Surrealismoa: Arte Modernoaren Mugimendua

Arteak eta humanitateak2,24 KB

Surrealismoa

Surrealismoa 1920ko hamarkadan sortutako arte modernoaren mugimendua da. André Breton izan zen bultzatzaile nagusia, eta Paris izan zuen erdenetzat, nahiz eta mundu osoan zabaldu zen. Mugimendua batik bat margolaritza, zinema, literatura eta musika arloetan burutu zen, eta aurreko hamarkadetan garatutako kubismoa ordezkatu zuen.

Automatismo psikikoaren bidez, ordu arteko gizarte moldeak eta arte eta kultura balioak irauli nahi zituen, eta XX. mendeko artean eta pentsaeran eragin handia izan zuen. Surrealismoaren jarraitzaleei eta horiek egindako lanei surrealista deritze.

Surrealismoaren Jarraitzaileak

Lehenengo urteetan bat egin zuten artisten artean, hauek ditugu:

  • Louis Aragon
  • Man Ray
  • Tristan Tzara
  • Paul Klee
  • Giorgio de Chirico
  • Salvador Dalí
  • Joan Miró
  • Luis Buñuel
  • René Magritte
  • Max Ernst

Marcel Duchamp eta Frida Kahlo, besteak beste, surrealismotik gertu ibili ziren, ofizialki bat egin ez bazuten ere.

Surrealismoaren Ezaugarriak

Surrealismoak zenbait ezaugarri ditu:

  • Psikoanalisiaren eragin handia izan zuen.
  • Irudiak konplexuak dira, errakorrak, ametsetakoak bezala.
  • Errealistak izan daitezke, baina beti estilo irrazional, ez ustezko batekin, ametsetako fantasiak deskribatuz.
  • Mugimendu hauen eragina jaso zuen: Sinbolismoa, Giorgio de Chiricoren pintura metafisikoa eta Dadaismoa.
  • Batzuk nahiko figuratiboak ziren, baina haietako batzuk estilo abstraktuagoa zuten.
  • Kasu hauetan teknika espontaneoak aurkitu zituzten, prozedura psikoterapeutikoaren arabera modelatuak, elkartze askea erabiliz kontzientziako kontrola ezabatzeko modu bat bezala eta pentsaera inkontzientea erabiliz, gorpu eskisitu baten bezala.

Surrealismoaren Teknikak

Surrealismoak Dadaismoaren ereduari jarraitzen dio, bai argazkilaritzako prozedurak erabiltzerakoan, baita tresna haien erabilera normaletik kanpo jarriz ere. Era berean, teknika tradizionalak erabiliak izan ziren irudimeneko irudiak plasmatzeko baliagarriak direlako.

Deskargatu

PDF Word HTML