Erantzukizun Mugatuko Sozietateen (SL) ezaugarri nagusiak eta eratze baldintzak
Erantzukizun Mugatuko Sozietateak (SL)
Bazkide kopurua
Gutxienez bazkide bat edo gehiago izan behar dira. Sozietate pertsona bakarrak dira bazkide bakarra dagoenean. Bazkidea pertsona fisikoa edo juridikoa izan daiteke.
Erantzukizuna
Erantzukizuna mugatua da. Bazkideek egindako aportazioarekin soilik erantzungo dute sozietatearen zorren aurrean.
Gutxieneko kapitala eta osaera
- Gutxieneko kapitala 3.000 € da eta enpresa eratzen den unean guztiz harpidetua eta ordaindua egon behar du (aldi berean gertatzen den fundazioa da).
- Kapitala partizipaziotan banatuta dago (kapital sozialaren zati berdin eta zatiezinak dira).
- Kapitala eskudirutan, ondasunetan edo eskubideetan ordaindu daiteke.
Bazkide izaeraren eskualdatzea
Eskualdatzea ez da librea; administratzaileei...