Immunitate-sistemako Zelulak eta Erantzun Espezifikoa

Biologia5,36 KB

Zelula Immunokonpetenteak

Lerro Mieloidea

Muinean eratzen eta heltzen diren zelulak dira. Pseudopodoen bitartez garraiatzen dira.

  • Neutrofiloak: Infekzio-zonara lehen iristen dira.
  • Eosinofiloak: Parasitosi-prozesuetan parte hartzen dute.
  • Basofiloak: Substantzia basoaktiboak askatu eta alergia-prozesuetan parte hartzen dute.

Makrofagoak

Zelula handiak dira. Pikortasun zitoplasmatikorik ez dute. Garapen handiko Golgiren aparatua eta lisosoma ugari dituzte. Jarduten duten ehunaren arabera izen desberdina hartzen dute.

Mastozitoak

Basofiloen antzekoak dira, baina nukleo bakuna dute. Ehun konektiboan eta mukietan daude. Hantura bitartekariaren askapenean parte hartzen dute.

Lerro Linfoidea

Organo linfoidetan egoten dira, kantitate handian. G0 fasean daude eta antigenoaren presentzian ziklo zelularra aktibatzen da, beraien klonazioa emateko.

B Linfozitoak

Hezur muinean sortzen dira. Antigenoaren presentzian antigorputzak sortzen dituzte. Antigenoarekin kontakturik ez badute, hil egiten dira. Antigenoarekin kontaktuan, aktibatu, ugaldu eta bi azpipopulazio sortzen dituzte:

  • Zelula plasmatikoak: Handiak dira, antigorputz ugari ekoizten dituzte.
  • Memoria duten B linfozitoak: Antigenoa gogoratzen dute.

T Linfozitoak

Timoan egoten dira. Zelula arrotzak eta gorputzeko zelula aldatuak hil edo markatzen dituzte.

  • Zitotoxikoak (T8): Arrotzek infektaturiko zelulak suntsitzen dituzte.
  • Laguntzaileak (T4): Zitokinak jariatu eta beste zelulen erantzuna aktibatzen dute.

NK Zelulak (Natural Killer)

  • Ekintza zitotoxikoa: Patogenoekin eta zelula tumoralekin infektaturiko zelulen apoptosia eragiten dute.
  • Erregulazio-ekintza: B eta T linfozitoak erregulatzen dituzte zitokinak askatuz.

Antigenoak

Histokonpatibilitateko Antigenoak (MHC)

Zelula guztien gainazalean dauden glukoproteinak dira. Konplexu Nagusi (MHC) izena hartzen duen gene talde batek kodetzen ditu. Gizakietan 6. kromosoman agertzen dira. Antigeno hauek bereziak dira indibiduo bakoitzean, “nortasun molekular agiria” direlarik.

  • I. Motako MHC: T8 linfozitoei antigeno hondarrak erakustea da haien funtzioa.
  • II. Motako MHC: Antigenoak dituzten zelulen gainazalean agertzen diren glukoproteinak kodetzen dituzte.
  • III. Motako MHC: Hainbat proteina kodetzen dituzte, osagarri-sistemakoak eta zitokinak, besteak beste.

Antigorputzak

Antigeno-Antigorputz Erreakzioa

Antigorputza patogenoaren eskualde antigenikoari lotzen zaio eta organismoan sorturiko efektu kaltegarriak ezabatzen ditu.

Antigorputzek osagarriaren bidea aktibatzen dute eta ondorioz, patogenoaren lisia gertatzen da.

Antigorputzak gainazal antigenikoarekin batzean sedimentatu egiten dira eta agregatuak eratzen dira. Hau odol-talde bateraezinen arteko odol-transfusioetan gertatzen da.

Antigorputzak, antigenoarekin batzean, patogenoa estaltzen dute, haien fagozitosia erraztuz.

Erantzun Immunitario Espezifikoa

Erantzun immunitario espezifikoa zelularra (T linfozitoak parte hartzen dute) eta humorala (B linfozitoak eta antigorputzak parte hartzen dute) izan daiteke.

Antigenoaren Identifikazioa eta Aurkezpena

Makrofago batek patogenoa identifikatzean, aktibatu eta fagozitatzen du. Fagozitatu ondoren, proteinak prozesatu eta digeritu egiten dira. Antigenoa zelula barruko patogenoa izanez gero, horren peptidoren bat I. Motako MHC molekulekin lotzen da, eta parasitatutako zelularen gainazalera garraiatzen da.

Linfozitoen Aktibazioa

T Laguntzaileen Aktibazioa (Th/T4)

Makrofagoek gainazalean dituzten II. Motako MHC molekulen bidez, T laguntzailea aktibatzen da. T laguntzaile aktibatuek interleukina-2 askatzen dute. Horrek T laguntzaile, T zitotoxiko eta makrofagoen ugalketa eragiten du. (Alarma pizteko funtzioa dute).

T Zitotoxikoen Aktibazioa (Tc/T8)

Infektatutako zelulek gainazalean dituzten I. Motako MHC molekulen bidez, T zitotoxikoa aktibatu eta ugaltzen da. Perforinak askatu eta infektatutako zelula lisatzen du.

B Linfozitoen Aktibazioa eta Antigorputz Ekoizpena

B linfozito batek antigenoa digeritzen du. B linfozitoaren mintzan II. Motako MHC molekulak daude. T linfozito laguntzaile aktibatuak B linfozitoa ezagutu eta bertara lotzen da, interleukinak askatuz. Horrela, B linfozitoa aktibatu, ugaldu eta bereizi egiten da zelula plasmatikoetan eta oroimena duten B linfozitoetan.

Zelula plasmatikoak ugaltzen dira eta antigenoarekiko espezifikoak diren antigorputzak ekoizten dituzte. Antigorputzak antigenoa daraman substantia arrotzari itsasten dira, makrofagoek eta beste zelula fagozitoek identifikatzeko eta suntsitzeko.

Immunitate-Erantzunaren Amaiera eta Memoria

Patogenoa suntsitu ondoren, zelula plasmatiko gehienak eta T linfozito laguntzaile gehienak desagertzen dira. Geratzen direnak, oroimeneko B eta T linfozitoak izango dira. Hauek, berriz patogeno berdina organismoan sartzean, berehala erreakzionatuko dute, antigorputz espezifikoak ekoiztuz edo zelula infektatuak suntsituz.

Deskargatu

PDF Word HTML