Moneroen Erreinua: Ezaugarriak, Antolaketa eta Funtzioak
Moneroen Erreinua
Ezaugarri Orokorrak
- Zelula prokariotoz osatuta daude, duela 3.800 milioi urte sortu zirenak.
- Antolaketa bakuna dute; zelulabakarrak eta, beraz, mikroskopikoak dira. Bizidun ñimiñoenak eta ugarienak dira.
- Nonanahi bizi dira (uretan, airean, lehorrean, izaki bizidunen barnean –hesteetan– eta larruazalean ere).
Antolaketa
- Mureinaz osatutako pareta zelularra dute.
- Barne egitura oso antzekoa dute guztiek, baina morfologikoki itxura desberdina. Formaren arabera lau taldetan banatzen dira moneroak:
- Baziloak (bastoi itxurakoak).
- Kokoak (esferikoak).
- Bibrioak (koma itxurakoak).
- Espiroketak (helize itxurakoak).
Bakterio batzuek polisakaridoz osaturiko kapsula dute, lehortu ez daitezen eta bakterioa babesteko.
Nutrizio-Funtzioa
Nutrizio autotrofoaren nahiz heterotrofoaren bidez elikatzen dira.
Autotrofoak
- Argiaz eta hezetasunaz baliatzen dira elikagaiak lortzeko.
- Materia eta energia lortzeko Lurreko ia sustratu organiko eta ez-organiko guztiak erabiltzen dituzte.
Heterotrofoak
- Behar dituzten mantenugaiak molekula organikoetatik lortzen dituzte (gluzidoetatik, adibidez). Mota honetakoak dira gizakiaren patogeno guztiak.
Erlazio-Funtzioa
- Higikorrak dira: uzkurdura/erlaxazio hidraulikoen bidez, narrastuz eta flageloen bidez.
- Estimuluei erantzuten diete, elikagaiak lortzeko eta bizi-baldintza egokiak bilatzeko.
Ugalketa-Funtzioa
- Asexualki ugaltzen dira; hau da, bakterio bakar bat gai da bere kabuz ugaltzeko: Bakterioa hazi egiten da, bere DNA bikoiztu egiten da eta, azkenik, bitan banatzen da. Horrela, bi bakterio berri sortzen dira. Mekanismo bereziak dituzte (mekanismo parasexuala) elkarren artean informazio genetikoa trukatzeko.
Garrantzia Ekosisteman
- Bakterio zelula batzuen eboluziotik zelula eukariotoak sortu ziren, eta zelula horietatik izaki zelulanitz eta zelulabakar eukariotoak garatu ziren.
- Funtzio deskonposatzailea dute, eta elika-katean oso garrantzitsuak dira.
- Bakterio guztiek ez dituzte gaixotasunak sortzen; batzuek soilik, adibidez, tetanosa. Beste bakterio batzuetatik janariak lortzen ditugu, adibidez, jogurta. Batzuek bitaminak sortzen dituzte, adibidez, gure hesteetan bizi direnek K bitamina sortzen dute.