Nerbio sistema: zerebeloa, entzefalo-enborra eta bizkarrezur-muina
Nerbio Sistema Zentralaren Atal Nagusiak
B) Zerebeloa
Garunaren atzealdean, azpian dago, eta antzeko egitura azaltzen du: alboetan dauden bi masak (hemisferioak) eta erdian estu eta luzea den beste masa (bermisa) batez osaturik. Gai grisa kanpotik eta zuria barnetik. Funtzio garrantzitsuena: mugimenduak koordinatzea.
C) Entzefalo-enborra
Hiru atal ditu:
- Mesentzefaloa
- Protuberantzia edo zubia
- Erraboila
Erraboila muinaren luzakina da, eta substantzia grisez eta zuriz osatuta dago (kasu honetan nahastuta).
1.3.2. Bizkarrezur-muina
NSZren espezializazio gutxieneko aldea da. Bizkarrezurreko hodi vertebralean kokatutako pareta lodiko hodi fina (ependimoa) du, likido zefalorrakideoz beteta.
Egitura eta atalak
Luzeran, bi lodiune ditu:
- Alde zerbikala
- Alde lunbarra
Behealdean...