DBH mailako Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Izaki bizidunen antolaketa eta zelulen oinarria

Biologia3,57 KB

Antolaketa maila

  1. Atomoak: Izaki bizidunen parte diren elementu kimiko edo bioelementuen oinarrizko unitateak dira. Adibidez: karbonoa (C), oxigenoa (O), hidrogenoa (H)...
  2. Maila subatomikoa: Atomoen osagai txikiagoak, hala nola elektroia(elektroiak), protona eta neutroia.
  3. Molekulak / maila molekularra: Bi bioelementu edo gehiago kimikoki elkartzean sortzen diren egiturak. Adibidez: biomolekulak.
  4. Organuluak: Biomolekulak elkarrekin antolatzen dira eta funtzio jakin bat betetzen duten zelula-egiturak dira. Adibidez: mitokondrioa.
  5. Zelulak: Propietate bereziak dituzten egitura eta organulu multzoak dira. Adibidez: zelula eukariotoa, zelula prokariotoa.
  6. Organoak: Funtzio jakin bat betetzeko modu koordinatuan funtzionatzen duten ehunen multzoa dira. Adibidez:
...
Jarraitu irakurtzen "Izaki bizidunen antolaketa eta zelulen oinarria" »

Zirkulazio eta Iraizketa Aparatuen Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia3,05 KB

Oinarrizko Kontzeptuen Hiztegia

Zainak (Benak)
Odola organoetatik bihotzera daramaten odol-basoak dira.
Arteria
Odola bihotzetik organoetara eramaten duten hodiak dira.
Kapilarea
Odola ehun guztietara garraiatzen duten eta arteriak eta zainak konektatzen dituzten hodiak dira.
Aurikulak
Bihotzak goiko aldean dituen bi barrunbeak dira.
Bentrikuluak
Bihotzak beheko aldean dituen bi barrunbeak dira.
Sistolea
Bihotzak egiten duen uzkurdura mugimendua da.
Diastolea
Bihotzak egiten duen erlaxazio mugimendua da.
Odola
Zirkulazio-aparatuan gorputzean zehar garraio, tenperatura erregulazio eta babes funtzioa duen ehun likidoa da.
Linfa
Likido interstizialetik sortu eta organismoaren bigarren zirkulazio-sistema osatzen duen likidoa da.
Giltzurruna
Gorputzaren iraizketaz
...
Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio eta Iraizketa Aparatuen Oinarrizko Kontzeptuak" »

Giza zirkulazio-aparatua: Barne-ingurunea, odola eta bihotza

Biologia2,85 KB

1. Barne-ingurunea eta zirkulazio-aparatua

  • Gorputzeko zelulak likido batez inguratuta daude; hemendik hartzen dituzte beharrezko substantziak eta hona isurtzen dituzte hondakinak. Likido horiei barne-ingurunea deitzen zaie.
  • Barne-inguruneak konstante iraun behar du organismoak ondo funtzionatzeko. Prozesu honi homeostasia deitzen zaio.
  • Barne-ingurunea hauek osatzen dute:
    • Likido interstiziala
    • Odola
    • Linfa

2. Odolaren zirkulazio-sistema

  • Funtzioak:
    • Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osora banatzea.
    • Metabolismo zelularrean sortutako hondakinak bildu eta hauek kanporatuko dituzten organoetara eramatea.

3. Odola

Odola likido gorri eta likatsua da. Bi osagai nagusi ditu:

  • Plasma: Kolore horixka duen likidoa da; odolaren %55 osatzen du. Urez eta beste substantzia
...
Jarraitu irakurtzen "Giza zirkulazio-aparatua: Barne-ingurunea, odola eta bihotza" »

Mikroorganismoen Mundua: Birusak, Moneroak eta Eukariotoak

Biologia5,07 KB

Birusak: Ezaugarri Orokorrak

Birusak zelula bizien barruan ugaltzeko gai diren partikulak dira. Beraz, zelula barruko derrigorrezko parasitoak dira, parasitatzen duten zelularen metabolismoa erabiltzen baitute.

Ugalketa Zikloak

  • Ziklo Litikoa

    Birusak zelula infektatu, zelularen material genetikoa ugaltzeko erabili eta, azkenik, ostalaria lisatu (apurtu). Ziklo litikoa birus birulentoek egiten dute.

  • Ziklo Lisogenikoa

    Zelula inbaditu, baina suntsitu gabe, berarekin batera erreplikatu eta hurrengo belaunaldietara transmititu. (Latente gelditu).

  • Erretrobirusen Ugalketa

    Ostalarian sartu, bi ARN kopia dituzte. ARN+ ADN bihurtu, ARN degradatu, ADN kopiatu, ADN birala zelularekin transkribatu eta itzuli, mihiztatu, mintz plasmatikoa zeharkatu eta ihes egin.

...
Jarraitu irakurtzen "Mikroorganismoen Mundua: Birusak, Moneroak eta Eukariotoak" »

Landare eta Animalien Nutrizio Funtzioak: Prozesu Biologikoak

Biologia6,08 KB

Landareen Nutrizioa

  1. Elikagaien xurgapena: Sustraietatik ura eta gatz mineralak hartzea.
  2. Garraioa: Xilema izeneko hodietan zehar landarearen hostoetara eta alde berdeetara eramatea.
  3. Hostoetan ebapotranspirazioa hostoen azpikaldeko estometatik. Ur gehiena lurruntzen da.
  4. Gas trukea: CO₂ eta O₂ hostoen estometatik.
  5. Fotosintesia: CO₂ + H₂O + gatz mineralak (+ eguzki-energia) = materia organikoa + O₂.
  6. Izerdi landuaren garraioa: Floema izeneko hodietatik zehar garraiatzen da landarearen alde guztietara.
  7. Izerdi landua mitokondrioetan erabiltzea:
    1. Energia lortzeko.
    2. Landarearen berezko materia bihurtzeko.
  8. Iraizketa. Ez dute iraiz-aparaturik.
    1. CO₂ eta O₂ estometatik botatzea.
    2. Gainerako hondakinak bakuoloetan eta zelula arteko guneetan pilatzea.

Animalien

...
Jarraitu irakurtzen "Landare eta Animalien Nutrizio Funtzioak: Prozesu Biologikoak" »

Ekosistemak: Definizioa, Osagaiak eta Funtzionamendua

Biologia4,44 KB

Ekosistemen Oinarrizko Kontzeptuak

Zer da Ekosistema?

Ekosistema: Izaki bizidun guztiek, inguruneak eta leku jakin batean elkarren artean ezartzen dituzten harremanen multzoa da (biozenosia + biotopoa).

Ekosfera: Ekosistemarik zabalena da; Lur osoa hartzen du.

Biosfera: Lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten multzoa.

Ekosistemaren Osagaiak

Komunitate edo biozenosia: Ekosistema batean bizi diren izaki bizidunen multzoa da (adibidez, animaliak, landareak).

Biotopoa: Komunitate batek hartzen duen leku edo eremu geografikoa da. Bertako ezaugarri fisiko-kimikoek osatzen dute (adibidez, ura, tenperatura, hezetasuna).

Faktore Abiotikoak eta Biotikoak

  • Faktore abiotikoak: Ez daude zuzenean izaki bizidunen mende, ingurune bizigabearen ezaugarrien eta konposizioaren
...
Jarraitu irakurtzen "Ekosistemak: Definizioa, Osagaiak eta Funtzionamendua" »

Biosfera eta Izaki Bizidunak: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia1,05 MB

1. Izaki bizidunen definizioa

Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da.

Ezaugarriak: Gai organikoz eta inorganikoz osatuta daude, eta hiru bizi-funtzio nagusi dituzte: elikatzea, erlazionatzea eta ugaltzea.

2. Bizitzaren kimika

Bioelementuak: Karbonoa, hidrogenoa, nitrogenoa eta oxigenoa dira elementu nagusiak.

Konposatu motak:

  • Gai inorganikoak: Ura eta gatz mineralak.
  • Gai organikoak: Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak (DNA).

3. Bizi-funtzioak

  • Elikadura:
    • Autotrofoak: Landareak, algak eta zenbait bakterio.
    • Heterotrofoak: Animaliak, onddoak eta zenbait mikroorganismo.
  • Erlazioa: Izaki bizidunak ingurunearekin harremanean daude.
  • Ugalketa:
    • Asexuala: Organismo bakar batek parte hartzen du.
    • Sexu bidezkoa: Bi organismok parte
...
Jarraitu irakurtzen "Biosfera eta Izaki Bizidunak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Zirkulazio-aparatua: Odola, Linfa eta Homeostasia

Biologia7,22 KB

Zirkulazio-aparatua eta Homeostasia

1. Zirkulazio-aparatuaren funtzioa

Gizakiongan, likido interstizialak, odolak eta linfak osatzen dute barne-ingurunea. Likido interstizialak zelulak bustitzen ditu. Odolak eta linfak, berriz, zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute, zirkulazio-aparatua osatzen duten sistemen bitartez.

2. Zer da homeostasia?

Organismoko zelulek behar bezala funtzionatzeko, ezinbestekoa da barne-inguruneari aldaketarik gabe eustea; hau da, haren propietateek (konposizioak, tenperaturak eta abarrek) gorabeherarik ez izatea. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo.

Linfaren Zirkulazio-sistema

2.1 Zer da linfaren zirkulazio-sistema?

Linfaren zirkulazio-sistema gorputz guztian zehar banatuta...

Jarraitu irakurtzen "Zirkulazio-aparatua: Odola, Linfa eta Homeostasia" »

Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak

Biologia2,81 KB

1. Genetika Oinarrizko Definizioak

  • Gena: DNA zatiak dira eta karaktere jakin batzuk kontrolatzen dituzte, hala nola ilarraren haziaren kolorea.
  • Aleloa: Gene batek izan ditzakeen aukera posibleak dira. Esate baterako, ilarraren haziaren kolorea erabakitzen duen karaktereak bi alelo ditu: kolore berdea erabakitzen duena eta kolore horia erabakitzen duena.
  • Heterozigotoa: Kromosoma homologoetako bakoitzean alelo desberdinak (Aa) daudenean.
  • Locus / Loci: Gene bakoitzak karaktere bat erabakitzen du, eta kromosomaren puntu batean egoten da. Aleloak leku berean egoten dira kromosoma homologoetan, eta kokaleku horri locus (loci pluralean) deritzo.
  • Genotipoa: Banako baten gene multzoa da. Erdiak gurasoetako batetik datoz, eta beste erdiak bestetik.
  • Fenotipoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Genetika Oinarriak: Definizioak eta Mendelen Legeak" »

Elikadura eta Nutrizioa: Oinarrizko Mantenugaiak eta haien Funtzioak

Biologia2,74 KB

Elikadura eta Nutrizioa

Hartzen ditugun elikagaien bitartez, mantenugaiak lortzen ditugu. Mantenugai horiek:

  • Gure egiturak sortzeko
  • Gure egiturak mantentzeko
  • Bizi funtzioak betetzeko
  • Behar dugun energia emateko

Nutrizioa: mantenugai guztiak zeluletara tamaina egokian iristeko egiten dugun prozesua da.

Ez-organikoak

Ura

Jaiotzean: %75; helduak garenean %65.

  • Erreakzio metabolikoen ingurunea da.
Funtzioak
  • Substantziak garraiatzea.
  • Gorputzeko tenperatura erregulatzea
  • Hainbat substantzia mota uretan disolbatuta daude.

Hartzen dugu: edatean eta jatean.

Zeluletan gertatzen diren prozesu metabolikoen bitartez lortzen dugu (arnasketa zelularra).

Galtzen dugu: gernuaren, izerdiaren, malkoen, gorotzen eta arnasketaren bidez.

Gatz mineralak

Giza gorputzaren pisuaren % 4...

Jarraitu irakurtzen "Elikadura eta Nutrizioa: Oinarrizko Mantenugaiak eta haien Funtzioak" »