Langile mugimendua eta sozialismoa Euskal Herrian: arazo soziala, anarkismoa eta Bizkaiko meatzarien borroka

Historia-n eguneratua2,44 KB

Laburpena

Dokumentuak XIX. mendearen bigarren erdiko arazo soziala azaltzen du, hirietako langile auzo pobreekin eta udal zerbitzu kaskarrekin. Ondoren langile mugimenduaren ideologiak aztertzen ditu, anarkismoa eta sozialismoa, eta Euskal Herriko sozialismoaren hasierara hurbiltzen da, Bizkaiko meatzarien greben eta PSOEren indarraren bidez.

Funtsezko puntuak

  • XIX. mendearen bigarren erdian industrializazioak eta trenbidearen zabalkuntzak nekazarien exodoa areagotu zuen, eta langile auzo pobreak sortu ziren.
  • 1850etik aurrera, langileriaren emantzipazioa aldarrikatzen zuten ideologia ezkertiarrak agertu ziren, jabetza pribatuaren aurka.
  • Anarkismoak edozein erlijio, buruzagi eta alderdi errefusatzen zituen; 1910ean CNT sortu zen.
  • Sozialistak Marxen jarraitzaileak ziren eta hauteskundeetan parte hartzearen alde zeuden.
  • Bizkaiko burdin meategietan 25.000 meatzari bildu ziren, eta Perezaguak PSOE eta UGT sortu zituen Bilbon.
  • Meatzarien errebindikazioak: barrakoien eta derrigorrezko denden desagertzea, destajo lanen desagertzea, lan orduen murrizketa eta soldaten igoera.
  • 1910ean sozialismoak bere lehen diputatua lortu zuen, errepublikanoekin egindako koalizioari esker.

Frogatu zeure burua

Langile Mugimendua

8.1. Arazo Soziala

XIX. mendearen bigarren erdian, garapen ekonomikoak eta trenbidearen zabalkuntzak nekazarien baserrietako exodoa areagotu zuten, eta, ondorioz, hirietan langile auzo oso pobreak sortu ziren. Gobernu liberalek osasuna eta hezkuntza udalen ardurapean jarri zituzten. Udalek dirurik ez zutenez, zerbitzu publiko horiek eta beste batzuek oso modu kaskarrean eskaini zituzten. Gabezia horrek Arazo Soziala sortu zuen.

8.2. Langile Mugimenduaren Ideologiak

1850etik aurrera, Europan langileriaren emantzipazioa aldarrikatzen zuten ideologia ezkertiarrak agertu ziren. Jabetza pribatuaren aurka zeuden, kapitalismoa kendu eta komunismoa ezarri nahi zuten. Iraultzaileen artean bi atal bereiz daitezke:

  • a) Anarkismoa

    Edozein erlijio, buruzagi eta alderdi errefusatzen zituen ideologia zen. Anarkismoa Espainian, Andaluziako nekazari jornalarien eta Bartzelonako industria proletarioen artean sustraitu zen. 1875etik aurrera, anarkismoak agintarien aurka terrorismoa ere erabili zuen Espainian, adibidez, Cánovasen hilketa (1897). Gobernukoek terrorismoa erreprimitu zuten, eta, ondorioz, anarkismoak sindikalismora jo behar izan zuen. 1910ean CNT, langile sindikatu anarkista, sortu zen.

  • b) Sozialismoa

    Marxen jarraitzaileak ziren. Anarkistak ez bezala, hauteskundeetan parte hartzearen aldekoak ziren, eta alderdi politikoak, langile sindikatuak eta aldizkariak sortzen zituzten.

8.3. Euskal Sozialismoa

Bizkaiko aire zabaleko burdin meategietan lan egitera nekazari asko emigratu ziren. Laster 25.000 meatzari bildu ziren. Pablo Iglesiasek, PSOEko buruzagiak, Perezagua aktibista sozialista hara bidali zuen sozialismoa ereitera. Handik gutxira, Perezaguak Bilbon PSOE, UGT eta La Lucha de Clases aldizkaria sortu zituen, eta Bizkaiko meatzarien greben liderra bihurtu zen. Barrakoien eta derrigorrezko denden desagertzea, destajo lanen desagertzea, lan orduen murrizketa, soldaten igoera eta lan baldintzen hobetzea ziren meatzarien errebindikazioak. Langile borroka meatzetatik Bilboko fabriketara zabaldu zen, Bizkaiko sozialismoa indartuz.

8.4. Sozialismoa Indar Sendoa

Jendearentzat ezkertiarregia zelako, hasieran sozialismoak boto gutxi lortzen zituen, baina errepublikanoekin hauteskunde koalizioak egin ondoren, 1910ean bere lehen diputatua lortu zuen, eta handik aurrera hiri handietan indar politiko sendo bat bihurtu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein izan zen Euskal Herriko sozialismoaren hasiera?

Bizkaiko burdin meategietan lan egiten zuten nekazari emigratuen artean hasi zen. Pablo Iglesiasek, PSOEko buruzagiak, Perezagua aktibista bidali zuen sozialismoa ereitera.

Zein da anarkismoaren eta sozialismoaren arteko ezberdintasun nagusia?

Anarkistek ez zuten hauteskundeetan parte hartzearen alde egiten, sozialistek ordea bai. Sozialistek alderdi politikoak, sindikatuak eta aldizkariak sortzen zituzten.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan sortu zen CNT, langile sindikatu anarkista?
2. Nor izan zen Bizkaiko meatzarien greben liderra?
3. Zein ideologiak zeuden kontra edozein erlijio, buruzagi eta alderdi?
4. Zenbat meatzari bildu ziren Bizkaiko burdin meategietan?
5. Zein izan zen sozialismoak lortu zuen lehen diputatuaren urtea?
6. Zein ez zen meatzarien errebindikazioetako bat?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.