Platonen filosofia: zoriontasuna, estatuaren batasuna eta ideien teoria

Filosofia eta etika-n eguneratua2,38 KB

Laburpena

Dokumentuak Platonen filosofiaren oinarri nagusiak laburbiltzen ditu: zoriontasunaren eta bertutearen arteko lotura, estatuaren hiru talde eta arimaren hiru zatiak. Halaber, ideien teoria eta gizakiaren dualismo antropologikoa azaltzen ditu. Irakurleak ideia horiek bereizten eta Platonen pentsamenduaren funtsa ulertzen ikasiko du.

Funtsezko puntuak

  • Platonen arabera gizakiaren azken helburua zoriontasuna da, eta bertutearen ondorioa dela uste du.
  • Zoriontasuna jakinduriaren eta plazeraren nahasketa orekatua izan behar da.
  • Estatua hiru taldetan banatzen da: ekoizleak (irrikatzaileak), zaintzaileak (suminezkoak) eta gobernariak (arrazionalak).
  • Ideien teoriaren arabera benetako egia ideia absolutuetan dago, ez zentzumenetan.
  • Ideia nagusia Ongia da, ideia guztiak batzen dituena.
  • Platonek gizakia gorputzez eta arimaz osatua dagoela dio; gorputza hilkorra da eta arima hilezina.
  • Arimak hiru zati ditu: arrazionala, suminezkoa eta irrikatzailea.

Frogatu zeure burua

1. Platonen Filosofiaren Oinarriak

1.1 Pasartearen Laburpena

Laburtu pasartea. Legeak Estatu osoaren zoriona lortzeko daude, ez bakarrik pertsona baten zoriona. Horretarako, bizikidetza bilatzen da, bakoitzak ahal duen moduan laguntza emanez.

1.2 Terminoen Azalpena

Azaldu azpimarratutako terminoak:

  • Zoriontasuna: Platonen iritziz, gizakiaren azken helburua zoriona lortzea da, arimaren ezaugarriekin jokatuz. Jakinduriaren eta plazeraren nahasketa orekatua izan behar da. Alde batetik, arima bakoitzak gaitasun bat bultzatzen du, eta arimaren multzoa era egokian erabiliz, arima osasuntsua egongo da. Bestetik, jakinduriarekin bertuteak eta onbideak bat datoz. Izan ere, inork ez du maltzurki jokatzen nahita; aukerek ekarriko dituzten ondorioak ez ezagutzeak jokabide okerrak aukeratzera bultzatzen gaitu. Beraz, zoriontasuna bertutearen ondorioa da.

  • Estatuaren Batasuna: Hiru talde bereizten dira, hiru arimen arabera. Arima irrikatzaileentzat oinarrizko ondasunak ekoiztea izango zen haien lana, eta neurritasuna haien bertutea. Hiria zaintzea zaintzaileen lana da, eta sendotasuna dute bertute. Azkenik, arima arrazionala, estatuaren interes orokorra bilatuko du, eta bertutea zuhurtasuna izango litzateke, heziketa prozesu luze baten ostean.

2. Platonen Teoria Garrantzitsuak

2.1 Ideien Teoria

Platonen ideien teoria: Platonen ideia egia absolutua zen. Zentzumenek ez dute benetako mundua erakusten. Ideia garrantzitsuenak, estetikoak eta moralak, benetako ezagutzaren ezagugaiak dira. Ideia moralak, estetikoak, matematikoak eta gauzen ideiak batzen dituen ideia nagusia Ongia da. Ideiek hainbat ezaugarri dituzte: betierekoak, bakarrak, aldaezinak, arrazoiaren ezaugarriak, gauzen ezagutza, objektuen kausak.

2.2 Dualismo Antropologikoa

Platonek gizakiak bi osagai dituela esaten du, gorputza eta arima. Gorputza hilkorra da, arima hilezina da eta hiru zati ditu:

  • Arrazionala: gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen da, eta gurdi gidariak ordezkatzen du.

  • Suminezkoa: mendekua, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen den gogoa bideratzen du.

  • Irrikatzailea: irauteko sena, otorduen plazerra. Sabelean kokatzen da eta zaldi beltza da haren ordezkaria.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da Platonen ideien teoria?

Platonen ideien teoria arabera egia absolutua ideietan dago, ez zentzumenetan. Ideia estetikoak eta moralak benetako ezagutzaren ezagugaiak dira.

Zein dira arimaren hiru zatiak Platonen arabera?

Arima arrazionala, suminezkoa eta irrikatzailea dira. Arrazionala buruan kokatzen da, suminezkoa bularrean eta irrikatzailea sabelean.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Platonen arabera, zer da gizakiaren azken helburua?
2. Zein da Platonen ideien teoriaren arabera ideia nagusia?
3. Zer ordezkatzen du zaldi beltzak arimaren zatien artean?
4. Zein talde estatuan hiria zaintzeaz arduratzen da?
5. Zein da Platonen arabera gorputzaren eta arimaren arteko ezberdintasuna?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.