Gerra Hotza: Jatorria, Blokeak eta Berlingo Blokeoa

Historia2,14 KB

Zer izan zen Gerra Hotza?

Bigarren Mundu Gerraren amaierak ez zuen bake egonkorrik ekarri. Gerra amaitu eta berehala, agerikoa zen bi superpotentzien arteko antagonismo izugarria: AEB eta SESB, politika, ideologia eta ekonomia arloetan. Antagonismo horrek Gerra Hotza izeneko gatazka eragin zuen.

Aldi horretan, mundua elkarren aurkako bi bloketan banatu zen:

  • Mendebaldeko blokea: Estatu Batuak eta haren aliatuak.
  • Bloke komunista: Sobietar Batasuna eta Ekialdeko Europako haren aliatuak.

Bloke bakoitzeko herrialdeek antolaketa uniformea zuten. Mendebaldeko herrialdeetako ekonomia eta politika sistemak Estatu Batuen sistemen antzekoak ziren, eta sobietar blokeko herrialdeenak, berriz, SESBen sistemen parekoak. Potentzia bakoitzak bere blokea kontrolpean zuen eta, zalantzarik gabe, erreprimitzen zituzten beren blokeko herrialdeak, beste aldera aldatzen saiatuz gero.

Gerra Hotza tentsio egoera etengabea zen. 1947tik 1953ra bitarteko epea eta 1980ko hamarkada izan ziren aurkakotasun handieneko aldiak. Bi aldi horien artean, bakezko bizikidetza izeneko aldia izan zen: bi potentziek negoziaraziorako jarraibideak finkatu zituzten. Baina etapa horretan ere oso gatazka larriak izan ziren.

Berlingo Blokeoa

Gerra Hotzaren lehen liskarra Berlingo krisia izan zen, Bigarren Gerra amaitu eta hiru urtera gertatua.

Gerra amaitu ondoren, Alemania eta hiriburua, Berlin, lau sektoretan banatu zituzten. Baina 1948an, AEBk, Britainia Handiak eta Frantziak beren sektoreak batu eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten.

SESB Alemania berriro bateratzearen aurka zegoen eta, errepresalian, Mendebaldeko Berlin blokeatu zuen, sobietar sektorean baitzegoen. Aliatuek, ordea, hiria airetik hornitzea lortu zuten, aireko zubi baten bidez, eta blokeoak porrot egin zuen.

Ondoren, SESBek estatu komunista bat sortu zuen bere sektorean: Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED). Beraz, Alemania bi estatutan banatuta geratu zen, eta banaketa horrek 1990era arte iraun zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML