Atenastar Demokrazia eta Moderno Politikaren Sorrera
ESTATUARI BURUZKO IKUSMOLDEAK
Makiavelorekin agertzen hasi baina Antzinarotik erabili da.
DEMOKRAZIAREN JATORRIA
Solon eta Klistenesen erreformek ekarri zuten hasiera Atenasen K.A. V.mendean eta indarrean 322.urtera arte. ATENASTAR DEMOKRAZIAREN EZAUGARRIAK: 1.Demokrazia zuzena: herritarrek bitartekaririk eta ordezkaririk gabe parte hartzen zuten legegintzan eta gobernuan. 2,Herritarren laurdenak bakarrik zuten eskubidea demokrazian parte hartzeko, emakumeak, atzerritarrak eta esklaboak ez.SOFISTAK= Erretorikako maisuak, jendaurrean hitz egiteko artea irakasten zuten, erlatibismotik eta konbentzionalismotik abiatuta. Oratoriako gaitasuna erabakigarria zen atenastar demokrazian, hitzaren erabileran oinarrituta baitzegoen, horregatik izan zuten garrantzia, nahiz eta ezin politikan zuzenean parte hartu atzerritarrak zirelako.
ZIENTZIA POLITIKO MODERNOAREN SORRERA
Makiavelo da aita, politikari erabateko independentzia eman ziolako. Lan nagusia PRINTZEA: bere ezagutza guztiak bildu zituen, boterea nola lortu eta nola mantendu azaltzeko. MAKIAVELOREN ONDORIOAK: 1.Estatua boterea eskuratzeko eta mantentzeko artea da. 2.printzeak ez du zorteaz fidatu behar 3.printzeak abilezia eta indarra helburuak lortzeko komeni zaion moduan erabiltzen jakin behar du.
PARLAMENTARISMOA
Herritarrek aukeratutako parlamentua arduratzen da legeak egin eta gobernuaren jarduna kontrolatzeaz. BOTERE BANAKETA John Lockek proposatua: 1Botere legegilea( Legeak sortzeaz arduratu. Guztiaren ongia behar du xedetzat eta guztientzat berdina izan behar du. Bozketa bidez hautatu. 2.Botere betearazlea= Botere legegileak egindako legeak betetzeaz arduratu, gobernuaren esku dago. 3.Botere federatiboa= Beste herrialdeekiko harremanez, merkataritzaz eta estatuaren segurtasunaz arduratzen da.
AZTERKETA MARXISTA
Teoria marxista liberanismoaren eta kapitalismoaren aurka jaio zen.Marxen ustez: 'historiaren eragilea klaseen arteko borroka da' honela, sistema ekonomikoak aldatzen dira klase zapalduak beraien egoeraz jabetu eta matxinatzean. Marxek gizakiaren alienazioa desagerrarazi nahi du, kapitalismoan, langileak bizirik irauteko ekoizpen.-indarra nagusiari saldu behar diolako gertatzen da alienazioa. Hortaz, langileak salgaiak ekoizten ditu baina bera ere salgai hutsa da sistemaren baitan. Marxismoaren arabera, kapitalismoa eta bere egitura ekonomiko osoa ordeztu behar dira. Marxek dio, kapitalismoaren barne-kontraesanen erortze sahiestezina ekarriko dute, gero eta jasangaitzagoak izango diren heinean.
KANT ETA BETOEREKO BAKEA
Betiereko bakea testua ez da utopia bat, egilearen asmoa ez zen utopia izatea baina nazioarteko politikaren historia eta gaur egungo egoera ikusita utopia dela dirudi. Lanaren helburua: gerra legez kanpokotzat joko duen esparru juridiko bat ezartzea. Lehen atala: atariko 6 artikulu, helburuak: armada iraunkorrak desagerraraztea, estatu batek beste bat erostea debekatzea eta gerran amarru desohoragarriak galaraztea. 2.atala: 3 artikulu. 1.Estatu orok osaera errepublikanoa izan behar du, eta errespetatu egin behar ditu askatasun printzipioa, legeari begirako berdintasun printzipioa. arau honen arabera 'herriak bere buruari buruz erabaki ezin duena subiranoak ere ez' 2.Jendeen zuzenbideak oinarritzat hartu behar du guztien eskubideak bermatuko dituen goi-legegile bati lotutako estatu libreen federazioa.3. Munduko hiritar eskubidea, inongo estatutan ez emateko etsaitasunezko tratua atzerritarrei.
EGUNGO IDEAL UTOPIKOAK= Bakezaletasuna: Gerrarik gabeko mundu baten itxaropena du eta etengabea izan da historian. - Ekologismoaren xedea da aurrerapen teknologikoek ingurumena hondatuko ez duten mundua lortzea.-Elkartasuna da arrazoi naturalengatik egoera zailetan dauden kausa edo pertsonei modu desinteresatuan laguntzea.- Eskubide eta aukera berdintasunaren nahia da gizaki orok bermatua izatea bizimodu aberats eta duinerako behar dituen baldintzak.