Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa
Euskadiko Ibaiak: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa
A) Isurialde Atlantikoa
Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde gehienak, eta Arabako iparraldeko zenbait haran hartzen ditu. Ibaiak itsasoraino distantzia gutxira jaisten dira.
Ibai nagusiak
- Luzeak: Nerbioi, Deba, Urola, Oria eta Bidasoa.
- Laburrak: Butroi, Oka, Lea, Artibai, Urumea eta Oiartzun.
Malda handia dutenez, higadura indar handia dute. Ibai sarea hegoalde-iparralde norabidean doa, itsasoarekiko perpendikularrean. Oso emaritsuak dira, euri erregimen ozeanikoarekin. Ur altuak plubiositate garaian eta ur baxuak udan, baina ur-goraldi edo agorraldi handirik gabe.
B) Isurialde Mediterraneoa
Isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Ebro da ibai nagusia.
Erregimenak
Elur Erregimena (2500m)
Goi mendietako ibaien emaria elur prezipitazioek zehazten dute. Emari gehiena udaberri amaieran (ekaina), izotza urtzen denean. Agorraldiak neguan, prezipitazioa elur edo izotz forman dagoenean.
Erregimen Mistoa (Mendi Ertainak)
Nibopluviala (2000-2500m)
Emari gehiena udaberri erdialdean (maiatza), elurra lehenago urtzen delako. Euri prezipitazio ugariena udazkenean. Neguko agorraldia udakoa baino laburragoa.
Plubionivala (1600-2000m)
Ez dago agorraldirik neguan, elurra ez delako gelditzen. Udako agorraldia udazken hasierara arte.
Euri Erregimena
Ozeanikoa
Galiziako isurialdeko ibaiak. Ur goraldiak neguan, agorraldiak udan. Emaria ez da asko murrizten.
Mediterraneo Kontinentala
Penintsula barneko ibaiak. Bi maximo: otsailean-martxoan eta udazkenean. Udako agorraldia luzea eta intentsoa.
Mediterraneoa
Levanteko kostaldeko ibaiak. Hiruzpalau maximo intentso. Emariaren irregulartasuna areagotu daiteke kareharrizko eremuetan.
Subtropikala
Hegoaldeko ibaiak (Extremadura eta Guadalquivir). Ur goraldi bizia neguan eta agorraldi luzeak.