Briofito, Pteridofito eta Espermatofitoen Ugalketa: Konparaketa eta Ezaugarriak

Biologia2,55 KB

Briofito, Pteridofito eta Espermatofitoen Ugalketa

Briofitoen ugalketa

Goroldioaren bizitzako une batzuetan, organo sexualak eratzen dira landaretxoen goiko muturrean. Barruan gametoak ekoizten dira, eta, horregatik, landare horiei gametofito (GF) esaten zaie. Gameto arrek emeetaraino joateko ura behar dute. Ernalketaren ondoren, esporofitoa (EF) eratzen da, eta bertan esporak ekoizten dira. Briofitoen ugalketan, esporak eta gametoak tartekatzen dira, hainbat banakotatik datozenak elkartuz.

Banako batetik datozen esporak haizeak barreiatzen ditu, eta espora bakoitza hozitutakoan (fase asexuala, espezieak barreiatzen laguntzen duena), GF berri bat sortzen da. Gametofitoa handiagoa da esporofitoa baino, eta soilik ingurune-baldintza jakin batzuetan hazten da GF-aren gainean. EF-ak GF-a behar du elikatzeko.

Pteridofitoen ugalketa

Kormofitoak direnez, lehorrera egokituta daude, baina ugalketa sexualari dagokionez, uraren mende daude. Briofitoetan, EF-a baldintza jakin batzuetan hazten da GF-aren gainean eta hartatik elikatzen da; pteridofitoetan, berriz, gaztea den bitartean dago EF-a GF-ari lotuta. EF-a garatzen denean eta bere kabuz elikatzeko gai denean, GF-a desagertzen da. GF-a lurrari lotuta dago, iratzeek ere behar dutelako ura gameto arra emera iristeko.

Pteridofitoak ugaltze-zelulen esku-hartzerik gabe ere ugal daitezke, bai EF-aren, bai GF-aren zatiketaren bidez.

Espermatofitoen ugalketa

Goroldioen ugalketan, GF-ari dagokio etapa garatuena eta iraunkorrena. Iratzeetan, berriz, GF-ak oso garapen txikia du, eta etapa iraunkorra eta garatua EF-ak dauka. Espermatofitoetan, EF-a da guk ezagutzen dugun aparatu begetatiboa. EF horrek hiru atal ditu: sustraiak, zurtoina eta hostoak. Zurtoinaren leku jakin batzuetan, hosto berezi batzuk sortzen dira, eta lore berri bat eratzen dute (ugal-aparatua). Lorearen barruan, GF-a garatzen da babesteko, eta urik gabe sexualki ugal daitezke.

Angiospermoek animaliak erabiltzen dituzte polena garraiatzeko, eta horrek ugalketa ziurtatzen du. Ez dute gimnospermoek bezalako polen-kantitate handia ekoiztu behar, eta polinizazio mota seguruagoa da. Polena estigman gelditzen denean, polen-hodia sortzen da eta obulutegiraino iristen da. Polen-hodia hazten da GF emera heldu arte, eta zelula arrautza sortzen da. Hori garatu eta enbrioi bihurtzen da; obulua hazi bihurtu, eta obulutegia fruitu.

Deskargatu

PDF Word HTML