Frankismoaren bilakaera: politika eta ekonomia (1939-1959)

Historia3,07 KB

II. Mundu Gerra: Ardatzeko potentzien aldeko jarrera (1939-1945)

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen. Ordena faxistak miresten zituztenez, Kominternen aurkako itunarekin bat egin zuten, Nazioen Elkartetik atera ziren eta itun bat sinatu zuten Hitlerren Alemaniarekin.

1939an Franco neutral deklaratu zen. Falangek, Serrano Suñer (Frankoren koinatu eta Kanpo Arazoetako ministroa) gidari zutela, Alemaniak munduan ordena politiko berria ezartzeko egindako erasoaldia arrakastatsutzat jo zuten. Francok gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiaren egoera kaskarra zenez, ezin izan zuen. Madril eta Berlinen arteko harremanak onak ziren, eta 1940an Hitler eta Franco Hendaian elkartu ziren. Topaketak porrot egin zuen, baina protokolo sekretu bat sinatu zuten.

1941ean Espainiak neutraltasun estatusa aldatu zuen: ez-beligerantea deklaratu zen, eta babes logistikoa eman zien Alemaniako itsasontziei, urpekoei eta hegazkinei. SESBren inbasioa ospatu eta Dibisio Urdina bidali zuten komunismoaren aurka borrokatzera.

1943an Espainia berriz neutral deklaratu zuten eta Dibisio Urdina erretiratu zuten. Hala ere, Alemaniari laguntzen jarraitu zuten, wolfradioa bidaliz. Aliatuen garaipenak Francoren diskurtsoa aldatzera behartu zuen.

Aliatuen garaipenaren ondorioak: Isolamendua (1945-1953)

Nazioarteko egoeraren ondorioz, Francok gobernua aldatu behar izan zuen. Agur faxista eta alkandora urdina erabiltzea bertan behera geratu zen. 1945ean Don Joan Borboikoak Lausanako Adierazpena argitaratu zuen, erregimena legez kanpokoa zela salatuz. 1946ko abenduan, NBEk Espainia erakundetik kanpo uztea eta enbaxadoreak kentzea gomendatu zuen. Hala ere, Gerra Hotzaren testuinguruak eta blokeen banaketak Francoren erregimena salbatu zuten.

Erregimenaren irekitze txikia (1953-1959)

Gerra Hotzaren eragina eta nazioarteko itunak

AEBren jarrera-aldaketari esker, NBEk 1946ko gaitzespena baliogabetu zuen. Espainia FAO, UNESCO eta NBEn sartu zen. 1953an bi itun garrantzitsu sinatu ziren:

  • Vatikanoarekin konkordatua: Erregimena legitimatu zen.
  • Madrilgo ituna (AEBekin): Laguntza ekonomiko eta militarrerako akordioa.

Gobernuaren berrantolaketa

1957an, Francok gobernu berria izendatu zuen. Opus Deiko teknokratek (Lopez Rodo buru) politika autarkikoa amaitu eta neurri liberalizatzaileak ezarri zituzten, ekonomiari bultzada emanez.

Ekonomia autarkikoa

Frankismoaren helburua kanpoarekiko mendekotasunik gabeko ekonomia autarkikoa ezartzea zen. 1941ean, Industriaren Institutu Nazionala (INI) sortu zen sektore estrategikoak nazionalizatzeko.

Politika honek porrot egin zuen: inflazioa igo zen, elikagai eskasia egon zen eta errazionamendu-liburuxkak beharrezkoak izan ziren. Gariaren Zerbitzu Nazionalak ezin izan zuen espekulazioa eta gosea erabat konpondu.

Deskargatu

PDF Word HTML