Biziaren Jatorria eta Eboluzioaren Teoriak

Biologia4,52 KB

Berezko Sorreraren Arazoa

Antzinaroan pentsatzen zen izaki bizidunak berez sortzen zirela materia bizigabetik. Redik, mikroskopiaren bidez, berezko sorreraren gaineko eztabaida berpiztu zuen. XIX. mendean, Pasteurrek frogatu zuen izaki bizidun guztiak, baita mikroorganismoak ere, ez direla berez sortzen, baizik eta aurreko beste izaki bizidun batetik datozela.

Rediren Esperimentua

Haragi zati batzuk ipini zituen bi ontzitan: bat estalia eta bestea estali gabe. Handik denbora batera, bi ontzietako haragia usteldu egin zela ikusi zuen, baina harrak ontzi irekian bakarrik zeuden. Horiek ez ziren harrak, euliak baizik, euliek haragian ipinitako arrautzetatik sortuak.

Louis Pasteurren Esperimentua

Pasteurrek esperimentu hau egin zuen:

  • Haragi-salda ipini zuen lepo estuko matrazean. Gero, matraze bakoitzeko likidoa irakinarazi (mikroorganismoak hiltzeko) eta hozten utzi ondoren, lepoa kendu zion matrazeetako bati.
  • Handik denbora batera, ikusi zuen lepoa osorik zuen matrazeko salda ez zela usteldu.
  • Lepoa kendutako matrazeko edukia, berriz, usteldua zegoen.

Pasteurrek frogatu zuen mikroorganismoak airean zeudela, hauts-partikulei erantsita.

Biziaren Jatorriari Buruzko Teoria Modernoak

Lurra orain dela 4.500 milioi urte sortu zen. Biziaren jatorriari buruzko teoria moderno nagusiak hauek dira:

  • Panspermia: Bizia espazioan sortu zen eta meteoritoek garraiatuta etorri zen Lurrera. Dena den, gaur egun ez dago Lurretik kanpo bizia dagoela egiaztatzen duen frogarik.
  • Sintesi prebiotikoa: Teoria nagusi hau da onartuena, eta hiru pauso aipatzen dira:
    • Molekula ez-organikoetatik molekula organiko bakunak sortzea.
    • Molekula konplexuak garatzea.
    • Lehen zelulak agertzea, hau da, eboluzio kimikoa deritzon prozesua.

Biodibertsitatearen Jatorria

Kreazionismoaren arabera, izaki bizidunen espezie guztiak, Lurrean denak batera agertuak, Jainkoak sortuak ziren eta aldaketarik izan gabe halaxe iraun zuten denbora luzean.

Cuvierrek katastrofismoaren teoria proposatu zuen. Teoria horretan azaltzen zuen espezieak, sortu zirenetik, katastrofe handien mende egon zirela Lurraren historia guztian zehar. Desagertu ziren espezie asko fosilak ziren.

Lamarck eta Hartutako Karaktereak

Lamarckek proposatu zuen gaur egungo espezieak desagertutakoak baino konplexuagoak direla, eta beraz, denboran zehar konplexutasuna areagotuz joan zela. Garrantzitsuenak:

  • Ingurunearen garrantzia.
  • Erabiltzearen eta ez erabiltzearen legea.
  • Hartutako karaktereen herentzia.

Lamarck, Zientzialari Handia

Berak erabili zuen biologia hitza lehen aldiz, izaki bizidunen zientzia izendatzeko. Ideia kreazionisten aurka agertu zen.

Darwin eta Wallace: Hautespen Naturala

XIX. mendean, elkarrekin aurkeztu zituzten beren ideiak:

  • Espezie guztiak, gizakiak ere barne, beste espezie batzuetatik eratorriak dira.
  • Espezieak aldatu egiten dira denboran zehar; eboluzioa jarraitua, geldoa eta pixkanakakoa izaten da.

Nola Eragiten Du Hautespen Naturalak?

Hautespen naturalak hiru printzipio nagusitan oinarritzen da:

  • Aldakortasun heredagarria: Populazio bat osatzen duten banakoen artean desberdintasunak daude, eta ezaugarri horiek ondorengoei transmititzeko aukera egon behar du.
  • Aldaketadun ondorengotza: Ondorengoak ez dira gurasoen berdinak; ugalketa sexualean guraso bakoitzetik hainbat ezaugarri jasotzen dira.
  • Ugalketa diferentziala: Ezaugarri onuragarriak dituztenek probabilitate handiagoa dute ugaltzeko eta ezaugarri horiek ondorengoei transmititzeko.

Sexu-Hautespena eta Bilakaera Partekatua

Espezieen jatorria argitaratu ondoren, Darwinek bere teoria garatzeko lanean jarraitu zuen, eta aniztasuna azaltzeko, eboluzioaren beste mekanismo batzuk erantsi zizkion teoriari:

  • Sexu-hautespena: forma, kolore eta jarrera mota asko ezin zirela biziraupenerako onuragarritzat hartu, kasu batzuetan ezaugarri horiek banakoa bera arriskuan jartzeko modukoak ere bazirelako.
  • Bilakaera partekatua: espezie asko beste batzuei loturik bizi dira elkarri eraginez. Espezie batean izandako aldaketak besteari eragiten dio, eta alderantziz; horrela, eboluzioa batera egin ohi dute. Adibidez, harrapakari eta harrapakinen arteko harremana.

Deskargatu

PDF Word HTML