Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Komunikazioaren eta Adierazpen Askatasunaren Historia Modernoa

Historia47,05 KB

1. Gaia: Zibilizazio Modernoko Testuak

Sarrera

XVIII. eta XIX. mendeetan, herrialde ezberdinetan, sistema liberalak sistema absolutistei gailentzen joan zitzaizkien, eta sistema berriari zegozkion ideiek indarra hartu zuten, besteak beste, adierazpen askatasunak. Ideia ilustratu hauek hedatzen eta gailentzen ziren neurrian hasi ziren Antzinako Erregimeneko eredua bidegabe bezala ikusten.

Prozesu hau erakusteko, garai hartan herrialde ezberdinetan idatzitako testu ezberdinak erabiliko ditut, herritarren eskubide eta betebeharren zehaztapenak biltzen dituztenak, adierazpen askatasunaren inguruko eskubideak tarteko, tokian toki. Nabarmentzekoak dira hauetan aipatzen diren komunikazioaren inguruko eskubideak, aurrerago zehaztuko den moduan: prentsa...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazioaren eta Adierazpen Askatasunaren Historia Modernoa" »

1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa

Historia4,27 KB

1876ko uztailaren 21eko legea
Aurrean dugun testua juridikoa da, 1876ko uztailaren 21ean atera zen Madrilgo Aldizkari Ofizialean (Gaceta de Madrid). Idazlea Antonio Cánovas del Castillo da, nahiz eta erregeak sinatzen duena. Lege bat den heinean, testu publikoa da, herriari jakinarazi behar baitzaio. Lege hau atera zenean, II. Karlistaldia bukatuta zegoen jada, eta karlistek galdu zuten hura. Lege honekin, foruak bertan behera geratu ziren betirako.
Legea bost parrafoz banaturik dago:

Parrafoak

  1. 1. parrafoa: garaian kokatzen du testua. Alfontso XII.aren garaia da eta erregeak Gorteen agindua zabaltzen du.
  2. 1. artikulua: foruak bukatu direla ikusten da “nazioko gainerako biztanleei bezalaxe”.
  3. 2. eta 3. artikuluak: gauza bera ikus daiteke soldadutzaz
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Uztailaren 21eko Legea: Foruen Abolizioa" »

Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)

Historia2,99 KB

Lehen Gerra Karlista

Lehen Gerra Karlista ohituraren eta liberalismoaren arteko gatazka izan zen. Bi bando nagusi zeuden:

  • Ejertzito isabelinoa: Gobernuaren armada zen eta, beraz, baliabide asko zituen.
  • Ejertzito karlista: Prestakuntza gutxikoa eta kopuruz txikiagoa zen.

Maria Kristina erreginordeak bere alabaren, Isabelen, eskubideak defendatu behar zituen, eta horretarako liberalen laguntza ezinbestekoa zuen.

Gerraren Hasiera eta Lehen Fasea (1833-1835)

1833ko urriaren 1ean, On Karlosek Abrantesko Manifestua aldarrikatu zuen, bere burua Espainiako errege izendatuz. Honek Lehen Gerra Karlistari hasiera eman zion. Gerrak hiru fase nagusi izan zituen.

Lehenengo fasea 1833an hasi zen, eta bertako protagonista nagusia Tomas Zumalakarregi izan zen, karlisten...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Gerra Karlista Euskal Herrian (1833-1840)" »

Giza Jokabidea: Motibazioa, Emozioak eta Defentsa Mekanismoak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Motibazioa, Emozioak eta Sentimenduak

Motibazioa behar batek eragiten duen eta behar hori asetzeko bultzatzen gaituen indarra edo zirikatzea da. Bi osagai nagusi ditu: oinarrizko energia edo irrika, eta lortu nahi den helburua. Askotan, motibazioa beharrarekin nahasten da, motibazioa beharretan oinarritzen delako.

Motibazioaren osagaiak eta beharrak

  • Bulkada: Oinarrizko behar fisiologiko batzuei dagokie.
  • Beharrak: Transzendentzia, autoerrealizazioa, estimua, afektua eta kidetasuna, segurtasuna, behar biologikoak.

Emozioak eta Sentimenduak

Giza esperientziaren funtsezko atalak dira, baina ezaugarri desberdinak dituzte:

  • Emozioak: Bat-batean agertzen diren egoera afektiboak dira eta normalean ez dute asko irauten.
  • Sentimenduak: Egoera afektibo konplexuagoak
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Jokabidea: Motibazioa, Emozioak eta Defentsa Mekanismoak" »

Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)

Historia2,78 KB

Italia: bateratze-prozesua (1849–1870)

1. fasea (1849–1860)

Vittorio Emanuele II.a Piemonteko erregea izan zen eta prozesua zuzendu zuen Cavourren laguntzarekin. Frantziarekin bat egin zuten Austriaren aurka, Austriak Italiaren iparraldearen zati handi bat menpean baitzuen. Austriak porrot egin zuen; Lombardiako lurralde batzuk soilik jaso ziren. Parma, Modena eta Romagna Piemonteri atxiki zizkieten erreferendum baten ondoren. Italiako parlamentua sortu zen.

2. fasea (1860–1865)

Sizilian sartzeko kanpaina egin zen. Cavourrek Garibaldi nazionalistaren laguntza baliatu zuen. Cavourrek egoeraz baliatuta Siziliara bidali zituen mila "atorra gorri" (atorra gorriak), Garibaldi buru zutela.

3. fasea (1865–1870)

Prusiaren eta Italiaren jardunek Austriaren

...

Jarraitu irakurtzen "Italia eta Alemania: Bateratze-faseak (XIX. mendea)" »

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia

Historia2,5 KB

1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutua

Indalecio Prieto sozialistak idatzi zuen testu hau 1936ko urriaren 4an; beraz, lehen mailako iturria dela esan dezakegu. Bi aldiz argitaratu zen: lehenengoz, Gaceta de Madrid aldizkarian, eta geroago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren lehenengo alea izan zen.

Testuaren Izaera eta Helburua

Testu motari dagokionez, juridikoa dela antzematen da. Agertzen diren artikuluetan, Diputatuen Kongresuak eginiko legeak azaltzen dira; beraz, adierazpen politiko baten modukoa ere bada. Testua Espainiako Gorteei eta Euskal Herriko biztanleei zuzenduta dago, euskal probintziek izango duten autonomia azaltzen baitu.

Estatutuaren Ideia Nagusiak

Testu honen puntu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Lurraldetasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren Analisia" »

Barrokoaren Musika Europan: Purcell, Handel eta Lully

Musika2,83 KB

Ingalaterra: Henry Purcell

Henry Purcellen musikak atzerriko eraginak zituen; hori apaindura ugarietan eta alaitasunean ikusten da. Bere opera-lanen artean, Dido eta Eneas da garrantzitsuena. Purcellek gailurrera eraman zuen Ingalaterrako ohiko forma bat: Anthem-a. Anthema Ingalaterrako eliza-liturgiako musika da. Latinez edo ingelesez kantatzen zen; hasieran polifonikoa izan zen, baina azkenean Barrokoaren bertikaltasuna hartu zuen.

Alemania: Georg Friedrich Handel

Handelen ezaugarri nagusiak:

  • Koruetako musikaren egile handia izan zen.
  • Maisutasun itzelez landu zuen Barrokoaren kontrastea (indarra, tinbrea, abiadura).
  • Beraren kontrapuntuak garrantzi txikiagoa zeukan, eta horrexek bereizten zuen Bachen estilotik.
  • Handelen musika irekia eta gortekoa
...
Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Musika Europan: Purcell, Handel eta Lully" »

Materialismo historikoa: Egitura eta Klase-borroka

Filosofia eta etika2,61 KB

Egitura ekonomikoa eta gainegitura

Marxek ez zuen inoiz esan munduan existitzen den guztia materia hutsa denik. Inoiz ez zuen ukatu adimena, espiritua edo kontzientziaren existentzia. Materialismo marxista ez da ukazio horretan oinarritzen, baizik eta produkzioa, zabalketa, trukea eta ondasun-kontsumoa —gizakien behar oinarrizkoenak bete behar dituztenak— gizakiek beren mentalitatea garatzeko, legeak egiteko eta gizartea gobernatzeko oinarri direla aldarrikatzean.

Gertakari historikoak erabakitzen dituztenak ez dira ez politikako pertsonaia handiak, ez espiritua, ezta jainko kristaua ere; izatez, edozein antolakuntza sozialen oinarria produkzioa da, eta horren bidez azaltzen da historia osoa.

Marxen iritziz, gainegitura —hots, ideia, sinesmen,...

Jarraitu irakurtzen "Materialismo historikoa: Egitura eta Klase-borroka" »

Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak

Historia2,68 KB

Antzinako Erregimena

Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) Europan izandako erregimen motari 1970eko iraultzaileek emandako izena. Oinarriak: iraupenezko nekazaritza, estamentu gizartea eta monarkia absolutua.

Gremioak

Erdi Arotik XVIII. mendeko bigarren erdialdera arte. Eskulangileen elkarteak, hirietako manufaktura-jarduerak kontrolatzen zituzten Europako herrialde gehienetan.

Domestic System

Europaren erdialdean XVII. mendetik aurrera, etxean lan egiteko sistema hau garatu zen, gremioen arautzeri ihes egiteko.

Konpainia Pribilejiodun Handiak

Europan, XVII. mendean monopolioak gobernuek babestutako konpainia handi horiek kontrolatzen zituzten. Probintzia Batuetako konpainia izan zen nabarmenduena XVII. mendean.

Estamentu Gizartea

Europan, Antzinako Erregimenean...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena: Kontzeptuak eta Definizioak" »

Federico Echevarria: Protekzionismoaren Defentsa (1893)

Historia2,69 KB

Testuaren Izaera eta Testuingurua

Aztergai dugun testua lehen mailako testu historikoa da. Testu narratiboa da, protekzionismoaren aldeko hitzaldi edo diskurtso bat baita. Edukiari dagokionez, politikoa eta ekonomikoa da.

Datu Nagusiak

  • Egilea: Federico Echevarria, Bilboko enpresari industrial handia.
  • Hartzailea: Mitina entzun edo ondoren irakur zezakeen orori zuzendua, baina bereziki gobernuan zegoen Alderdi Liberalari.
  • Data: 1893ko abenduaren 9a.

Testuinguru Historikoa

Mitina Berrezarkuntza Garaian eman zen, Maria Kristinaren Erregeordetzan (1885-1902), Sagastaren gobernupean. Mitin honek Espainiako gobernuak neurri protekzionistak mantentzea bilatzen zuen.

Gai Nagusia eta Edukiaren Analisia

Testuaren gai nagusia Bizkaiko industria gizonek egiten duten...

Jarraitu irakurtzen "Federico Echevarria: Protekzionismoaren Defentsa (1893)" »