Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kromosoma homologoak

Biologia1,78 KB

TEORIA KROMOSOMATIKOA

-Frogatu: Geneeak bizidunen kromosometan kokatzen direla.

Kromosometan gordetzen da informazio genetiko guztia eta informazio hori ondorengoeei transmitituko zaie.

   -Geneak: Kromosometan lerrokaturik dauden locus izeneko lekuetan proteina bat eratzeko informazio duten partikulaka dira. (kromosometan dauden partikula batzuk).

-DNAz osaturiko kromosomak: Informazio genetikoa gorde eta ondorengoei transmititzen die 

-Kariotipoa: Zelula bateko bikote homologoak neurri handienetik txikienera kokatzen dira,kariotipoa izeneko irudikapena sortuz.

-kromosoma bakuna: DNA molekula bakarra eta zitoplasma sakabanaturik egoten da.

-Zelula eukariotoa: DNA zelularen barruan dago.

-Kromatina:lerro moduko molekula eta proteina batzuek osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Kromosoma homologoak" »

Kromosoma homologoa

Biologia5,73 KB

TRANSKRIPZIOA (PROKARIOTOAK/EUKARIOTOAK)

-Zelularen Konpartimendua: zitoplasma // Zelularen nukleoa, kloroplastoen Estroma, mitokondrien matrizea

-RNA polimerasa: RNA Mora guztien geneak transkribatzen dituen RNA polimerasa bakarra Dago: mRNA, rRNA, tRNA. // Hiru mota: RNApolimerasa I (RNAerribosomen Geneak transkribatu), II (mRNA geneak transkribitu), III (Transf. RNAen 5SRNA erribosomikoaren & RNA disolbagarri txiki batzuen Geneak transkribitu)

-Transkripzio Faktoreak: ez dira behar // tf proteikoak behar RNA polimerasa-prom. Konpl. Eratzeko

-Kontsentsu Sekuentziak: oikoenak 5’TATAAT3’ eta 5’TTGACA3’ // 5’TATAA3’ (tata kutxa)

-Bukaera sekuentzia: GC-tan aberatsa dena, segidan A hondarrak dituena // 5’TTATTT3’

-RNAren heltzea:...

Jarraitu irakurtzen "Kromosoma homologoa" »

Biomolekulak eta Zelula-Prozesuak: Biologia Azterketarako Gida

Biologia4,7 KB

Biomolekulen Identifikazioa eta Talde Funtzionalak

I7DJQnKPeCeYdtE1OhKjd4mVvnGTuVhlbEcOWFPK

  • A: Aminoazidoa; B: Monosakaridoa; C: Nukleotidoa.
  • Talde funtzionalak: Karboxilo eta amino taldeak; alkohol (hidroxilo) eta karbonilo (aldeido edo zetona) taldeak; eta azido fosforikoa.

Osmosia eta Garraio Zelularra

a) Ingurune hipotonikoa: Ura zelulara sartzen denean kontzentrazioak orekatzeko, zelula puztu egiten da (turgentzia), baina zelula-hormari esker ez da lehertzen.

b) Ingurune hipertonikoa: Urak zelulatik ateratzeko joera du kontzentrazioak orekatzeko. Zelula zimurtu egiten da (plasmolisia) eta mintza zelula-hormatik bereizten da.

c) Kontzeptuen laburpena:

  • Hipertonikoa: Urak zeluletatik ateratzeko joera du; zelula zimurtu eta mintza hormatik bereizten da.
  • Isotonikoa: Zeluletatik ateratzen
...
Jarraitu irakurtzen "Biomolekulak eta Zelula-Prozesuak: Biologia Azterketarako Gida" »

Golgiren aparatua: egitura, kokapena eta funtzioak

Biologia3,36 KB

Ezaugarriak

Golgiren aparatua

Definizioa

Tubuluen eta zakuen konplexua (multzoa) da; horietatik hainbat besikula askatzen dira.

Kokapena zelulan

Zelula eukariotiko guztietan dago (ugaztunen globulu zurietan izan ezik), nukleotik hurbil.

Mota (eskema moduan)

Egitura (Polarizazioa) (eta Ultraegitura dagoenean)

Golgiren aparatua polarizaturik dagoela esaten da, diktiosoma bakoitzean bi zati bereizten direlako.

  1. Cis aldea: Erretikulu endoplasmatikoko mintzetatik hurbil, nukleorantz orientaturik. Mintza meheak ditu eta sarekoaren antzeko osaketa erakusten du. Ganbila da eta fenestrazio (sartune-irtenune) asko ditu. Inguruan besikula asko daude; trantsiziozko besikula izeneko besikula horiek erretikulu endoplasmatikoaren gemazioz askatzen dira, eta cis aldeko

...
Jarraitu irakurtzen "Golgiren aparatua: egitura, kokapena eta funtzioak" »

Bizi-funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa

Biologia3,28 KB

Bizi-funtzioak: erlazioa, nutrizioa eta ugalketa

Bizi‑funtzioak: erlazioa, nutrizioa eta ugalketa.

Nutrizio‑funtzioa

Nutrizio‑funtzioa: materia eta energia eskuratzea da helburua.

  • Autotrofoa: inguruneko materia ez‑organikoa erabiliz materia organikoa bihurtzen du (adibidez: landareak, algak).
  • Heterotrofoa: beste bizidun batzuetatik hartzen dute behar duten materia organikoa (adibidez: animaliak, onddoak).

Arnasketa zelularra egiten dute bizidun guztiek energia lortzeko.

Erlazio‑funtzioa

Erlazio‑funtzioa: estimuluak jaso eta erantzuna ematea.

  • Izaki zelulabakarrak:
    • Estimuluei erantzuteko 2 mekanismo: mugimendua eta espora sortzea.
  • Landareak:
    • Estimuluei bi mekanismo bidez erantzuten diete: nastiak eta tropismoak.
  • Animaliak:
    • Erantzuna hiru fasetan
...
Jarraitu irakurtzen "Bizi-funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa" »

Ernalketa animalietan

Biologia1,29 KB

ERNALKETA:
Ernalketa espermatozoide batek eta obulu batek bat egitea eta obozelula edo zigoto bat Sortzen da.Espermatozoideek obulazioaren osteko 24 eta 48 orduetan Bakarrik ernal dezakete obulua.Espermatozoideek, berriz, hiru eta bost Egun ere iraun dezakete bizirik emakumezkoaren gorputzean.
Bi gametoetako nukleoek bat egiten dutenean, zigotoa eratzen da.Orduan, obuluak ernalketa-mintza sortzen du bere inguruan, espermatozoide gehiagorik ez sartzeko.
Ernalketa Dagoenean, obulutegiko gorputz luteoa ez da degeneratzen, eta Progesterona jariatzen segitzen du.Hormona horri esker, endometrioko Paretek lodi jarraitzen dute, eta ez dira askatzen. Horrenbestez, ez Dago hilekorik.
Umetokiranzko bidean, zigotoa zatitzen hasten da.Lehenik, morula izeneko
...
Jarraitu irakurtzen "Ernalketa animalietan" »

Genetikaren Oinarriak: Mendelen Legeak eta Herentzia

Biologia3,22 KB

Genetika eta Oinarrizko Kontzeptuak

Genetika: Herentziaren mekanismoak eta haiek arautzen dituzten legeak aztertzen dituen zientzia da.

Gako-terminoak

  • Genea: ADN zati bat da eta herentziazko karaktere bat zehazteko beharrezko informazioa du. Gene batek kromosoma batean duen kokapen finkoari locus esaten zaio.
  • Aleloa: Karaktere jakin bat kontrolatzen duen gene batek izan ditzakeen aukerei alelo deritzo.

Mendelen Hiru Legeak

Genetikaren oinarriak hiru legeren bidez laburbiltzen dira:

Lehen legea: Karaktere baterako homozigotoen gurutzaketa

Haziaren kolorearen karaktererako homozigotoak ziren bi banako gurutzatu zituen Mendelek. Hazi horiak zituen banako homozigoto gainatzaile bat (AA) eta hazi berdeak zituen banako homozigoto azpirakor bat (aa) gurutzatzean,...

Jarraitu irakurtzen "Genetikaren Oinarriak: Mendelen Legeak eta Herentzia" »

Hormonak eta Sistema Endokrinoa: Funtzioak eta Guruinak

Biologia2,91 KB

Hormona

Guruin batek edo zelula espezializatu batek ekoiztutako substantzia da, mezulari kimiko gisa zelula batetik bestera informazioa eraman ondoren, zelulen, ehunen, organoen edo aparatuen funtzioa erregula edo alda dezakeena.

Ekintza Mekanismoak

Hormonen jarioa atzeraelikadura negatiboko mekanismoek erregulatzen dute. Hormona sortzen duten guruinek informazioa jasotzen dute odolean edo bitarteko likidoan duen presentziari buruz. Hormonen metaketak guruin-jarioa galarazten du; hormona-maila baxuek, berriz, guruina sustatzen dute jarioa handiagotzeko.

Hormona jomuga-zeluletara heltzean, hormona motaren arabera bereizten dira:

  • Hormona proteikoak: Molekula handiak dira, ezin dute mintza zeharkatu, eta kanpoan errezeptore espezifikoak dituzte.
  • Hormona
...
Jarraitu irakurtzen "Hormonak eta Sistema Endokrinoa: Funtzioak eta Guruinak" »

Materiaren antolakuntza-mailak eta giza zelularen egitura

Biologia2,89 KB

Materiaren antolakuntza-mailak

Antolakuntza-maila: Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta gaude. Materia zenbait maila gutxi-asko konplexutan antolatzen da; maila horietako bakoitzari antolakuntza-maila deritzo.

Maila subatomikoa

Atomoak eratzen dituzten partikulen mailari dagokio; hau da, protoiei, neutroiei eta elektroiei.

Maila atomikoa

Atomoek osatzen dute; adibidez, oxigeno atomoa eta karbono atomoa.

Maila molekularra

Atomoak lotuz sortzen diren molekulek osatzen dute; adibidez, ura eta beste batzuk, hala nola proteinak. Izaki bizidunak eratzen dituzten molekulei lehen printzipioak (biomolekulak) deritze, eta bi motatakoak izan daitezke:

  • Ez-organikoak: Materia bizidunean nahiz bizigabean daude. Ura eta gatz mineralak dira.
  • Organikoak: Materia bizidunean
...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren antolakuntza-mailak eta giza zelularen egitura" »

Giza odolaren konposizioa eta iraiz-sistema

Biologia2,88 KB

Odolaren konposizioa

Giza odolak bi osagai mota nagusi ditu: atal likidoa, plasma deritzoguna; eta hainbat motatako odol-zelulak, plasman barreiatuta daudenak.

Plasma

Kolore horixka duen likidoa da eta % 90 urez osatuta dago. Bertan substantzia mota asko daude disolbatuta: hainbat proteina, gluzido, lipido, gatz mineral eta gas (oxigenoa, karbono dioxidoa eta nitrogenoa).

Odol-zelulak

Hiru motatakoak dira: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak. Bizkarrezur-muin gorriko zelula amaetatik eratorritakoak dira.

Globulu gorriak

Zelula txiki bikonkaboak (ahurbikoak) dira, nukleorik gabeak. Elastikoak eta deformagarriak dira, eta horrek kapilarrik meheenetatik igarotzeko ahalmena ematen die. Kolore gorria barruan duten hemoglobinak ematen die. Haien...

Jarraitu irakurtzen "Giza odolaren konposizioa eta iraiz-sistema" »