtzioak betetzeko
  • Behar dugun energia emateko

Nutrizioa: mantenugai guztiak zeluletara tamaina egokian iristeko egiten dugun prozesua da.

Ez-organikoak

Ura

Jaiotzean: %75; helduak garenean %65.

  • Erreakzio metabolikoen ingurunea da.
Funtzioak
  • Substantziak garraiatzea.
  • Gorputzeko tenperatura erregulatzea
  • Hainbat substantzia mota uretan disolbatuta daude.

Hartzen dugu: edatean eta jatean.

Zeluletan gertatzen diren prozesu metabolikoen bitartez lortzen dugu (arnasketa zelularra).

Galtzen dugu: gernuaren, izerdiaren, malkoen, gorotzen eta arnasketaren bidez.

Gatz mineralak

Giza gorputzaren pisuaren % 4...

Jarraitu irakurtzen "Elikadura eta Nutrizioa: Oinarrizko Mantenugaiak eta haien Funtzioak" »

Bakterioen Sailkapena eta COVID-19aren Erreplikazioa

Biologia3,51 KB

Bakterioen Sailkapen Nagusia

  1. Deskonposatzaileak
  2. Bakterio berdeak, purpura kolorekoak eta zianobakterio berde urdinak
  3. Bakterio kimioautotrofoak (Nitrobacter)
  4. Nitrogenoa finkatzen dutenak (Rhizobium)
  5. Bakterio hartzitzaileak (Lactobacillus)
  6. Enterobakterioak (Escherichia, Salmonella)
  7. Endosporak osatzen dituzten bakterioak (Bacillus, Clostridium)
  8. Patogenoak: Antraxa, botulismoa, kolera, difteria, sifilia, tetanoa, tuberkulosia, tifusa… eragiten duten bakterioak
  9. Sinbiotikoak: Escherichia coli, Rhizobium

COVID-19aren Erreplikazio Prozesua

SARS-CoV-2 birusaren (COVID-19) infekzio eta erreplikazio pausoak:

  1. Birionaren S proteina zelula-mintzeko ACE2 proteinarekin lotzen da. TMPRSS2 entzimak biriona sartzen laguntzen du.
  2. Birionek bere RNA askatzen du.
  3. Zelularen egiturak
...
Jarraitu irakurtzen "Bakterioen Sailkapena eta COVID-19aren Erreplikazioa" »

Immunologia: Defentsa Mekanismoak eta Immunitate Sistema

Biologia2,89 KB

Immunologiaren Oinarriak

Immunologia mikroorganismo patogenoen infekzioekiko edo zelula kaltetuekiko (adibidez, minbiziak) ditugun defensa mekanismoak aztertzen dituen alorra da. Defentsa mekanismo guztiek immunitate sistema osatzen dute, eta sistemak defentsa hesien bidez jokatzen du.

Immunitate Sistemaren Defentsa Hesiak

Immunitate sistemak hiru defentsa modu nagusi ditu:

  • Defentsa Primarioak (Lehenengo Hesia): Azalean eta barne barrunbeetan daude. Ez dira espezifikoak. Hesi hauek mekanikoak, kimikoak eta biologikoak izan daitezke.
  • Defentsa Sekundarioak: Izaki bizidun mota guztien sistemetan agertzen dira. Ez-espezifikoak dira. Zelula propioak dituzte, hala nola fagozitoak. Erantzun zelular ez-espezifikoa eragiten dute.
  • Defentsa Tertziarioak: Ornodunen
...
Jarraitu irakurtzen "Immunologia: Defentsa Mekanismoak eta Immunitate Sistema" »