DNA Molekularen Egitura eta Erreplikazioa
• DNA molekula bakoitzak helize bikoitz bat osatzen du. Base nitrogenatuak barruan daude, eta pentosek eta azido fosforikoak kanpoaldea eratzen dute.
Bi kateak osagarriak dira: adenina timinarekin parekatzen da beti (A-T), eta guanina zitosinarekin (Z-G). Gainera, antiparaleloak dira; hau da, paraleloan daude, baina bata bestearen kontrako noranzkoan.
(2) RNA mezularia (RNAm). DNAren informazio genetikoaren kopia bat da. Haren funtzioa informazio hori nukleotik zitoplasmara garraiatzea da, han proteinak sintetizatzeko molde gisa erabil dadin.
(C) RNA erribosomikoa (RNAr). Proteina erribosomikoekin batera, erribosomak osatzen ditu.
(D) RNA transferentea (RNAt). Aminoazidoak RNA mezulariaren moldera eta erribosometara garraiatzen ditu, proteinak osatzeko.
Explicacion de los ejercicios Erreplikazioa DNA molekulen bikoizketa-prozesua da; hau da, DNAk bere buruaren kopia berdin-berdinak sortzeko duen mekanismoa. Prozesu horren bidez, jatorrizko zelulako informazio genetikoa zelula alaba guztiei transmititzen zaie.
Erreplikazioaren hasieran, bi kateetako base nitrogenatu osagarriak (A-T eta Z-G) lotzen dituzten loturak hausten dira eta erreplikazio-burbuila sortzen da.
Erreplikazioa erdikontserbakorra da; hau da, atera diren bi DNA molekula alabak jatorrizko kate batez eta sintetizatu berri den kate batez osatuta daude.
TRANSMISIO ETA ADIERAZPEN GENETIKOA
DNAren sekuentzia: base nitrogenatuen ordena da eta argibide genetikoak osatzen ditu. DNA-sekuentzia edo sekuentzia genetikoa irudikatzeko letra-segida bat baliatu ohi da; horretan, letra bakoitzari base nitrogenatu bat dagokio.
Proteinak biomolekula handiak dira, eta aminoazido molekula sinpleagoz osatuta daude. Hogei aminoazido desberdin daude. Proteina bakoitza aminoazidoz osatuta dago: horiek, ordena jakin batean jarrita, kate luzeak osatzen dituzte.
-Transkripzioa: Gene baten edo DNA atal baten informazio genetikoa RNA mezulari (RNAm) batera kopiatzeko prozesua da.
-Itzulpena: RNAm-an transkribatutako mezutik abiatuta proteina bat eratzeko prozesua da. Horretarako, RNAm-a nukleotik ateratzen da, eta zitoplasman dauden erribosomekin elkartzen da. Erribosomek hiru nukleotidoko multzotan irakurtzen dute mezu genetikoa; multzo horiei kodon deritze. Itzulpen-prozesuan RNAr-ak eta RNAt-ak ere hartzen dute parte.
-Kode genetikoa: RNAm-aren base-sekuentzien eta horiek kodetzen dituzten proteinetako aminoazido-sekuentzien arteko korrespondentzia da.
• RNAm-aren kodon bakoitzak aminoazido bakarra kodetu dezake, eta irakurketa ondoz ondoko kodonak gainjarri gabe egiten da.
• Unibertsaltasuna. Ia izaki bizidun guztiek kode bera erabiltzen dute, eta horrek arbaso beretik datozela frogatzen du.
• Degenerazioa. Aminoazido gehienak kodon batek baino gehiagok kodetu ditzake; hori bai, kodon horietan, azken basea soilik da desberdina.
INGENIARITZA GENETIKOA
Bioteknologia hainbat teknikak dira, horietan izaki bizidunak edo horien deribatuak erabiltzen dira. Bioteknologia aspalditik erabili da; adibidez, nekazaritzan eta abeltzaintzan arraza hobeak hautatzeko, elikagai-industrian mikroorganismoei esker produktu batzuk lortzeko; eta medikuntzan antibiotikoak lortzeko.
Gaur egun,ingeniaritza genetikoa da bioteknologiaren teknika aurreratua; hots, DNA manipulatzeko teknikak dira. Hona hemen ingeniaritza genetikoaren helburuak: espezie batzuen ezaugarri biologikoak hobetzea; eta zenbait gaixotasun prebenitu, diagnostikatu eta tratatzea.
-DNA birkonbinatua ingeniaritza genetikoaren ardatza da. Bi organismo desberdinetako kateak artifizialki elkartuta DNA molekula bat eratzean datza.
DNA birkonbinatuaren teknologiak organismo batean gure interesekoa den gene bat isolatzeko aukera ematen digu, gero gene hori manipulatu eta beste organismo batean txertatzeko.
-KLONAZIOA
(1) DNAren klonazioa edo klonazio genikoa. DNAren zati jakin baten kopia berdin asko lortzen dira. Intereseko genea duen DNA birkonbinatua bakterioetan sartzen da. Bakterioak ugaltzean, plasmidoa erreplikatzen dute, eta ondorioz, barnean duten DNAren kopiak egiten dituzte.
(2) Zelulen klonazioa edo klonazio terapeutikoa. Helburu nagusia zelula amak lortzea da; izan ere, zelula horiek pluripotenteak dira, hau da, edozein zelula mota bihurtzeko ahalmena dute , eta hortaz, ehun espezifikoak lor daitezke haietatik abiatuta. Zelulak klonatzeko, zelula somatikoen transferentzia nuklearra egiten da
(3) Organismoen klonazioa edo ugalketa-klonazioa. Genetikoki jatorrizko beste baten berdin-berdina den banako oso bat lortzean datza