Zelularen osagaiak: Funtzioak eta egiturak
Lisosomak
Konposaketa eta egitura
Mintz bakunez inguraturiko zakuak dira, barruan digestio-entzimak dituztenak. Golgi aparatutik askatzen dira.
Funtzioak
- Zelularen kanpoaldetik hartutako substantziak digeritzea.
- Zahartuta geratu diren organuluen digestioa burutzea.
Bakuoloak
Konposaketa eta egitura
Mintz batez inguratutako zakuak dira.
Funtzioak
Substantziak biltzea (ura, adibidez). Biltzen duten substantziaren arabera, izen desberdinak ematen zaizkie: fagosoma (elikagaia), hondakin-bakuoloa, etab.
Kloroplastoak (landare zeluletan soilik)
Konposaketa eta egitura
Bi mintzez osaturik daude: kanpokoa leuna da eta barrukoa, berriz, tolestua. Tolesturek lamela izena dute eta hauen gainean tilakoide izeneko zaku zapalak aurkitzen dira. Zaku pilaketa bakoitza grana edo granondo bezala ezagutzen da. Kloroplastoaren barrualdea estroma izenez ezagutzen da eta bertan erribosomak eta DNA molekula zirkular eta txikia aurkitzen dira.
Funtzioak
Fotosintesia burutzea, hau da:
- Fase argia: tilakoideetan.
- Fase iluna: estroman.
Zentrosoma (animalia-zeluletan soilik)
Konposaketa eta egitura
Proteinez osaturik dago. Bi zentriolo (bederatzi mikrotubulu hirukotez osaturiko zilindroak), zentrosfera (zentrioloak inguratzen dituen gai likatsua) eta asterraren zuntzez osaturik daude.
Funtzioak
- Mitosian (ugalketa zelularrean) kromosomen mugimenduak kontrolatuko dituen aparatu mitotikoa eratzea.
- Zilioak eta flageloak eratzea.
Zilioak eta flageloak
Konposaketa eta egitura
Proteinez osaturik daude. Zentrioloen antzeko egitura dute, baina hauek mintz plasmatikoz inguraturik daude. Zilioak laburrak eta ugariak dira; flageloak, berriz, luzeak eta urriak.
Funtzioak
- Zelularen mugimendua.
- Zelularen kanpo-ingurunean ur-korronteak sortu, elikagaiak hurbilaraziz.
C. Nukleoa
Nukleo-mintza
Konposaketa eta egitura
Mintz plasmatikoaren konposaketa berdina du, lipidoz eta proteinez osaturik dago. Mintz bikoitza da, erretikulu endoplasmatiko errugosoak eratzen du. Poroz zeharkatuta dago.
Funtzioak
- Kromatina (DNA molekulak) babestea.
- Hialoplasma eta nukleoplasmaren arteko substantzien trukea ahalbidetzea (poroetatik zehar).
Nukleoplasma
Konposaketa eta egitura
Ur-disoluzio bat da.
Funtzioak
DNA eta RNA molekula berrien sintesirako beharrezkoak diren molekulak izatea.
Nukleoloa
Konposaketa eta egitura
Proteinez eta RNAz osaturik dago. Esfera itxurakoak dira.
Funtzioak
Erribosomen sintesiarekin zerikusia dute.
Kromosomak eta kromatina
Konposaketa eta egitura
DNAz eta proteinez osaturik daude (bai kromosomak, bai kromatina). Kromosomek makila itxura dute. Kromatinan, DNA molekulak nahasirik daude, hari-mataza baten antzera.
Funtzioak
- Zelularen jarduera zuzentzea.
- Zelularen eta organismoaren ezaugarriei buruzko informazioa (informazio genetikoa) gordetzea eta belaunaldi bakoitzean garraiatzea.