Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

EAEko Hiri Hierarkia: Sistema Polinuklearra

Geografia2,8 KB

Ondoren agertzen den informazio iturri geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko hiri hierarkia mapa bat da. Mapa honen datuak 2006koak dira eta tamaina eta kolore desberdineko ikur borobilen bidez lurraldeko biztanle gune desberdinak agertzen dira, biztanleak milaka zenbatuta.

Legendaren arabera, bost gune hierarkiko ikusiko dira mapan:

  • 5 eta 10 mila biztanle bitartekoak
  • 10 eta 25 milakoak
  • 25 eta 50 milakoak
  • 50 eta 100 mila bitartekoak
  • Eta azkenik, handienak, 100 eta 355 mila biztanle bitarteko inguruak

Lehenengo hiru ikurrek (5.000-50.000 biztanle) herri ertainak adieraziko dituzte eta azkeneko biek (50.000-355.000 biztanle) udalerri handiak. Legendan agertzen ez diren 5.000 biztanle baino gutxiagoko guneak, herri txikiak izango dira. Hau kontuan...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Hiri Hierarkia: Sistema Polinuklearra" »

Arte gotikoaren ezaugarriak

Arteak eta humanitateak3,45 KB

GOTIKOA

-Gotiko hitza arkitekturarako Erabiltzen hasi zen eta estiloaren ezaugarriak hortxe nabarmentzen dira gehien. Katedrala gertatu zen arkitektura berriaren eeraikin-eredu.

- Arkitektura gotikoaren oinarrizko elementuak bi Dira: arku apuntatua edo ojiba-arkua (Erdi-puntuko arkua erromanikoan) eta Ojiba-ganga edo gurutze ganga (“bóveda de crucería”).

- Aipatutako elementu hauetatik kanpo, Ezberdintasun estetikoa da, berarekin gotikoa gehienbat sustraitzen duena. Hauen artean aipagarriena bertikaltasuna edo goruntz eramaten gaituen inpulsoa izango zen.

-Katedral bakoitzak bere Ezaugarriak ditu, baina gehienek errespetatu egiten dute arte erromanikoaren Garaian erabilitako espazio-banaketa: nabe nagusia eta transeptua, korua Deanbulatorioarekin...

Jarraitu irakurtzen "Arte gotikoaren ezaugarriak" »

Euskal Olerkia XIX. Mendean: Erromantizismoaren Eragina

Hizkuntza eta literatura3,47 KB

Olerkiaren Definizioa eta Helburuak

Olerkia hizkuntzaren erabilera berezia da, edertasunaren bila dabilena. Helburuak hauek izan daitezke: hizkuntza beraren aldezpena, erlijioaren isuria, edo politikaren eragina. Arloak, berriz, gizakiak bizi dituen sentipen eta emozio guztiak dira, hala nola:

  • Maitasuna
  • Protesta
  • Jainkoa
  • Jolasa
  • Lana
  • Gertakari historikoak
  • Mitologia
  • Kritika
  • Herria
  • Euskara
  • Abertzaletasuna

Herriaren historiak berak markatzen du garai bakoitzean zein diren jendearen sentipenak. Olerkiaren inguru jakin batean bizi gara, bai lekuari eta bai sasoiari dagokienez, eta koordenatu horiek baldintzatzen dute askotan haren emaitza.

Adibidez, XVI. mendeko elizgizonek egindako olerkietan, erlijiozko sentimenduak ziren nagusi. XIX. mendean, Foruak indarrez...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Olerkia XIX. Mendean: Erromantizismoaren Eragina" »

Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian

Kimika2,49 KB

Disoluzioak

Hainbat molekularen nahaste homogeneoa da. Gutxienez bi osagai ditu:

  • Disolbatzailea (gehienetan ura).
  • Solutua, hots, disolbatzen den substantzia.

Disoluzioan, partikulak ezin dira begi hutsez ez mikroskopioz bereizi, eta ez dute argia barreiatzen. Bizidunetan, gatz mineralak eta molekula organiko txikiak (monosakaridoak, aminoazidoak, etab.) disoluzioan agertu ohi dira.

Dispertsio Koloidalak

Dispertsio koloidalean edo koloidean, solutua ez da disolbagarria, baina partikulak gai dira inguru osoan modu homogeneoan barreiatzeko, zenbait egunetan ez sedimentatzeko eta edozein iragazkitatik pasatzeko. Disoluzioen antza dute, baina argia barreiatzeko gaitasuna dute, argipean nolabaiteko uhertasuna azalduz. Izaki bizidunen molekula organiko...

Jarraitu irakurtzen "Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian" »

Antzerkia Etrurian eta Erroman: Eragina eta Komedia

Latina2,36 KB

Antzerkia Etrurian eta Erroman: Greziako eragina

Erroman, antzerkiak eragin handia izan zuen Greziako antzerkiak. Grezian, tragedia eta komedia txapelketak egiten ziren (3 tragedia + komedia 1). Eskilo, Sofokles eta Euripides (K.a. VI-V) eta Aristofanes (K.a. V-IV) eta Menandro (K.a. IV-III) izan ziren antzerkigile garrantzitsuak.

Antzerkia Erroman

Erromatar literaturan hasieratik aurkituko dugu antzerkia. L. Andronikok, Erromako lehen idazleak (K.a. III), greziar antzerki asko itzuli zituen antzerkiaren oinarria hartzeko. Tragedia eta komedia itzuli zituen, baina erromatar berezko generoa komedia izan zen.

Erromatar komedia

Komediaren generoa Greziatik hartu zen. Tragedian gaiak eta pertsonaiak jasoak ziren, eta komedian, berriz, hurbilagoak, eguneroko...

Jarraitu irakurtzen "Antzerkia Etrurian eta Erroman: Eragina eta Komedia" »

Euskal Herriko Erliebe Geologikoa: Granitoa eta Kareharria

Geologia2,6 KB

Granitoa: Arrailduren eta Hausturen Eragina

Altitudearen Araberako Formak

Goi Mendietan: Izozte-Urtze Zikloa

Ura harrien hausturetatik iragazten da, eta, izoztean, bolumena handitu eta harriak apurtzen ditu. Horren ondorioz, gandor zorrotzak eta zatiak mendien oinean pilatzen dira.

Garaiera Txikiko Inguruetan: Domo Granitikoak

Granitoa apurka-apurka disgregatu egiten da, eta domo izeneko forma ondulatu eta biribilduak dituen paisaia sortzen da.

Granitozko Formazio Espezifikoak

  • Arraildurak perpendikularrak badira, bolak sortzen dira; horiek bata bestearen gainean pila daitezke, berrocal izenekoak osatuz. Horietan, tor izenekoak (bolen pilaketak) eta harri zaldunak ohikoak dira.
  • Kaos Granitikoa: Beste batzuetan, bolak mendien hegaletan edo oinean modu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Erliebe Geologikoa: Granitoa eta Kareharria" »

Lirika eta Poesia: Esanahia, Hizkera eta Baliabideak Euskaraz

Latina3,38 KB

Lirika eta Poesia: Oinarrizko Kontzeptuak

Lirika literatura-genero nagusia da, narratibarekin eta dramatikarekin batera. Edukiari begira, poesiak ez du bat-bateko identifikazioa ahalbidetzen. Barne-mundu abstraktua adierazten duen generoa da, eta, beraz, aditzak urri eta izenak ugari izaten dira. Poemetan une bat jasotzen da, ideia, sentimendu edo sentipen bat. Batzuetan neurtitzetan idatzita dago, eta errima ere izan dezake.

Poesiaren Esanahia eta Interpretazioa

Poema guztiak maila sinbolikoan interpretatu behar izaten dira. Poemak ematen digun informaziotik abiatuta, gure esperientzia eta sentimenduak baliatuz osatu behar dugu mezua. Poemak ez du guztia argitzen. Irakurlearen lana izango da poemaren batasuna eta esanahia ematea.

Hizkera Poetikoa

...
Jarraitu irakurtzen "Lirika eta Poesia: Esanahia, Hizkera eta Baliabideak Euskaraz" »

Euskal Poesiaren Urrezko Aroa (1954-1975)

Hizkuntza eta literatura2,89 KB

Poesiaren bilakaera (1954-1975)

Liburuez gain, EGAN eta Euzko-Gogoa aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekuak, baita Olerti aldizkaria ere. Kantari berrien bitartez, olerkari zahar eta garaikideen poemek entzute zabala lortu zuten.

Aita Onaindia suspertzaile

Santi Onaindia karmeldarrak bi argitalpen gauzatu zituen: Milla euskal olerki eder antologia eta Olerti poesia aldizkaria. Lehena lan erraldoia izan zen, ordura arteko poesia bildumarik osatuena. Olerti aldizkariak plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei: Joan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Mikel Lasa eta Joxe Azurmendi.

Iparraldeko bi poeta

Iratzeder beneditarrak prosazko lanak idatzi bazituen ere, poesiara jo zuen. Biziaren olerkia da bere lanik ezagunena....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Urrezko Aroa (1954-1975)" »

Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa eta Entalpia

Kimika2,57 KB

1. Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa / Barne Energia

Barne energia (U): Sistema termodinamiko batek une batean duen energia guztien batura da.

Balio hau ezin da neurtu, baina aldaketak (ΔU) zehaztu daitezke. Energiaren kontserbazio-printzipioa kontuan izanik, ondorengo printzipioa definitzen da:

Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa:

Sistema baten barne-energiaren aldaketa, sistemaren eta ingurunearen artean trukatutako beroaren (Q) eta sistemak egindako edo sistemaren gainean egindako lanaren (W) batura da.

ΔU = Q + W

ΔU = U - Uo (erreakzio batean: ΔU = Σ U produktuak - Σ U erreaktiboak)

  • ΔU > 0: Erreakzio endotermikoa
  • ΔU < 0: Erreakzio exotermikoa

Sistema baten barne-energiaren aldaketa kuantitatiboki determinatzeko, aldagai bakoitzari...

Jarraitu irakurtzen "Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa eta Entalpia" »

Fronte Popularraren Programa (1936): Ezkerraren Batasuna

Historia2,72 KB

Fronte Popularraren Programa (1936-01-16)

1936ko urtarrilaren 16an idatzitako testu honek ezkerreko alderdien arteko koalizio bati buruz dihardu, urte horretako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko adostutako zenbait alderdi adierazten baititu. Maila nagusiko testu bat da, El Socialista aldizkarian argitaratua, Madrilen. Adierazpen politiko bat da, juridikoa dela ere esan daiteke, izan ere, Fronte Popularraren ezkerreko alderdien koalizioaren oinarriak finkatzen ditu. Espainiako gizarte osoari zuzendutako testua da, haien programa aurkezten baitute 1936ko otsailean egingo ziren hauteskundeetarako.

Koalizioaren Helburua eta Programa

Testuan agertzen den ideia nagusia koalizioan aurkezten diren partidu politikoek adierazi nahi dutena da: ezkerraren

...
Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularraren Programa (1936): Ezkerraren Batasuna" »