Genea: Genea gainjar daitezkeen produktu funtzional batzuen multzo koherente eta espezifiko bat (RNA edo proteina) kodetzen duten sekuentzia genomikoen multzo funtzionala da.
Espresio genikoa: DNA sekuentzia batean dagoen informazioa deskodetzea da.
Transkripzioa: Gene baten base-sekuentzia molde gisa erabiliz, RNA molekula bat sintetizatzeko prozesua da.
Itzulpena: Transkripzioan eratutako mRNA kate bat moldetzat erabiliz, kate polipeptidikoak sintetizatzeko prozesua da.
Alderantzizko transkripzioa: Kate bakarreko RNA batetik DNA kate bat sintetizatzeko prozesua da.
Kode genetikoa: mRNA molekula baten nukleotido-sekuentzia molde gisa hartuta, polipeptido baten aminoazido-sekuentzia zehatz batean itzultzeko informazio-transferentzia zehazten duen arau-multzoa da.
Erreplikazioa eta Klonazioa
Erreplikazioa: DNA molekula guraso batetik bi DNA molekula kume sintetizatzeko prozesua da.
Erreplikazio erdikontserbadorea: DNA molekula berria bi kate polinukleotidikotan bereizten da, eta haietako bakoitzak kate osagarriaren sintesia zuzentzen du.
Klonazio molekularra: Biologia molekularreko metodo esperimentalen multzoa da, DNA birkonbinatuen molekulak muntatzeko eta hauen erreplikazioa organismo ostalarien barnean zuzentzeko erabiltzen dena.
Bioteknologia eta Ingurumena
Ingeniaritza Genetikoa
GEO: DNA birkonbinatuaren teknologiaren aplikazioei esker lortutako organismoak dira.
Organismo transgenikoa: Ingeniaritza genetikoaren teknologiaren bidez, genoman DNA arrotza sartuta duen organismoa da.
Transgenea: Organismo batetik bestera transferitzen den genea da.
Transgenikoa: Zelula germinaletan egiten den prozesua da.
Bioerremediazioa eta Degradazioa
Biodegradazioa: Prozesu naturala da; mikroorganismo askok molekula organikoak eraldatzen dituzte, beste molekula txikiago eta ez-kaltegarri batzuk sortuz.
Bioerremediazioa: Gizakiak parte hartzen duen prozesua da; substantzia kutsatzaileak degradatzeko gai diren mikroorganismo jakin batzuk edo haien entzima askeak baliatzen ditu.
Detoxifikazioa: Molekula toxiko bat molekula ez-toxiko bihurtzea da.
Degradazioa: Substantzia konplexu bat produktu sinpleago bihurtzea da.
Konjugazioa: Gehitze-erreakzioen bidez konposatuak eratzean datza; mikroorganismoak kutsatzaileak eta metabolito zelularrak elkarrekin konbinatzen ditu.
Immunologiaren Oinarriak
Immunologia: Mikroorganismo patogenoen infekzioekiko edo zelula kaltetuekiko ditugun defentsa-mekanismoak aztertzen dituen alorra da.
Immunitate humorala: Immunoglobulinek eta konplementu-sistemak bideratutako immunitate mota da, ez immunitate-sistemako zelulek zuzendutakoa.
Antigenoa: Moldaerazko immunitate-sistemak arrotz gisa hartzen duen substantzia bat da.