Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak

Kimika2,46 KB

Kimikako Oinarrizko Legeak

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisierren Legea)

Beste era batera esanda, erreaktiboen masen batura produktuen masen baturaren berdina da.

Proportzio Definituen Legea (Prousten Legea)

Bi elementu kimiko konbinatzen direnean konposatu bat emateko, beti masa finkoko proportzioan egiten dute.

Avogadroren Printzipioa

Edozein gasen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, molekula kopuru berbera dute.

Konbinazio-bolumenen Legea (Gay-Lussacen Legea)

Edozein erreakzio kimikotan bertan parte hartzen duten substantzia gaseoso guztien bolumenak, presio eta tenperatura baldintza beretan neurtuta, zenbaki oso sinpleen erlazioan daude.

Gasen Legeak

Boyle eta Mariotteren Legea

Tenperatura konstantean, gas kantitate...

Jarraitu irakurtzen "Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak" »

Polimerizazio Motak: Bulk, Soluzio, Suspentsio eta Katearen Kontrolak

Teknologia4,04 KB

Polimerizazio Prozesu Nagusiak

Masa Polimerizazioa (Bulk)

Ezaugarriak: Sintesi erraza, beroa eliminatzeko zailtasunak. Erreaktore M+K+H (monomeroa, katalizatzailea, hasieratzailea). LDPE, Nylon, PMMA adibideak.

  • Abantailak: Erreaktore bolumen unitateekiko konbertsio altuagoa, polimero puruagoa, instalazio erraza.
  • Desabantailak: Likatasunaren igoera garrantzitsua, Tenperatura (T) kontrol zaila, Molekula-pisuaren (Mw) kontrol zaila.

Soluzio Polimerizazioa

Monomeroa (M) disolbatzaile batean disolbatzen da. Beroa disipatzeko aukera ematen du, kate-transferentzia erreakzioak eragin ditzake. LDPE, HDPE adibideak.

  • Abantailak: Egokia polimeroa soluzioan erabili behar bada, T kontrol errazagoa (likatasun txikia eta Rp handia).
  • Desabantailak: Polimeroa lehortu
...
Jarraitu irakurtzen "Polimerizazio Motak: Bulk, Soluzio, Suspentsio eta Katearen Kontrolak" »

Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea eta Baliabideak

Magisteritza3,03 KB

Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea

Hezkuntza-administrazioak ziurtatuko du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, ahal denean, gela arruntetan eskolatuko direla. Behar-beharrezkoa denean baino ez dira ikastetxe arruntetako heziketa bereziko geletan edo gela egonkorretan eskolatuko. Ezinbestekoa denean, heziketa bereziko ikastetxeetan emango zaie heziketa ikasle horiei.

Horretarako, hezkuntza-administrazioak ikasle horiek eskolatzeko irizpideak ezarriko ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila eta etapetan.

Eskolaratze modalitateak:

  • Gela Arrunta
  • Gela Egonkorra (Bereziko Gela)
  • Ikastetxe Berezia

Baliabide Material eta Giza Baliabideak Dekretuan

Baliabide Materialen Hornidura

Hezkuntza, Unibertsitate...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Premia Bereziko Ikasleen Eskolaratzea eta Baliabideak" »

Joan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga: Bi poetak

Erlijioa2,53 KB

Hegoaldeko beste bi

Joan Mari Lekuona, gipuzkoarra, eta Bitoriano Gandiaga, bizkaitarra, ditugu kasu honetan. Ezaugarri batzuk komunean dituzte: adin bertsukoak dira, gerra mutikotan bizi izan dira, gerra amaitu bezain laster seminariora joan ziren, gerraosteko latzean poesia erdi-ezkutuan landu zuten, eta urte askoan elizgizon, irakasle eta euskaltzale gisa aritu ziren.

Joan Mari Lekuona (1927–2005)

Joan Mari Lekuona Oiartzunen jaio zen 1927an, eta han hil zen 2005ean. Manuel Lekuona, idazle eta ikertzailearen iloba, zen, eta berarengandik jaso zuen poesiarako grina.

1973an, Muga beroak izeneko poema-bilduma argitaratu zuen. Bildumak hiru zati ondo bereizitako ditu:

  • Zazpi poema — gaztaroko poemen hautaketa.
  • Mindura gaur — 1966 aldera sortua;
...
Jarraitu irakurtzen "Joan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga: Bi poetak" »

Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

Geografia2,04 KB

Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

A) Isurialde Atlantikoa

Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak, eta Arabako iparraldeko zenbait haran hartzen ditu. Ibaiak itsasoraino distantzia gutxira jaisten dira.

Ibai nagusiak

  • Luzeak: Nerbioi, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa.
  • Laburrak: Butroi, Oka, Lea, Artibai, Urumea eta Oiartzun.

Malda handia dutenez, higadura indar handia dute. Ibai sarea hegoalde-iparralde norabidean doa, itsasoarekiko perpendikularrean. Oso emaritsuak dira, euri erregimen ozeanikoarekin. Ur altuak plubiositate garaian eta ur baxuak udan, baina ur-goraldi edo agorraldi handirik gabe.

B) Isurialde Mediterraneoa

Isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Ebro da ibai nagusia.

Erregimenak

Elur Erregimena

...
Jarraitu irakurtzen "Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa" »

Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Ezagutzaren Bideak

Filosofia eta etika3,67 KB

Platonen Ideien Teoria: Dualismo Ontologikoa

Platonek errealitatearen azalpen dualista batean oinarritu zuen bere filosofia, bi mundu bereiziz: Ideien Mundua eta Gauzen Mundua. Horiek dira errealitatearen bi maila ontologikoak, baina ez daude maila berean, mundu desberdinetan baizik.

Batetik, Parmenidesen eraginez, adimenak aurkitzen duen izatea ideiei dagokie, eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Betierekoak
  • Aldaezinak
  • Perfektuak

Bestetik, Heraklitoren pentsamenduari jarraikiz, gauzek honako ezaugarriak dituzte:

  • Askotarikoak
  • Aldakorrak
  • Mugatuak

Platonen ustez, bi mundu hauetatik benetan erreala Mundu Adigarria (Ideiena) da. Mundu Sentikorrak (Gauzena) maila apalagoa du, bertako objektu guztiak ideien kopia inperfektuak baino ez baitira.

Ideien Hierarkia eta

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ideien Teoria eta Ezagutzaren Bideak" »

Surrealismoa: Arte Modernoaren Mugimendua

Arteak eta humanitateak2,24 KB

Surrealismoa

Surrealismoa 1920ko hamarkadan sortutako arte modernoaren mugimendua da. André Breton izan zen bultzatzaile nagusia, eta Paris izan zuen erdenetzat, nahiz eta mundu osoan zabaldu zen. Mugimendua batik bat margolaritza, zinema, literatura eta musika arloetan burutu zen, eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen.

Automatismo psikikoaren bidez, ordu arteko gizarte moldeak eta arte eta kultura balioak irauli nahi zituen, eta XX. mendeko artean eta pentsaeran eragin handia izan zuen. Surrealismoaren jarraitzaleei eta horiek egindako lanei surrealista deritze.

Surrealismoaren Jarraitzaileak

Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, hauek ditugu:

  • Louis Aragon
  • Man Ray
  • Tristan Tzara
  • Paul Klee
  • Giorgio de Chirico
  • Salvador
...
Jarraitu irakurtzen "Surrealismoa: Arte Modernoaren Mugimendua" »

Etika, Askatasuna eta Teoria Moral Nagusiak: Galderak eta Erantzunak

Filosofia eta etika11,5 KB

1. Zertaz arduratzen da etika?

Etika besteen eta gure ekintzak epaitzeko gaitasuna da. Gure ekintzen atzean dauden irizpideak hartzen ditu kontuan. Filosofia betidanik arduratu izan da judizio moralak egiteko oinarriak ikertzeaz. Eta etika da horretaz arduratzen den filosofia-adarra.

2. Zergatik da gizakia erantzule Erich Frommen ustez?

Frommek dio gizakiak gure ekintzen erantzuleak garela, ez animalien moduan. Gizakiak irekiak gara, eta pertsona bakoitzak erantzun edo erabaki desberdinak hartzen ditu arazo berdinaren aurrean. Gizakiak askeak garelako egiten dugu gure burua, hau da, jokaera baten aurrean erabakiak hartzen ditugu. Sartre-k esan zuen: “Gizakiak kondenatuta gaude erabakiak hartzera”.

3. Zer da askatasuna?

Askatasuna zenbait aukeren...

Jarraitu irakurtzen "Etika, Askatasuna eta Teoria Moral Nagusiak: Galderak eta Erantzunak" »

Atenastar Demokrazia eta Moderno Politikaren Sorrera

Filosofia eta etika4 KB

ESTATUARI BURUZKO IKUSMOLDEAK

Makiavelorekin agertzen hasi baina Antzinarotik erabili da.

DEMOKRAZIAREN JATORRIA

Solon eta Klistenesen erreformek ekarri zuten hasiera Atenasen K.A. V.mendean eta indarrean 322.urtera arte. ATENASTAR DEMOKRAZIAREN EZAUGARRIAK: 1.Demokrazia zuzena: herritarrek bitartekaririk eta ordezkaririk gabe parte hartzen zuten legegintzan eta gobernuan. 2,Herritarren laurdenak bakarrik zuten eskubidea demokrazian parte hartzeko, emakumeak, atzerritarrak eta esklaboak ez.SOFISTAK= Erretorikako maisuak, jendaurrean hitz egiteko artea irakasten zuten, erlatibismotik eta konbentzionalismotik abiatuta. Oratoriako gaitasuna erabakigarria zen atenastar demokrazian, hitzaren erabileran oinarrituta baitzegoen, horregatik izan zuten...

Jarraitu irakurtzen "Atenastar Demokrazia eta Moderno Politikaren Sorrera" »

Hirien Egitura Historikoa: Alde Zaharretik Periferiara

Geografia3,84 KB

Hirien Egitura eta Bilakaera Historikoa

1. Alde Zaharra (Industria aurreko hiria)

Ezaugarri nagusiak

  • Garaia: Hirien jatorritik XIX. mendearen erdira arte garatua.
  • Planoa: Orokorrean irregularra da, kale estu eta bihurriekin.
  • Hiri-bilbea: Trinkoa eta itxia, gehienetan defentsarako harresiz inguratua.
  • Eraikinak: Familia bakarreko eta altuera txikiko etxebizitzak ziren nagusi.
  • Lurzoruaren erabilera: Multifuntzionala zen, etxebizitzak, dendak eta artisau-lantegiak nahasten baitziren.
  • Gizarte-egitura: Talde desberdinak bizi ziren batera, baina hierarkia soziala nabarmena zen (erdigunean talde pribilegiatuak, eta kanpoaldean langileak edo gutxiengoak, adibidez, juduen auzoak).

Ekarpen historikoak

  • Hiri erromatarra: Plano erregularraren oinarria.
  • Erdi Aroko hiri
...
Jarraitu irakurtzen "Hirien Egitura Historikoa: Alde Zaharretik Periferiara" »