Mitosia eta Meiosia: Zelulen Zatiketa Prozesuak Azalduta
Mitosia: Zelulen Ugalketa
Mitosia prozesuaren faseak honako hauek dira:
- Profasea: Kromosoma profasikoa osatzen da. Nukleoan, nukleoloak desagertzen dira. Bi zentrosoma sortzen dira eta, mikrotubulu polarrek eraginda, bata bestetik urruntzen dira. Kromatida bakoitzaren zentromeroaren parean zinetokoroa sortzen da, mikrotubulu zinetokorikoak finkatzeko. Kromosomak zelularen erdialdera mugitzen dira.
- Metafasea: Mikrotubulu zinetokorikoak hazi egiten dira, kromosoma guztiak zelularen ekuatorean kokatu arte, plaka metafasikoa eratuz. Mikrotubulu polarrek eta zinetokorikoek, zentrosomekin batera, ardatz mitotikoa eratzen dute.
- Anafasea: Bi kromatida senideak bereizi egiten dira, anafaseko kromosomak eratuz. Horiek poloetarantz higitzen dira. Ardatz mitotikoa luzatu egiten da.
- Telofasea: Kromosomen kondentsazio maila jaisten da eta zinetokoroak desagertzen dira. Estalki nuklear berria eta nukleoloak eratzen dira. Zitozinesia telofasearekin batera gertatzen da.
Meiosia: Gametoen Eraketa
Lehenengo Zatiketa Meiotikoa
- Profasea: DNA molekulak kondentsatu egiten dira. Kromosoma homologoak elkartu eta bikote bibalentea sortzen dute; DNA zatien trukea gertatzen da. 5 etapa bereizten dira: Leptotenoa, Zigotenoa, Pakitenoa, Diplotenoa eta Diazinesia.
- Metafasea: Estalki nuklearra edo nukleoloak desagertzen dira. Tetradek plaka metafasikoa eratzen dute.
- Anafasea: Bi kromosoma homologoak banandu eta aurkako poloetara abiatzen dira.
- Telofasea: Espezie batzuetan estalki nuklearra eratzen da; beste batzuetan, kromosomek zuzenean bigarren zatiketa meiotikoa hasten dute.
- Interzinesia: Bigarren zatiketa meiotikoaren aurretik gertatzen den interfase laburra da. Ez da DNAren bikoizketarik gertatzen.
Bigarren Zatiketa Meiotikoa
- Profasea: Estalki nuklearra hautsi, diplosomak bikoiztu eta ardatz akromatikoa eratzen da.
- Metafasea: Kromosomak zelularen ekuatorean kokatzen dira.
- Anafasea: Kromosoma bakoitzeko bi kromatidak bereizi eta aurkako poloetarantz abiatzen dira.
- Telofasea: Kromosomak deskiribildu eta estalki nuklear batek biltzen ditu nukleoak eratzeko; ondoren, zitozinesia gertatzen da.