Metabolismo zelularra eta mintz plasmatikoaren funtzioak

Biologia4,97 KB

Hartzidura

Prozesu kataboliko anaerobioa da, oxigenorik behar ez duena. Elektroien eta protoien azken hartzailea konposatu organikoa da beti.

ATP-a substratu mailan sintetizatzen da (2 ATP soilik), ATP sintasek ez dutelako eraginik. Azken produktuaren arabera, bi mota daude:

Hartzidura alkoholikoa

Azido pirubikoa etanol eta CO2 bihurtzen da. Legamietan gertatzen da (anaerobio fakultatiboak edo hertsiak). Prozesua: Glukolisia → Azetaldehidoa → Etanola.

Hartzidura laktikoa

Glukosa degradatuz azido laktikoa lortzen da. Bakterioek (Streptococcus, Lactobacillus) eta gihar-zelulek egiten dute.

Pirubatoaren oxidazioa eta Krebsen zikloa

  1. Pirubatoaren sarrera: Garraio aktiboaren bidez sartzen da mitokondrioan.
  2. Deskarboxilazio oxidatiboa: Pirubatoa Azetil-CoA bihurtzen da, CO2 eta NADH askatuz.

Krebsen zikloa: Azetil-CoA azido oxalazetikoarekin elkartzen da. Bira bakoitzean 2 CO2, 3 NADH, 1 FADH2 eta 1 GTP lortzen dira.

Fosforilazio oxidatiboa

Mitokondrioko barne-mintzean gertatzen da. ATP-aren sintesia NADH eta FADH2-ren oxidazioari esker lortzen da, elektroi-garraioaren eta kimosmosiaren bidez.

Lipidoen katabolismoa

Gantz-azidoen oxidazioa (β-oxidazioa edo Lynnen helizea) mitokondrioan gertatzen da. Gantz-azidoak karnitinaren bidez sartzen dira matrizean. Bira bakoitzean 4 erreakzio gertatzen dira, 129 ATP-ko balantze energetikoa lortuz.

gaia: Mintz plasmatikoa

Lipido-geruza bikoitzaz eta proteinez osatua. Propietateak: Egitura dinamikoa eta asimetrikoa da.

Mintz plasmatikoaren funtzioak

Lipido-geruza bikoitzagatik:  Kanpoko eta barneko ur-inguruneak bananduta mantentzea. 

Endozitosia eta exozitosia egitea.

Proteinengatik: Molekulen eta ioien sarrera eta irteera erregulatzea.  Zelula ezagutza egin ahal izatea.

Zelula barneko zitoeskeletoarentzat eta zelulaz kanpoko matrizearentzat finkatze-puntuak izatea.

Seinaleen transdukzioan esku hartzea.

Zelularteko loturak sortzea.


Garraio pasiboa difusio sinplearen mota bat da eta difusio sinplea, aldi berean, garraio pasiboaren modu bat da. Garraio pasiboa gradientearen aldekoa da; hau da, substantzia gehiago dagoen ingurunetik gutxiago dagoenera doa, ondorioz ez da energiarik behar. 

Difusio sinplea, molekula txikiak gradientearen aldera igarotzea da. Geruza bikoitzean zehar, molekula lipidikoak, oxigenoa, nitrogenoa, ura, karbono dioxidoa eta urea igarotzen dira. Geruza bikoitzean zehar zein kanal proteinikoetan gerta daiteke. Horrela, sartu eta ateratzen diren ioi motak eta kopuruak erregula ditzake zelulak. Kanalaren tentsioa edo lotugaien bidez erregulatzen da. Akuaporinak, ura iragaten uzten duten proteina bereziak dira.

Difusio erraztua, substratu bakoitzarentzat espezifikoak diren transmintz-proteinei esker egindako iragatea da, eta proteina horiek zelularen barnera edo kanpora eramaten dute substratua gradientearen arabera. Proteina garraiatzaile izeneko proteinak dira. Difusio erraztua kanaletan zeharreko difusioa baino espezifikoagoa da; horregatik, molekula handiagoak garraia ditzake eta ez da soilik substratuaren kontzentrazio-aldaketaren araberakoa. Izan ere, permeasek duten saturazio-mailaren araberakoa da. Exozitosi edo endozitosi bidez gerta daiteke. 

Bestalde, garraio aktiboa, gradientearen aurkakoa da eta prozesu hau aurrera eramateko ATP (energia) molekulak beharrezkoak dira. Garraio mota horren adibideak dira sodio (Na+) eta potasio-ponpak (K+). Ponpa hauek kanaleko transmintz-proteina motak dira, Na+ ioiak zelulatik kanporatzen dituena eta K+ ioiak zelula barnera sartzen dituena. Apurtutako ATP molekula bakoitzeko lortzen duen energiarekin 3 Na+ ioi ponpatzen ditu kanpoalderantz eta 2 K+ ioi barrurantz. Sortzen den potentzial diferentziari mintz-potentzial deritzo.


Exozitosia makromolekulak eta gorputz txikiak kanporatzeko erabiltzen da. Horretarako, barne egitura  horiek dituen besikularen mintzak eta mintzak bat egin behar dute. Endozitosia, aldiz, makromolekulak eta gorputz txikiak biltzeko erabiltzen da. 2 mota daude: pinozitosia, likidoen eta substantzien ingestio-prozesua dena eta besikula txikietan gordetzen dena, eta fagozitosia, elikaigai-partikula handien ingestio prozesua, fagosometan sartzen dira elikagaiak. Helburua ingurunetik elikagaiak eskuratzea da. Horrela, fagosomekin digestiorako entzimak dituzten lisosomak elkartzen dira eta bakuolo digestibo bat sortzen dute.

Landare-zelulen pareta

Zelulosazko zuntzez eratutako sare bat eta matrize batek osatzen dute. Paretaren funtzio nagusia zelulari forma eta zurruntasuna ematea da.

Mintzik gabeko organuluak

Zentrosoma (mikrotubuluz osatua).

Zilioak eta flageloak.

Erribosomak.

Deskargatu

PDF Word HTML