Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak

Biologia2,81 KB

1. Genetika Oinarrizko Definizioak

  • Gena: DNA zatiak dira eta karaktere jakin batzuk kontrolatzen dituzte, hala nola ilarraren haziaren kolorea.
  • Aleloa: Gene batek izan ditzakeen aukera posibleak dira. Esate baterako, ilarraren haziaren kolorea erabakitzen duen karaktereak bi alelo ditu: kolore berdea erabakitzen duena eta kolore horia erabakitzen duena.
  • Heterozigotoa: Kromosoma homologoetako bakoitzean alelo desberdinak (Aa) daudenean.
  • Locus / Loci: Gene bakoitzak karaktere bat erabakitzen du, eta kromosomaren puntu batean egoten da. Aleloak leku berean egoten dira kromosoma homologoetan, eta kokaleku horri locus (loci pluralean) deritzo.
  • Genotipoa: Banako baten gene multzoa da. Erdiak gurasoetako batetik datoz, eta beste erdiak bestetik.
  • Fenotipoa: Ezaugarri fisikoen multzoa da.

2. Mendelen Legeak: Enuntziatuak eta Ondorioak

Uniformetasunaren Printzipioa (Lehen Legea)

Ondorioa: Karaktere jakin baterako puruak diren bi banako gurutzatzen direnean, ondorengo guztiak banako heterozigoto edo hibridoak izango dira, eta uniformetasuna izango dute, hau da, genotipo eta fenotipo berdinak izango dituzte.

Bereizketaren Printzipioa (Bigarren Legea)

Ondorioa: Lehen belaunaldiko hibridoak gurutzatzean, aleloak sakabanatu egiten dira eta gametoetan banatzen dira, bakoitza bere aldetik.

Independentziaren Printzipioa (Hirugarren Legea)

Ondorioa: Karaktere desberdinak modu independentean heredatzen dira, eta ausaz konbinatzen dira ondorengoetan.

3. Kontzeptu Gehigarriak: Definizioak eta Azalpenak

  • Herentzia Poligenikoa: Giza ezaugarrietako asko herentzia poligeniko bidez transmititzen dira; adibidez, garaiera, pisua eta azalaren kolorea. Ezaugarri horien fenotipoak agertzea gene askoren jarduera metatzearen eta inguruneak duen eraginaren emaitza da. Hori dela-eta dago hainbesteko aniztasuna gizakietan.
  • Gene Lotuak: Kromosoma batek gene ugari ditu. Kromosoma berean dauden geneei gene lotuak deritze. Logikari jarraituz, oso hurbil dauden geneek elkarrekin heredatuak izateko joera dute.
  • Sexuari Lotutako Herentzia: Karaktere batzuk sexu-kromosometan dauden geneen arabera erabakitzen dira. Karaktere horien herentzia sexuari lotutakoa dela esaten da.
  • Bitarteko Herentzia: Bi aleloek beren informazioa proportzio berean adierazten dute.
  • Monosomia: Kromosoma kopuru normala baino txikiagoa izatea da. Oro har, heriotza eragiten dute, sexu-kromosometan gertatzen denean salbu; kasu horretan, esaterako, Turner sindromea agertzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML