Batxilergoa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hezkuntza premia bereziak: ebaluazio psikopedagogikoa, erronkak eta arreta goiztiarra

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,4 KB

Ebaluazio Psikopedagogikoaren Prozesua

118/1998 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera, talde multidisziplinarrak arduratuko dira ebaluazio psikopedagogikoa (EP) egiteaz. Prozesuak bi urrats nagusi ditu:

  1. Bakarkako ebaluazioa: Ikaslearen egoera pertsonala, familiarra eta eskolarra hartzen dira kontuan.
  2. Diagnostikoa: Behin diagnostikoa eginda, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak informazioa luzatuko du, horretarako ezarritako inizialak eta kode bereziak erabiliz.

Ebaluazio Psikopedagogikoaren barnean, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan garrantzitsuak diren elementu desberdinen inguruko informazio-bilketa eta balorazioa sartzen dira. Honela, ikasleak garapen pertsonal eta akademiko egokia izateko izan ditzakeen beharrak atzematen dira, proposamen...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza premia bereziak: ebaluazio psikopedagogikoa, erronkak eta arreta goiztiarra" »

1876ko Foruak Aldatzeko Legea: Euskal probintzien foru araubidearen aldaketa

Historia-n eguneratua2,52 KB

1876 UZT 21 LEGEA: Foruak Aldatzeko Legea

Sarrera eta Testuinguru Juridikoa

Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfontso XII.a erregeak, Cánovasekin batera berretsitako legearen artikulu sorta da. Testua juridikoa eta publikoa da, Espainiar herritarrei eta bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago. Dokumentua Berrezarkuntzaren hasieran, Alfontso XII.aren erregealdian, azken Karlistaldia amaitu zenean kokatzen da. Helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak aldatzea da.

1876ko Legearen Eduki Nagusiak

Testuaren azterketari dagokionez, lege honek Euskal Probintzietako biztanleei bi betebehar nagusi ezartzen dizkie, Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe (1. art.):

  • Gizonezko kupoa aurkeztera edo
...
Jarraitu irakurtzen "1876ko Foruak Aldatzeko Legea: Euskal probintzien foru araubidearen aldaketa" »

Kimika modernoaren oinarriak: legeak, gasen legeak eta nahasteak

Kimika-n eguneratua4,95 KB

Kimika Modernoaren Oinarriak eta Legeak

Kimika modernoa XVIII. mendearen amaieran hasi zen, funtsezko lege batzuen ezarpenarekin:

Masa Kontserbazioaren Legea (Lavoisier)

Erreakzio kimiko batean, sistema itxi batean, hasierako masa eta bukaerako masa berdinak dira (erreaktiboen masa = amaieran dagoen masa guztia).

Proportzio Definituen Legea (Proust-en Legea)

Bi elementu edo gehiago konbinatzean konposatu zehatz bat sortzeko, elementu horien arteko masen proportzioa konstantea da.

Proportzio Anizkoitzen Legea (Daltonen Legea)

Bi elementu konposatu mota bat baino gehiago sortzeko elkarrekin konbinatzen direnean, elementu baten masa berberaz konbinatzen den beste elementuaren masak zenbaki oso eta sinpleen araberako erlazioan daude.

Daltonen Teoria Atomikoa

...
Jarraitu irakurtzen "Kimika modernoaren oinarriak: legeak, gasen legeak eta nahasteak" »

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren garapena, ezaugarriak eta politika

Geografia-n eguneratua3,65 KB

Euskal Turismoaren Potentzialtasunak eta Baliabideak

Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa XIX. mendean abiatu zen, klase dirudunen artean itsasoko bainuen eta bainuetxeen moda ezarri zenean. Horren eraginez, xede horretara bideratutako establezimendu ugari sortu ziren, eta familia aristokratak, nobleziak eta goi-burgesiak uda igarotzeko hautatu zituzten. Horien inguruan udako etxebizitzak eraiki ziren. Aitzindariak Donostia, Zarautz eta Lekeitio izan ziren, eta horietan familia aristokratak ezarri ziren.

Goiz hasi arren, turismoa beste autonomia-erkidego batzuetan baino gutxiago garatu da, klima-baldintzak ez baitira egokiak 1960ko hamarkadatik nagusi den eguzki eta hondartzako turismo-eredurako. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko turismoaren garapena, ezaugarriak eta politika" »

Marrazketa teknikorako materialak: paperaren, arkatzaren eta tresnen ezaugarriak

Teknologia-n eguneratua2,74 KB

Marrazketa Teknikorako Materialak

Papera

Papera: Mineral eta substantzia sintetikoekin egina. Urarekin garbitu, zuritu eta lehortu egiten da. Loditzen den pasta papera bihurtzen da, pasta fina bada. Aurpegiak: latza, fina, distiratsua. Paper zuriak, normalean.

Paperaren Klasifikazioak:

  • Paper zuri opakoa: Normalean zuria, batzuetan horia. Gehienbat zelulosa du, eta harekin nahasten den kotoia. Gogorra da eta erresistentzia handia du.
  • Landare-papera (begetala): Zelulosa, kotoia eta azido sulfurikoa nahastuz lortzen da. Iragazgaitza eta oso gogorra da.
  • Paper gardena (transparentea): Planoak asko erabiltzeko egokiena.
  • Paper milimetratua: Karratu milimetratuak ditu, grafikoetarako.

Paper ona: Lodia, sendoa eta gainazal uniformekoa; hezetasunari eta argiari...

Jarraitu irakurtzen "Marrazketa teknikorako materialak: paperaren, arkatzaren eta tresnen ezaugarriak" »

Langile mugimendua eta gizarte gatazkak Euskal Herrian (1880-1930)

Historia-n eguneratua5,79 KB

LANGILE MUGIMENDUA ETA GIZARTE GATAZKAK

Kapitalismoak sortutako desoreka handien aurrean, egitura sozioekonomikoa eraldatzeko, meatzari eta langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko eta etorkinez osatutako gizarte berri bat osatzeko helburuak lortzera zuzendutako langileen antolakuntza prozesua gertatu zen. Horri langile mugimendua deitzen diogu.

SOZIALISMOAREN NAGUSITASUNA

Langile mugimenduaren korronte nagusietako bat izan zen. Bere ezaugarri nagusia sozialismoarekiko lotura izan zen, sozialistek izan baitzuten langileen ekintza politiko eta sindikalen monopolioa 1880tik aurrera, 1920-30eko hamarkada arte.

Zabalkundearen arrazoiak

Joera hau azaltzeko arrazoi desberdinak eman dira:

  • Bizkaiko enpresa egiturak berak (enpresa handiak) lagundu zion
...
Jarraitu irakurtzen "Langile mugimendua eta gizarte gatazkak Euskal Herrian (1880-1930)" »

Arendt eta Beauvoir: totalitarismoa eta genero eraikuntza

Filosofia eta etika-n eguneratua7,78 KB

Hannah Arendt: Gaitz Absolutua

Totalitarismoaren Jatorria: Gaitz Absolutua

Izenburu hori duen liburuak (lehen edizioa 1951koa, gerora zenbaitetan berrikusi eta osatua), XX. mendearen lehen erdian jazotako gertaera suntsitzaileen zergatia azaltzeko ahalegina islatzen du. Bigarren Mundu Gerra aurreko antisemitismoaren eta inperialismoaren (Alemanian) azterketa eginez hasten da, gero, Arendtek eredu beraren bertsio bi kontsideratzen dituen nazionalsozialismoa eta estalinismoa ikertzeko.

Haren ustez, politika maltzur horien agerpenak ez du aurreko mugimenduen jarraipen ezinbestekoa. Aginte mota berriak dira beldurrean (ez da boterea eskuratzeko tresna soilik, baizik eta helburua bere baitan) eta fikzio ideologikoan oinarrituak (mitologia zaharrak,...

Jarraitu irakurtzen "Arendt eta Beauvoir: totalitarismoa eta genero eraikuntza" »

Beauvoir eta Nietzsche: Erlijioaren kritika eta emakumearen eraikuntza soziala

Filosofia eta etika-n eguneratua6,68 KB

Nietzsche eta Susmoaren Filosofoak: Erlijioaren Kritika

Susmoaren filosofoek, Freud, Nietzsche eta Marxek, erlijioaren inguruko jarrera kritikoa garatu zuten, Mendebaldeko kulturan Jainkoaren ideiak izan duen eragina zalantzan jarriz. Galdera nagusiak hauek dira: zertarako balio dute erlijioek eta, desagertuz gero, nork beteko du hutsune hori?

Erlijioaren Aurkako Ikuspegiak

Erlijioaren aurkako jarrera garbi adierazi zuten Darwin eta Marx bezalako autoreek. Darwinek eboluzioaren teoriaren bidez giza sorkuntza azaldu zuen, Jainkoa baztertuz eta azalpen zientifikoak lehenetsiz. Horrela, giza nartzisismoari kolpe gogorra eman zion. Marxek, ateo sutsuak, erlijioa klase dominatzaileek herria menperatzeko tresna gisa ulertzen zuen: “erlijioa herriarentzako

...
Jarraitu irakurtzen "Beauvoir eta Nietzsche: Erlijioaren kritika eta emakumearen eraikuntza soziala" »

1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa

Historia-n eguneratua3,72 KB

Aztergai dugun dokumentua 1894ko maiatzaren 24an Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako Euskeldun Batzokijaren Estatutuak dokumentua da. Lehen mailako testu historikoa da, garaian bertan idatzi eta interpretaziorik izan ez duelako. Formari dagokionez, juridikoa da, legearen aurrean balioa duten estatutuak direlako, eta eduki aldetik politikoa, gai politiko-kulturalak lantzen baitira. Bestalde, testu publikoa eta objektiboa da, Bizkaitarra aldizkarian argitaratu baitzen herritar guztientzat, euskal nazionalistentzat besteak beste. Honen helburu nagusia lehen batzokiaren funtzionamendua arautzeko estatutuak idatzi eta finkatzea da. Testua sinatu gabe argitaratu bazen ere, ia seguru esan daiteke Sabino Arana eta Luis Arana direla; izan ere, haiek...

Jarraitu irakurtzen "1894ko Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: testua eta azterketa" »

Sindikatuak, lan kontratua eta hitzarmen kolektiboa: oinarriak

Ekonomia-n eguneratua1,37 KB

Zertan datza sindikatu baten lana?

Sindikatu bat langileen erakunde bat da, bere kideen eskubideak babesteko eta interesak sustatzeko prestatua, soldatari, prestazioei eta lan-baldintzei dagokienez. Sindikatuak langileek sortzen dituzte, langileek osatzen dituzte eta langileei mesede egiteko pentsatuta daude.

Sindikatuek, askotan, talde profesional jakin bateko langileak biltzen dituzte, adibidez, itsasoko jendea.

Lan kontratua:

Lan-kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko akordioa da. Horren arabera, enpresaburuak bere gain hartzen du enpresaburuaren kontura eta haren zuzendaritzapean zenbait zerbitzu emateko betebeharra, ordainsari baten truke.

Hitzarmen Kolektiboa:

Konstituzioan aitortuta dago, negoziazio kolektiborako eskubidearen bermearen...

Jarraitu irakurtzen "Sindikatuak, lan kontratua eta hitzarmen kolektiboa: oinarriak" »