Animalien Nutrizio Aparatuak: Eboluzioa eta Funtzionamendua

Biologia5,36 KB

Animalien Nutrizio Aparatuen Eboluzio-Joerak

Lehenengo animaliek zelula barneko digestioa zuten (adibidez, belakiek). Geroago, zelula barneko eta kanpoko digestioa agertu zen (zelenteratuak). Azkenik, zelulaz kanpoko digestioa garatu zen: hasieran, urdail-barrunbe bat irekidura bakar batekin; gero, hodi itxura hartu zuen, eta zati bakoitza prozesu ezberdinetan espezializatu zen. Gaur egun, gehienek elikagaia irentsi, digeritu, xurgatu eta hondakinak kanporatzen dituzte.

Digestio Aparatua

Digestio-aparatuaren eboluzioan, hasierako zelula barneko digestiotik (belakiak) zelula barneko eta kanpoko digestio mistora (zelenteratuak) igaro zen. Azkenik, zelulaz kanpoko digestioa garatu zen, hasieran irekidura bakar bateko urdail-barrunbe batekin, eta gero hodi itxurako sistema espezializatuago batekin, non zati bakoitzak funtzio espezifiko bat hartu zuen (irentsi, digeritu, xurgatu, kanporatu).

Arnas Egiturak

  • Azal-arnasketa: Azal mehe eta heze batez estalitako gorputza, azala odol-kapilarrekin harremanetan (adibidez, zizareak).
  • Brankia-arnasketa: Azalaren hedapen mehe eta hezeak, kanpo ingurunera luzatuak, horien barruan odol-kapilarrak dituztenak (adibidez, krustazeoak).
  • Birika-arnasketa: Azalaren inbaginazio batzuk, barrunbeak eratuz, azal mehe eta kapilarrekin kontaktuan (adibidez, barraskiloak).
  • Trakea-arnasketa: Hodi adarkatuak, barneratu ahala gero eta txikiagoak, airea zuzenean zeluletara eramaten dutenak (adibidez, intsektuak).

Zirkulazio-Aparatuak

Zirkulazio-aparatuak likido zirkulatzaile batez eta likido interstizialez osatuta daude.

  • Zirkulazio-aparatu itxia: Arteria (bihotzetik kanpora), zaina (zeluletatik bihotzera) eta kapilarrak (arteriak eta zainak lotzen dituzten hodi txikiak).
  • Zirkulazio-aparatu irekia: Hodi uzkurkorra, bihotza eratuz.
  • Zirkulazio bakuna: Bihotzak bi barrunbe ditu (aurikulu bat eta bentrikulu bat), zirkuitu bakarra osatuz; bihotzetik irtendako odola arnas aparatura zuzenean doa.
  • Zirkulazio bikoitza: Hiru edo lau barrunbe, bi zirkuitu dituena: bata bihotzetik arnas aparatura eta bihotzera, eta bestea bihotzetik gainerako organoetara eta bihotzera.

Zirkulazio-aparatuen adibideak:

  • Arrainak: Osoa, bakuna eta itxia.
  • Narrasti eta anfibioak: Ez-osoa, bikoitza eta itxia.
  • Ugaztun eta hegaztiak: Osoa, bikoitza eta itxia.

Iraitz-Sistema

Hasierako animaliek hondakinak likido interstizialera kanporatzen zituzten, eta hortik zuzenean kanpo ingurunera. Garatuago daudenek (zelula espezializatuak dituzte) likido interstizialetik hartzen dituzte hondakinak eta hodi batzuetan sartzen dituzte; gero, hodietatik kanpo ingurunera kanporatzen dituzte poro batzuetatik: hau da, protonefridioa. Kasu batzuetan, hartutako substantzia guztiak kanporatzen dira.

Gero, nefridioak daude: hodi batzuk dira, hondakinak likido interstizialetik edo zirkulazio-hodietatik xurgatzen dituztenak. Hodi hauen inguruan kapilarrak daude, beste kasuetan ez bezala, eta nefridioaren barnean daude, erabilgarriak diren substantziak birxurgatzeko.

Eta gero, garatuena ornodunena da, non nefronak pilatuta giltzurruna sortzen duten.

Nutrizio Prozesuak

Digestio Aparatua: Prozesua

  1. Ahoratu: Elikagaia murtxikatu eta listu-guruinek azukre konplexuak (gluzidoak) azukre sinple (disakarido) bihurtzen dituzte.
  2. Irentsi: Faringe eta epiglotisaren bidez.
  3. Hestegorria edo Esofagoa: Elikagaiak mugimendu peristaltikoen bidez garraiatu.
  4. Urdaila: Elikagaia sartu eta bi digestio mota gertatzen dira:
    • Digestio mekanikoa: Mugimendu peristaltikoen bidez substantziak nahastu.
    • Digestio kimikoa: Guruin gastrikoek proteinak peptido bihurtu.
  5. Heste Meharra: Duodenoa, jejunoa eta ileona.
    • Digestio mekanikoa: Peristaltismoa.
    • Digestio kimikoa: Are-guruinak (disakaridoak monosakarido bihurtu; peptidoak aminoazido bihurtu) eta gibel-guruinak duodenoan (gantzak gantz-azido bihurtu).
    Azkenik, xurgapena gertatzen da: mantenugaiak (mineralak, bitaminak eta ura) odolera doaz, eta gantzak linfara.
  6. Heste Lodian: Digestio bakterianoa eta gatz eta ur xurgapena gertatzen dira. Heste itsua, kolona eta ondestea ditu.
  7. Uzkia: Egestioa, hau da, gorotzak kanporatzea.

Arnas Aparatua: Prozesua

  1. Sudurra: Airea berotu, hezetu eta filtatu.
  2. Faringea: Epiglotisaren bidez.
  3. Trakea: Bi bronkiotan zatitu, eskuin eta ezker biriketara.
  4. Albeoloak: Gas-trukea gertatzen da. O2-a epitelio albeolarra zeharkatu eta birika-zainetara pasatzen da. CO2-a, berriz, birika-arterietatik epitelio albeolarra zeharkatu eta albeolora pasatzen da, gero trakea, laringe, faringe eta sudurretik kanporatzeko. Prozesu guztia diafragmaren mugimenduaren bidez erregulatzen da: airea hartzean zabaldu eta botatzean uzkurtu.

Deskargatu

PDF Word HTML