Platonen filosofia: zoriontasuna, estatuaren batasuna eta ideien teoria
1. Platonen Filosofiaren Oinarriak
1.1 Pasartearen Laburpena
Laburtu pasartea. Legeak Estatu osoaren zoriona lortzeko daude, ez bakarrik pertsona baten zoriona. Horretarako, bizikidetza bilatzen da, bakoitzak ahal duen moduan laguntza emanez.
1.2 Terminoen Azalpena
Azaldu azpimarratutako terminoak:
Zoriontasuna: Platonen iritziz, gizakiaren azken helburua zoriona lortzea da, arimaren ezaugarriekin jokatuz. Jakinduriaren eta plazeraren nahasketa orekatua izan behar da. Alde batetik, arima bakoitzak gaitasun bat bultzatzen du, eta arimaren multzoa era egokian erabiliz, arima osasuntsua egongo da. Bestetik, jakinduriarekin bertuteak eta onbideak bat datoz. Izan ere, inork ez du maltzurki jokatzen nahita; aukerek ekarriko dituzten ondorioak ez ezagutzeak